MF Sergio Trigok eta Sestao Xake Klubak -azken urteotan euskal xakean nagusi izandako taldea- zorionak eman dizkigute 40. urteurrenagatik. Eskerrik asko Sestaoko familia osoari!!!! Bestalde, jakinarazten dizuegu igandean, uztailaren 12an, goizean, Lichess-en Caissa Honkg Kong Chess Club taldearen eta beste gonbidatu batzuen aurka jokatuko dugula. Animatu!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

FM Sergio Trigo, gure klubaren lagun handia eta Sestao Xake Taldearen (9 aldiz Euskadiko txapeldunak) parte garrantzitsua, bere eta bere klubaren izenean zoriondu gaitu 40. urteurrenagatik.

Mila esker Maisu eta Sestao Xake Kluba, datorren urtean 40. urteurrena ospatzea zuei tokatuko zaizue!!!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute eta Manuel Pérez Candelario ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Uztailaren 12an, igandea, Caissa Hong Kong Chess Club taldearen aurkako bataila jokatuko dugu.

Aspalditik genuen Caissa Hong Kong Chess Club-eko lagunen aurka jokatzeko gogoa. Bertan Alberto Muñiz Pardiño galiziarrak entrenatzaile gisa egiten du lan urte askoan, baina agenda eta ordu-eremua direla eta, ezin izan zuten parte hartu gure EH-4 txapelketaren 10 edizioetan.

Baina, azkenean, datorren igandean, uztailak 12, 10:00etatik aurrera (CEST), taldekako borroka egingo dugu Lichess-en, Red Knight Chess Club – BangkokFirst Serbian Chess Federation, Hong Kongeko Activekids Chess Academy eta Israelgo hiriburuko Jeruchess beste talde gonbidatuekin batera. Bertan xakea eta adiskidetasuna izango dira protagonistak. Kontatuko dizuegu!

PARTE HARTZEKO

Normaltasun berrian gure Xake Eskolako ikasleentzat eta gure jokalarientzat ekintza hauek abian jarriko ditugu, xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea (baieztatzea eskatu behar da)
3) https://lichess.org/tournament/GXUoRlgD txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea.
Animatu!

Euskadiko Xake Kopa. Finalaurrekoak burutu dira: Mikel Gurea eta Abadiño finala jokatuko dute.

Igandean 20:10ean hasita, FVA-EXFk antolatutako lehen Kopa Birtualeko finalaurrekoak jokatu ziren, Marlaxkerak parte hartuta. Chess.com-en, kanporatze-sistema hutsean, 4 jokalariko taldeak 10 minutuko erritmoan eta itzulera bikoitzeko kanporaketan. A multzoan, garaipen bana lortu ondoren, Mikel Gureak eta Abadiñok datorren igandean jokatuko dute finala. Gure taldeak lehenengo kanporaketan ez zuen Mikel Gure mendean hartu eta, beraz, lehiaketa honetako bederatzigarren postua lortzeko borrokatzen ari gara orain. Igandean IM Richard Polaczek, Daniel Garmendia eta, Jokin Etxaniz eta Jurgi Diaz gazteek osatutako gure taldeak Getxo 7-1 irabaztea lortu ondoren, Matintxo XT-k  datorren igandean elkarren aurka lehiatuko gara 9. postuarengatik, Gazteizatrrek Elorrio mendean hartu baitzuen.

FINALAURREKO EMAITZAK

Eguna Ordua Taldea Zuriak Taldea Beltzak Emaitza

2020/07/05

20:10

Zuri Baltza

Mikel Gurea

3 – 5

2020/07/05

20:10

San Viator

Abadiño

2 – 6

BESTE GAURKO PARTIDEN EMAITZAK

Eguna

Ordua

Taldea Zuriak

Taldea Beltzak

Emaitza

2020/07/05

20:10

Gros

Bergara

7-1

2020/07/05

20:10

Ansoain

Conteneo

0i-2i

2020/07/05

20:10

Getxo

Marlaxka

1-7

2020/07/05

20:10

Elorrio

Martintxo

0i-8

2020/07/05

20:10

Danubio

Santurtzi

0i-0i

2020/07/05

20:00

Azpeitia

Legazpi

0i-8

c5bc5b77-2f55-4afe-93af-d5cb11387acb

 

Euskadiko Txapelketako Oihartzunak, Ainhoa Ortin txapeldun.

Emakumezkoen Euskadiko Txapelketa jokatu zen larunbatean Gasteizen. EXF-FVA eta Arabako Federazioak antolatua, Eider Velascok zuzendua eta Mikel Almansak arbitratua. Konfinamenduaren osteko  Euskadiko lehen xake-txapelketa ofizial presentziala izan dena. Gros XT-ko Cecilia Perez irundarrak eta Arrasate Arlutzeko Haizea Tornay arrasatearrak ordezkatu zuten Gipuzkoa. Txapelketa honetan ez genuen marlaxkako ordezkaririk izan. Hona hemen azken sailkapena:

Pos. Ran. Izena Ptk. S-B FIDE FEDA Fed.
1 8 WFM Ortin Blanco, Ainhoa  7,0 26.50 1971 1944 Naf
2 4 WCM Abrisqueta Zudaire, Leyre  7,0 22.00 2062 2049 Nav
3 5 Perez Sodupe, Cecilia  6,0 16.00 1827 1840 Gip
4 2 Tornay, Haizea  4,0 9.00 1596 1614 Gip
5 7 Vega Bilbao, Leire  3,5 7.75 1080 1098 Biz
6 6 Garcia Bolanos, Irene  3,0 7.50 1485 1516 Biz
7 9 Larrakoetxea Gorostidi, Jugatx  2,5 10.00 0 0 Biz
8 1 Montes Gimenez, Mencia  1,5 4.00 1725 1781 Biz
9 3 Abrisqueta Zudaire, Ines  1,5 3.25 1516 1528 Naf

Zorionak guztioi!!!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

2 erantzun “MF Sergio Trigok eta Sestao Xake Klubak -azken urteotan euskal xakean nagusi izandako taldea- zorionak eman dizkigute 40. urteurrenagatik. Eskerrik asko Sestaoko familia osoari!!!! Bestalde, jakinarazten dizuegu igandean, uztailaren 12an, goizean, Lichess-en Caissa Honkg Kong Chess Club taldearen eta beste gonbidatu batzuen aurka jokatuko dugula. Animatu!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s