Abadiñok 1. Euskadiko Xake Kopako finalean garaipena lortu du, zorionak! Gure taldeak 9. postua lortu du. eta gaur goizean, Lichessen jokatu da Go Global Caissa Hong Kong International Txapelketa Animatua!!!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

FM Sergio Trigo, gure klubaren lagun handia eta Sestao Xake Taldearen (9 aldiz Euskadiko txapeldunak) parte garrantzitsua, bere eta bere klubaren izenean zoriondu gaitu 40. urteurrenagatik.

 
Mila esker Maisu eta Sestao Xake Kluba, datorren urtean 40. urteurrena ospatzea zuei tokatuko zaizue!!!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute eta Manuel Pérez Candelario ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

 

Abadiño 1. Euskadiko Xake Kopako finaleko Garaile. Gure taldeak 9. postua lortu du.

Igande honetan, uztailaren 12an, 20:10ean, FVA-EXFk chess.com plataforman antolatutako lehen “Euskadiko Kopa Birtuala 2020”-ren finala jokatu da, ezaugarri hauekin:

  • 4 jokalariko taldekako modalitatea.
  • Kanporatze bidezko kopa-sistema.
  • 10’-ko sortak bira bikoitzean (Kolore aldatuak)

Aurreko faseak gaindituta, A taldean final handia jokatu dute Mikel Gurea eta Abadiño taldeek, Zuri Baltza (5-3) eta San Viator (6-2) taldeen partidetan irabazi baitzuten. Azkenean Abadiñok gariapen lortu du Mikel Gurea 5-3 mendean hartu eta gero. Zorionak!

IM Richard Polaczek, Daniel Garmendia eta Jokin Etxaniz, Hodei Herrera eta Jurgi Diaz jokalariek osatutako gure Marlaxkero taldearen lehiaketa honetako kirol-emaitzen ondorioz, Martintxo X.T. (Rubén Cogollos, Jean Michel Díaz, Ander Salgado eta Aritz Morante) gazteiztarren aurka bederatzigarren postuagatik borrokatu gara. Garukoan Richar, Jokin, Hodei eta Jurgik 5-3 ko emaitzarekin garaipena lortu eta gero, txapelketa honetako 9. postua eman digute. Zorionak!!!

Gure lanak txapelketa honetan:

  • 1. kanporatzea: Mikel Gurea – Hondarribia Marlaxka (5-3)
  • 2. kanporatzea: Hondarribia Marlaxka – Santurtzi (8-0i)
  • 3. kanporatzea: Hondarribia Marlaxka – Getxo (7-1)
  • 4. kanporatzea: Martinxo – Hondarribia Marlaxka (3-5)

Beste gaurko emaitzak

Taldea Zuriak

Taldea Beltzak

Lotura

Emaitza

San Viator

Zuri Baltza

Enlace

5,5-2,5

Martintxo

Marlaxka

Enlace

3-5

Gros

Conteneo

Enlace

3,0-5

Getxo

Elorrio

Enlace

8i-0i

Bergara

Ansoain

Enlace

6i-0i

Danubio

Azpeitia

Enlace

0i-0i

Santurtzi

Legazpi

Enlace

0i-6i

 

Goizean Go Global Caissa Hong Kong International Txapelketa jokatu dugu

caissa_hong_kong_Eus

Aspalditik genuen Caissa Hong Kong Chess Club-eko lagunen aurka jokatzeko gogoa. Bertan Alberto Muñiz Pardiño galiziarrak entrenatzaile gisa egiten du lan urte askoan, baina agenda eta ordu-eremua direla eta, ezin izan zuten parte hartu gure EH-4 txapelketaren 10 edizioetan.

Baina, azkenean, gaur 10:00etatik aurrera (CEST), taldekako borroka egin dugu Lichess-en, Red Knight Chess Club – BangkokFirst Serbian Chess Federation, Hong Kongeko Activekids Chess Academy eta Israelgo hiriburuko Jeruchess beste talde gonbidatuekin batera. Bertan xakea eta adiskidetasuna izan dira protagonistak.

Gure taldea txapelketaren lehen erdian, lehen postuan ibilida, baina,  lehia oso berdindua egon da, eta azkeneko  tartean beste klub batzuek puntuazio hobea lortu dute eta azkenean bosgarren postuarekin konformatu behar izan dugu. Garaipena Red Knight Chess Club – Bangkok taldeak lortu du, ondoren First Serbian Chess Federation taldeak bigarren postua eta Jeruchess Club taldeak hirugarren postua.

Gaur Marlaxka taldean, Iker Tafall, Gorka Tafall, Mikel Tafall, Jurgi Diaz, Jon Diaz, Patxi Diaz, Danel Granado, Jon Granado, Martxel Almandoz, Ekhi Larra, Goretti Laporte, Danel Laporte, Ander Ecenarro eta Goio Uriarte  gure klubeko jokalariez gain, gurekin parte hartu nahi izan duten Alex Odriozola, Dani Odriozola, Jon Bocos, Aritz Morante eta Unai Calleja Euskadiko beste klubeetako lagunak izan digutu. Taldea osatu duten guztioi zorionak!!!

 

 

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

4 erantzun “Abadiñok 1. Euskadiko Xake Kopako finalean garaipena lortu du, zorionak! Gure taldeak 9. postua lortu du. eta gaur goizean, Lichessen jokatu da Go Global Caissa Hong Kong International Txapelketa Animatua!!!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s