Euskadiko Xake Kopa. Final-laurdenak. Hondarribia Marlaxkaren garaipena bederatzigarren posturako lehian B multzoan

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Palma Mallorcakoatik opari klubarentzat. 7 alditan estatuko txapeldun izandako WGM Monica Calzetta Ruiz-ek, emakumezkoen xake nazionalaren erreferentea denak, Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du 40. urteurrenagatik. Mila esker maistra!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Jaime Santos, El Fo, Martintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea eta Anaitasuna Kakute ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Euskadiko Xake Kopa. Final-laurdenak

Gaur, 20:10ean hasita, FVA-EXFk antolatutako lehen Kopa Birtualeko final-laurdenak jokatu dira, Marlaxkerak parte hartuta. Chess.com-en, kanporatze-sistema hutsean, 4 jokalariko taldeak 10 minutuko erritmoan eta itzulera bikoitzeko kanporaketan. A multzoan, gaurko kanporaketaren ondoren Zuri Baltza – Mikel Gurea eta San Viator – Abadiño taldeek jokatuko dituzte finalerdiak. Gure taldeak  joan den astean ez zuen irabazi; beraz, lehiaketa honetako bederatzigarren postua lortzeko borrokatzen ari gara orain. Gaur, gure taldeak, IM Richard Polaczek, Daniel Garmendiak, eta Jokin Etxaniz eta Jurgi Diaz gazteek lagunduta Santurtzi Xake Klubaren aurka garaipena lortu dute; beraz, datorren astean Getxori egingo diogu aurre, Santikutz Legazpiren aurka irabazi baitute gaur.

FINAL LAURDENEKO PAREKATZEAK

KOPA EUSKADI FINAL LAURDENAK

Eguna Ordua Taldea Zuriak
Taldea Beltzak Emaitza
2020/06/28 20:10 Gros Zuri Baltza 3-5
2020/06/28 20:10 Bergara Mikel Gurea 1’5-6’5
2020/06/28 20:10 San Viator Ansoain 5’5-2’5
2020/06/28 20:10 Conteneo Abadiño 3’5-4’5

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

One thought on “Euskadiko Xake Kopa. Final-laurdenak. Hondarribia Marlaxkaren garaipena bederatzigarren posturako lehian B multzoan”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s