goizean Lichess-en Kutxabank – Cajasur txapelketa burutu da, maila guztietan ordezkariak izan ditugularik. Zorionak!!! Eta emakumezkoen Euskadiko txapelketako emaitzak.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Uruguaitik, GM Alejandro Hoffman, Hondarribiko Gaztelua III. Xake Txapelketa Aktiboa 2013an irabazi zuenak, zorionak eman dizkigu gure 40. urteurrenagatik. Mila esker Maisu!!!

Elkarrizketa Alejandro Hoffmani Pablo Alejandro Acostak egina (Chessbase- gaztelaniaz)
2020/05/25 – Oraingo honetan, Pablo Alejandro Acostak GM Alejandro Hoffmanekin egindako elkarrizketa aurkeztuko digu. Hoffmannek xakeko hiru olinpiadatan jokatu zuen eta bi aldiz hartu zuen parte munduko kopan. 2000. urtean, Argentinako hamarkadako bost xakelari onenetako bat izendatu zuten eta “Premio Konex – Diploma al Mérito”saria eman. Elkarrizketan Alejandroren bizitzaz hitz egin zuten, Europan bizi zen bezalaxe, eta Uruguaiko egungo bizitzaz ere hitz egin zuten. Oleg Korneev GM errusiarraren aurka lortutako garaipena elkarrekin aztertu zuten.

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Martintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea eta Anaitasuna Kakute ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Kutxabank – Cajasur txapelketa

Kutxabankek, Bizkaiko Xake Fedrazioaren laguntza teknikoarekin, I. Gaztedi-Plan A Xake Txapelketa jarri du abian Gaztedi Plana, A Plana, Gaztedi Kontua edo A Kontua duten titular guztientzat. Ekitaldia hiru adin-tartetan banatu da:

Ander Tafall, Iker Tafall, Gorka Tafall, Jurgi Diaz eta Jon Diaz jokalariek oso emaitza onak izan dituzte. 18 urtez beherakoan, Anderrek 3. postua lortu du. 14 urtez azpikoan, Jurgik 5. postua lortu du. eta 12. azpiatalean, Gorka 4.a izan da, Jon 6.a eta Iker 21.a.  Zorionak guztioi egindako lanagatik.

Euskadiko Txapelketako Oihartzunak, Ainhoa Ortin txapeldun.

Emakumezkoen Euskadiko Txapelketa jokatu da gaur Gasteizen. EXF-FVA eta Arabako Federazioak antolatua, Eider Velascok zuzendua eta Mikel Almansak arbitratua. Konfinamenduaren osteko  Euskadiko lehen xake-txapelketa ofizial presentziala izan da. Gros XT-ko Cecilia Perez irundarrak eta Arrasate Arlutzeko Haizea Tornay arrasatearrak ordezkatu dute Gipuzkoa. Txapelketa honetan ez dugu marlaxkako ordezkaririk izan. Hona hemen azken sailkapena:

2020-07-04 at 10 CAMP EUS FEM IND 07e1000_85

Pos. Ran. Izena Ptk. S-B FIDE FEDA Fed.
1 8 WFM Ortin Blanco, Ainhoa  7,0 26.50 1971 1944 Naf
2 4 WCM Abrisqueta Zudaire, Leyre  7,0 22.00 2062 2049 Nav
3 5 Perez Sodupe, Cecilia  6,0 16.00 1827 1840 Gip
4 2 Tornay, Haizea  4,0 9.00 1596 1614 Gip
5 7 Vega Bilbao, Leire  3,5 7.75 1080 1098 Biz
6 6 Garcia Bolanos, Irene  3,0 7.50 1485 1516 Biz
7 9 Larrakoetxea Gorostidi, Jugatx  2,5 10.00 0 0 Biz
8 1 Montes Gimenez, Mencia  1,5 4.00 1725 1781 Biz
9 3 Abrisqueta Zudaire, Ines  1,5 3.25 1516 1528 Naf

Zorionak guztioi!!!

2020-07-04 at 10 CAMP EUS FEM IND 05_e

Eta bihar Euskadiko Xake Kopa. Final-erdiak burutuko dira

Pasa den igandean 20:10ean hasita, FVA-EXFk antolatutako lehen Kopa Birtualeko final-laurdenak jokatu ziren, Marlaxkerak parte hartuta. Chess.com-en, kanporatze-sistema hutsean, 4 jokalariko taldeak 10 minutuko erritmoan eta itzulera bikoitzeko kanporaketan. A multzoan, pasa den igandkeo kanporaketaren ondoren Zuri Baltza – Mikel Gurea eta San Viator – Abadiño taldeek jokatuko dituzte finalerdiak bihar. Gure taldeak lehenengo kanporaketan zuen irabazi; beraz, lehiaketa honetako bederatzigarren postua lortzeko borrokatzen ari gara orain. Aurreko igandean gure taldeak, IM Richard Polaczek, Daniel Garmendiak, eta Jokin Etxaniz eta Jurgi Diaz gazteek lagunduta Santurtzi Xake Klubaren aurka garaipena lortu zuten; beraz, bihar Getxori egingo diogu aurre, Santikutz Legazpiren aurka irabazi baizuten.

FINAL LAURDENEKO PAREKATZEAK

KOPA EUSKADI FINAL LAURDENAK

Eguna Ordua Taldea Zuriak
Taldea Beltzak Emaitza
2020/06/28 20:10 Gros Zuri Baltza 3-5
2020/06/28 20:10 Bergara Mikel Gurea 1’5-6’5
2020/06/28 20:10 San Viator Ansoain 5’5-2’5
2020/06/28 20:10 Conteneo Abadiño 3’5-4’5

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

One thought on “goizean Lichess-en Kutxabank – Cajasur txapelketa burutu da, maila guztietan ordezkariak izan ditugularik. Zorionak!!! Eta emakumezkoen Euskadiko txapelketako emaitzak.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s