Gaur, azken EH-4 txapelketa, Jeruchessen garaipenarekin. Zorionak!!! 10 edizio hauen balorazio oso positiboa. Hondarribia marlaxka, Santurtzi, Martintxo eta Oberena ez ezik, lau kontinentetik 12 talde ere izan dira gonbidatuak: Asia, Afrika, Amerika eta Europakoak. mila parte-hartzaile baino gehiago izan dira edizio guzti hauetan. Eskerrik asko guztioi hori posible egiteagatik!!!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gure klubak 40 urte bete ditu aurten, eta GM Jaime Santos Latasak, Leondik, estatuko xakean gazte talentu handienetako batek, estilo bikainekoa eta joko laster ospetsua duenak, 8. Espainiako rankingean dagoenk, Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du 40. urtebetetzea dela eta.
Eskerrik asko Maisu, Hondarribia Marlaxka familiaren partez, eta zorte on online Iberoamerikarrean!! !

Chess24ren bideoa. Ziur aski, Iberoamerikar onlineko partidarik ikusgarriena, zeina joan den asteartean, GM Miguel Santosen eta GM Jaime Santosen artean jokatu zen, Pepe Cuenca GM-ak kontatuta. disfrutau!!!

Gaur larunbata ekainak 20, arratsaldean, 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko EH-4 deituriko anaitasun txapelketa jokatuko da Lichessen.  Hauetaz gain, gonbidatu, Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea,  Pielagoseko Xake taldea (Kantabria), Israelgo Jeruchess xake taldea, Argentinako Ajedrez Villa Mercedes taldea, Coruñako (Galicia ) XDM Escola CIDU  taldea eta Francistowneko (Botsuana)  Francistown School of Chess. Gure edizio internazionalena errepikatuz txapalketa eder honi amaiera eman diogu. Eskerik asko  konfinamenduan gure txapelketa honetan  parte hartu duten talde eta jokalari guztiei.  Mila Esker!!!

Kiroliskupuntutik, gaurkoan Jeruchessek ez die besteei inolako aukerarik eman eta azken edizio honetako txapela lortu du. Zorionak!!!

Txapelketako lotura: https://lichess.org/tournament/txxKVjRm

Datuak ikusgarriak dira, 10 edizio, mila jokalari baino gehiago. Mila esker Hondarribia Marlaxka Xake Klubarekin konfinamenduan izan ditugun 15 taldeei:

Eta bihar goizean Xº OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14). Azken Eskola txapelketa burutuko dugu. Atsegina izan da zuentzat antolatzea.

Aste honetan egingo dugu eskolarteko polita honen azken txapelketa. Hamargarren edizioan bukatuko dugu serie hau, alarma-egoerarekin batera. Hamar aste hauetan xakeaz gozatu izana espero dugu, eta txapelketatan ikusi eta udaz gozatu ahal izatea.

Besterik gabe, aste honetako estekak utziko dizkizuegu. Gogoratu pasahitza xakea dela. Zuen zain gaude!

Azken edizio geratzen zaigu… Nork beteko ditu azken hutsuneak? Animatu!!!

 

PARTE HARTZEKO

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

27 erantzun “Gaur, azken EH-4 txapelketa, Jeruchessen garaipenarekin. Zorionak!!! 10 edizio hauen balorazio oso positiboa. Hondarribia marlaxka, Santurtzi, Martintxo eta Oberena ez ezik, lau kontinentetik 12 talde ere izan dira gonbidatuak: Asia, Afrika, Amerika eta Europakoak. mila parte-hartzaile baino gehiago izan dira edizio guzti hauetan. Eskerrik asko guztioi hori posible egiteagatik!!!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s