1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Azkenaurreko EH-4ko nazioartekoa jokatu da gaur lau kontinenteetako 100 jokalariekin
Gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, 70 minutuz, Lichess-en jokatu da, lau kontinenteetako 100 jokalarik parte hartu dutela txapelketa polit honen azkenaurreko edizioa. Datorren astean lagunarteko bataila honi maiaera emango diogu. Gaurkoan berriro ere, Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatuko da. Hauetaz gain, gonbidatu, Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea, Pielagoseko Xake taldea (Kantabria), Israelgo Jeruchess xake taldea, Argentinako Ajedrez Villa Mercedes taldea, Coruñako (Galicia ) XDM Escola CIDU taldea eta Francistowneko (Botsuana) Francistown School of Chess. Gure edizio internazionalena errepikatuz. Beraz, gure ediziorik nazioartekoena errepikatu dugu. Jardunaldi osoan zehar Villa Mercedes Argentinarren eta Salou Chess Chess Clubaren arteko lehia gogorraren ondoren, txapela Tarragonako taldeak eraman du. Zorionak!
Txapelketako lotura https://lichess.org/tournament/CDR6aQzw
Eta gogoratu bihar goizean burutuko den IXº OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14), Animatu!!!!
Beste astebete pasatuko dugu kategoriakako eskola-txapelketekin. Zortzi aste daramatzagu elkarrekin! Nork esango zigun? Hamargarrena burutuko al dugu? Gu ez gara gelditzen zuek egiten ez duzuen bitartean. Beraz, hemen dituzue aste honetako estekak. Gogoratu: ordu berean, pasahitz bera (xakea). Zuen zain gaude!
Hemen duzue edizio guztien pañamaresa.
PARTE HARTZEKO
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
One thought on “Gaur EH-4 txapelketaren azkenaurreko edizio animatua, bertan lau continenteetako taldeetako 100 lagunek parte hartu dute eta ezkenean Salou Chess Club taldeak lortu du txapela. Zorionak!!! Zorionak ere konfinamendua iraun duen aste hauetan txapelketa eder honetan parte hartu duten jokalari guztiei, Eskerrik Asko!!! Eta gogoratu bihar goizean IXº Open Escolar txapelketa izango dugula animatu!!!”