2019-2020 ikasturteko ostegunetako taldearen azken klasearen ondorengo lichesseko txapelketaren emaitza. Eskerrik asko aurten parte hartu duzen guztioi. Eta gogoratu, Larunbatean azkeneko EH-4 jokatuko dugu , lau kontinenteetako taldeak lehian ditugula eta datorren igande goizean Open Escolar txapelketari, 10. edizioarekin, amaiera emango diogu ere bai. Animatu!!!!

informazio osoa hemen1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gure Xake Eskolako Ekintzak Gaur

Gaur ostegunetako taldeak Skype bidez 2019-2020 ikasturte arraro honetako azken klasea jaso ondoren, gure Xake Eskolako ikasleentzat beste txapelketa bat antolatu dugu klasean ikasitakoa lantzeko Lichess-en (informazio guztia hemen).   Zorionak guztioi eta uda polita izan!!!

Datorren larunbata arratsaldean, ekinak 20, 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatuko da Lichessen.  hauetaz gain, gonbidatu, Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea,  Pielagoseko Xake taldea (Kantabria), Israelgo Jeruchess xake taldea, Argentinako Ajedrez Villa Mercedes taldea, Coruñako (Galicia ) XDM Escola CIDU  taldea eta Francistowneko (Botsuana)  Francistown School of Chess. Gure edizio internazionalena errepikatuz taxpalekte eder honi amaiera emango diogu. Eskerik asko  konfinamenduan gure txapelketa honetan  parte hartu duten talde eta jokalari guztiei.  Mila Esker!!!

Txapelketako lotura: https://lichess.org/tournament/txxKVjRm

Xº OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14). Azken Eskola Openerako estekak. Atsegina izan da zuentzat antolatzea.

14c8df8a-5d07-4771-b385-5343ff56da5b

Aste honetan egingo dugu eskolarteko polita honen azken txapelketa. Hamargarren edizioan bukatuko dugu serie hau, alarma-egoerarekin batera. Hamar aste hauetan xakeaz gozatu izana espero dugu, eta txapelketatan ikusi eta udaz gozatu ahal izatea.

Besterik gabe, aste honetako estekak utziko dizkizuegu. Gogoratu pasahitza xakea dela. Zuen zain gaude!

Azken edizio geratzen zaigu… Nork beteko ditu azken hutsuneak? Animatu!!!

 

PARTE HARTZEKO

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

2 erantzun “2019-2020 ikasturteko ostegunetako taldearen azken klasearen ondorengo lichesseko txapelketaren emaitza. Eskerrik asko aurten parte hartu duzen guztioi. Eta gogoratu, Larunbatean azkeneko EH-4 jokatuko dugu , lau kontinenteetako taldeak lehian ditugula eta datorren igande goizean Open Escolar txapelketari, 10. edizioarekin, amaiera emango diogu ere bai. Animatu!!!!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s