Gaur goizean, Lichessen jokatu da Kutxaban – Cajasur bigarren txapelketa, eta marlaxkak ordezkariak izan du kategoria guztietan. Zorionak guztioi!!!! nabarmentzekoa da Ander Tafallek 18 urtez azpikoan lortutako garaipena, eta Gorka Tafallek 12 urtez azpikoan lortutako bigarren postua. Bestalde, gogoratu bihar, igandea, Lichess-en jokatuko dugula Go Global Caissa Hong Kong International Txapelketa. Anima zaitez!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

FM Sergio Trigo, gure klubaren lagun handia eta Sestao Xake Taldearen (9 aldiz Euskadiko txapeldunak) parte garrantzitsua, bere eta bere klubaren izenean zoriondu gaitu 40. urteurrenagatik.

Mila esker Maisu eta Sestao Xake Kluba, datorren urtean 40. urteurrena ospatzea zuei tokatuko zaizue!!!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute eta Manuel Pérez Candelario ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Kutxabank – Cajasur txapelketa

Kutxabankek, Bizkaiko Xake Fedrazioaren laguntza teknikoarekin, I. Gaztedi-Plan A Xake Txapelketa jarri du abian Gaztedi Plana, A Plana, Gaztedi Kontua edo A Kontua duten titular guztientzat. Gaur bigarren txapelketa burutu da hiru adin-tartetan banatuta:

Ander Tafall, Iker Tafall, Gorka Tafall, Jurgi Diaz eta Jon Diaz jokalariek oso emaitza onak izan dituzte. 18 urtez beherakoan, Anderrek txaplekta eskuratu du. 14 urtez azpikoan, Jurgik 6. postua lortu du. eta 12. azpiatalean, Gorka 2.a izan da, Jon 15.a eta Iker 18.a. Baina Ikerrek lortu duen postua ez zaitzatela engainatu,  jokatu duen 7 partidetan 1946ko performancea lortu baitu, hau da, bere kategoriako parte-hartzaile guztien artean altuena. Zorionak guztioi egindako lanagatik.

Eta bihar goizean Go Global Caissa Hong Kong International Txapelketa jokatuko dugu.

Aspalditik genuen Caissa Hong Kong Chess Club-eko lagunen aurka jokatzeko gogoa. Bertan Alberto Muñiz Pardiño galiziarrak entrenatzaile gisa egiten du lan urte askoan, baina agenda eta ordu-eremua direla eta, ezin izan zuten parte hartu gure EH-4 txapelketaren 10 edizioetan.

Baina, azkenean, datorren igandean, uztailak 12, 10:00etatik aurrera (CEST), taldekako borroka egingo dugu Lichess-en, Red Knight Chess Club – BangkokFirst Serbian Chess Federation, Hong Kongeko Activekids Chess Academy eta Israelgo hiriburuko Jeruchess beste talde gonbidatuekin batera. Bertan xakea eta adiskidetasuna izango dira protagonistak. Kontatuko dizuegu!

PARTE HARTZEKO

Normaltasun berrian gure Xake Eskolako ikasleentzat eta gure jokalarientzat ekintza hauek abian jarriko ditugu, xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea (baieztatzea eskatu behar da)
3) https://lichess.org/tournament/GXUoRlgD txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea.
Animatu!

Eta arratsaldean Euskadiko Xake Kopako final jokatuko dute Mikel Gureak eta Abadiñok.Gure taldeak martintxo XTren aurka 9. postuagatik lehiatuko dira.

Igandean 20:10ean hasita, FVA-EXFk antolatutako lehen Kopa Birtualeko finalaurrekoak jokatu ziren, Marlaxkerak parte hartuta. Chess.com-en, kanporatze-sistema hutsean, 4 jokalariko taldeak 10 minutuko erritmoan eta itzulera bikoitzeko kanporaketan. A multzoan, garaipen bana lortu ondoren, Mikel Gureak eta Abadiñok datorren igandean jokatuko dute finala. Gure taldeak lehenengo kanporaketan ez zuen Mikel Gure mendean hartu eta, beraz, lehiaketa honetako bederatzigarren postua lortzeko borrokatzen ari gara orain. Igandean IM Richard Polaczek, Daniel Garmendia eta, Jokin Etxaniz eta Jurgi Diaz gazteek osatutako gure taldeak Getxo 7-1 irabaztea lortu ondoren, Matintxo XT-k  datorren igandean elkarren aurka lehiatuko gara 9. postuarengatik, Gazteizatrrek Elorrio mendean hartu baitzuen.

FINALAURREKO EMAITZAK

Eguna Ordua Taldea Zuriak Taldea Beltzak Emaitza

2020/07/05

20:10

Zuri Baltza

Mikel Gurea

3 – 5

2020/07/05

20:10

San Viator

Abadiño

2 – 6

BESTE PARTIDEN EMAITZAK

Eguna

Ordua

Taldea Zuriak

Taldea Beltzak

Emaitza

2020/07/05

20:10

Gros

Bergara

7-1

2020/07/05

20:10

Ansoain

Conteneo

0i-2i

2020/07/05

20:10

Getxo

Marlaxka

1-7

2020/07/05

20:10

Elorrio

Martintxo

0i-8

2020/07/05

20:10

Danubio

Santurtzi

0i-0i

2020/07/05

20:00

Azpeitia

Legazpi

0i-8

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

2 erantzun “Gaur goizean, Lichessen jokatu da Kutxaban – Cajasur bigarren txapelketa, eta marlaxkak ordezkariak izan du kategoria guztietan. Zorionak guztioi!!!! nabarmentzekoa da Ander Tafallek 18 urtez azpikoan lortutako garaipena, eta Gorka Tafallek 12 urtez azpikoan lortutako bigarren postua. Bestalde, gogoratu bihar, igandea, Lichess-en jokatuko dugula Go Global Caissa Hong Kong International Txapelketa. Anima zaitez!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s