Gaur goizean, Lichessen jokatu da Go Global Caissa Hong Kong International Txapelketa Animatua. Zorionak guztioi!!!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

FM Sergio Trigo, gure klubaren lagun handia eta Sestao Xake Taldearen (9 aldiz Euskadiko txapeldunak) parte garrantzitsua, bere eta bere klubaren izenean zoriondu gaitu 40. urteurrenagatik.

 
Mila esker Maisu eta Sestao Xake Kluba, datorren urtean 40. urteurrena ospatzea zuei tokatuko zaizue!!!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute eta Manuel Pérez Candelario ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

 

Goizean Go Global Caissa Hong Kong International Txapelketa jokatu dugu.

caissa_hong_kong_Eus

Aspalditik genuen Caissa Hong Kong Chess Club-eko lagunen aurka jokatzeko gogoa. Bertan Alberto Muñiz Pardiño galiziarrak entrenatzaile gisa egiten du lan urte askoan, baina agenda eta ordu-eremua direla eta, ezin izan zuten parte hartu gure EH-4 txapelketaren 10 edizioetan.

Baina, azkenean, gaur 10:00etatik aurrera (CEST), taldekako borroka egin dugu Lichess-en, Red Knight Chess Club – BangkokFirst Serbian Chess Federation, Hong Kongeko Activekids Chess Academy eta Israelgo hiriburuko Jeruchess beste talde gonbidatuekin batera. Bertan xakea eta adiskidetasuna izan dira protagonistak.

Gure taldea txapelketaren lehen erdian, lehen postuan ibilida, baina,  lehia oso berdindua egon da, eta azkeneko  tartean beste klub batzuek puntuazio hobea lortu dute eta azkenean bosgarren postuarekin konformatu behar izan dugu. Garaipena Red Knight Chess Club – Bangkok taldeak lortu du, ondoren First Serbian Chess Federation taldeak bigarren postua eta Jeruchess Club taldeak hirugarren postua.

Gaur Marlaxka taldean, Iker Tafall, Gorka Tafall, Mikel Tafall, Jurgi Diaz, Jon Diaz, Patxi Diaz, Danel Granado, Jon Granado, Martxel Almandoz, Ekhi Larra, Goretti Laporte, Danel Laporte, Ander Ecenarro eta Goio Uriarte  gure klubeko jokalariez gain, gurekin parte hartu nahi izan duten Alex Odriozola, Dani Odriozola, Jon Bocos, Aritz Morante eta Unai Calleja Euskadiko beste klubeetako lagunak izan digutu. Taldea osatu duten guztioi zorionak!!!

Eta arratsaldean Euskadiko Xake Kopako final jokatuko dute Mikel Gureak eta Abadiñok.Gure taldeak martintxo XTren aurka 9. postuagatik lehiatuko dira.

Igande honetan, uztailaren 12an, 20:10ean, FVA-EXFk chess.com plataforman antolatutako lehen “Euskadiko Kopa Birtuala 2020”-ren finala jokatuko da, ezaugarri hauekin:

  • 4 jokalariko taldekako modalitatea.
  • Kanporatze bidezko kopa-sistema.
  • 10’-ko sortak bira bikoitzean (Kolore aldatuak)

Aurreko faseak gaindituta, A taldean final handia jokatuko dute Mikel Gurea eta Abadiño taldeek, Zuri Baltza (5-3) eta San Viator (6-2) taldeen partidetan irabazi baitzuten.

IM Richard Polaczek, Daniel Garmendia eta Jokin Etxaniz, Hodei Herrera eta Jurgi Diaz jokalariek osatutako gure Marlaxkero taldearen lehiaketa honetako kirol-emaitzen ondorioz, Martintxo X.T. (Rubén Cogollos, Jean Michel Díaz, Ander Salgado eta Aritz Morante) gazteiztarren aurka bederatzigarren postuagatik borrokatu gara.

Hona hemen aurreko faseetako gure emaitzak:

  • 1. kanporatzea: Mikel Gurea – H-Marlaxka (5-3)
  • 2. kanporatzea: H.Marlaxka – Santurtzi (8-0i)
  • 3. kanporatzea: H-Marlaxka – Getxo (7-1)

Eta Martintxo XTkoenak:

  • 1. kanporatzea: Abadiño – Martintxo X.T. (6-2)
  • 2. kanporatzea: Martintxo X.T. – Xaputarrak (7-1)
  • 3. kanporatzea: Martintxo X.T. – Elorrio (8-0i)

Nork jasoko du bederatzigarren postua? Hori gaur arratsaldean jakingo dugu. Bitartean, xakearekin gozatzen jarrai dezagun!

 

 

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

One thought on “Gaur goizean, Lichessen jokatu da Go Global Caissa Hong Kong International Txapelketa Animatua. Zorionak guztioi!!!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s