Bucarestetik, GM Mihail Marin, munduan gehien errespetatzen den entrenatzaileetako batek, zorionak ematen dizkigu klubaren 40. urteurrena dela eta. Eskerrik asko Maisu!!! eta gogoratu asteburuko agenda: larunbatean euskadiko adinetako banakako txapelketak Abadiñon eta igandean XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa bietan gure taldeko ordezkaritzarekin.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Bucarestetik, GM Mihail Marin, munduan gehien errespetatzen den entrenatzaileetako batek, baita xakeko autorerik (liburuak, artikuluak, bideoak, e.a., hain adituak ez garen jokalariek ulertzeko moduan xake-egia sakonak azaltzeko gaitasuna erakusten duenak) ezagunenetako bat ere denak, zorionak ematen dizkigu klubaren 40. urteurrena dela eta.
Mila esker maisu!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea eta Sabrina Vegak ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu). Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Asteburuko Agenda:

Euskadiko adinetako banakako txapelketa 2020

Ander Tafall eta Patxi Moreno

EXF-FVA antolatuta, Euskadiko adinetako (jubenil, kadete, eta infantil mahaietakoa) banakako txapelketa 2020 Abadiñon jokatuko da larunbatean eta bertan gure taldeko Ander Tafall (egungo Gipuzkoako Jubenil txapeduna) eta Patxi Moreno (egungo Euskadiko Jubenil Txapelduna) bertan izango ditugu. Zorte on bioi!!!

XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa. Joxe Azkue 9. oroigarria

Eta igandean Hondarribia Marlaxkako talde bat Azkoitira joango da Daniel Garmendia, Goio Uriarte, Hodei Herrera eta Ion Irigaray osatutakoa, bertan antolatu duten XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa. Joxe Azkue 9. oroigarria txapelketa garrantzitsu honetan parte hartzera. Eskerrik asko Anaitasuna Kakute gonbidapenagatik!

Eskerrik asko ekitaldi hau ahalbideratu duten babesleei:

2020-07-17_110127

Azkeneko ekitaldien emaitzak

Abadiño 1. Euskadiko Xake Kopako finaleko Garaile. Gure taldeak 9. postua lortu du.

Igande honetan, uztailaren 12an, 20:10ean, FVA-EXFk chess.com plataforman antolatutako lehen “Euskadiko Kopa Birtuala 2020”-ren finala jokatu da, ezaugarri hauekin:

  • 4 jokalariko taldekako modalitatea.
  • Kanporatze bidezko kopa-sistema.
  • 10’-ko sortak bira bikoitzean (Kolore aldatuak)

Aurreko faseak gaindituta, A taldean final handia jokatu dute Mikel Gurea eta Abadiño taldeek, Zuri Baltza (5-3) eta San Viator (6-2) taldeen partidetan irabazi baitzuten. Azkenean Abadiñok gariapen lortu du Mikel Gurea 5-3 mendean hartu eta gero. Zorionak!

IM Richard Polaczek, Daniel Garmendia eta Jokin Etxaniz, Hodei Herrera eta Jurgi Diaz jokalariek osatutako gure Marlaxkero taldearen lehiaketa honetako kirol-emaitzen ondorioz, Martintxo X.T. (Rubén Cogollos, Jean Michel Díaz, Ander Salgado eta Aritz Morante) gazteiztarren aurka bederatzigarren postuagatik borrokatu gara. Garukoan Richar, Jokin, Hodei eta Jurgik 5-3 ko emaitzarekin garaipena lortu eta gero, txapelketa honetako 9. postua eman digute. Zorionak!!!

Gure lanak txapelketa honetan:

  • 1. kanporatzea: Mikel Gurea – Hondarribia Marlaxka (5-3)
  • 2. kanporatzea: Hondarribia Marlaxka – Santurtzi (8-0i)
  • 3. kanporatzea: Hondarribia Marlaxka – Getxo (7-1)
  • 4. kanporatzea: Martinxo – Hondarribia Marlaxka (3-5)

Beste gaurko emaitzak

Taldea Zuriak
Taldea Beltzak Lotura Emaitza
San Viator Zuri Baltza Enlace 5,5-2,5
Martintxo Marlaxka Enlace 3-5
Gros Conteneo Enlace 3,0-5
Getxo Elorrio Enlace 8i-0i
Bergara Ansoain Enlace 6i-0i
Danubio Azpeitia Enlace 0i-0i
Santurtzi Legazpi Enlace 0i-6i

Goizean Go Global Caissa Hong Kong International Txapelketa jokatu dugu

caissa_hong_kong_Eus

Aspalditik genuen Caissa Hong Kong Chess Club-eko lagunen aurka jokatzeko gogoa. Bertan Alberto Muñiz Pardiño galiziarrak entrenatzaile gisa egiten du lan urte askoan, baina agenda eta ordu-eremua direla eta, ezin izan zuten parte hartu gure EH-4 txapelketaren 10 edizioetan.

Baina, azkenean, gaur 10:00etatik aurrera (CEST), taldekako borroka egin dugu Lichess-en, Red Knight Chess Club – BangkokFirst Serbian Chess Federation, Hong Kongeko Activekids Chess Academy eta Israelgo hiriburuko Jeruchess beste talde gonbidatuekin batera. Bertan xakea eta adiskidetasuna izan dira protagonistak.

Gure taldea txapelketaren lehen erdian, lehen postuan ibilida, baina,  lehia oso berdindua egon da, eta azkeneko  tartean beste klub batzuek puntuazio hobea lortu dute eta azkenean bosgarren postuarekin konformatu behar izan dugu. Garaipena Red Knight Chess Club – Bangkok taldeak lortu du, ondoren First Serbian Chess Federation taldeak bigarren postua eta Jeruchess Club taldeak hirugarren postua.

Gaur Marlaxka taldean, Iker Tafall, Gorka Tafall, Mikel Tafall, Jurgi Diaz, Jon Diaz, Patxi Diaz, Danel Granado, Jon Granado, Martxel Almandoz, Ekhi Larra, Goretti Laporte, Danel Laporte, Ander Ecenarro eta Goio Uriarte  gure klubeko jokalariez gain, gurekin parte hartu nahi izan duten Alex Odriozola, Dani Odriozola, Jon Bocos, Aritz Morante eta Unai Calleja Euskadiko beste klubeetako lagunak izan digutu. Taldea osatu duten guztioi zorionak!!!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

3 erantzun “Bucarestetik, GM Mihail Marin, munduan gehien errespetatzen den entrenatzaileetako batek, zorionak ematen dizkigu klubaren 40. urteurrena dela eta. Eskerrik asko Maisu!!! eta gogoratu asteburuko agenda: larunbatean euskadiko adinetako banakako txapelketak Abadiñon eta igandean XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa bietan gure taldeko ordezkaritzarekin.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s