euskadiko adinetako banakako txapelketak Abadiñon. patxi Moreno jubenilean txapeldun, Amets Zubizarreta kadetean eta YAroslav Khoroshykh sub14ean. Zorionak parte hartu duten guztioi. eta bihar XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa gure taldeko ordezkaritzarekin.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Bucarestetik, GM Mihail Marin, munduan gehien errespetatzen den entrenatzaileetako batek, baita xakeko autorerik (liburuak, artikuluak, bideoak, e.a., hain adituak ez garen jokalariek ulertzeko moduan xake-egia sakonak azaltzeko gaitasuna erakusten duenak) ezagunenetako bat ere denak, zorionak ematen dizkigu klubaren 40. urteurrena dela eta.
Mila esker maisu!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea eta Sabrina Vegak ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu). Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Euskadiko adinetako banakako txapelketa 2020

EXF-FVA antolatuta, Euskadiko adinetako (jubenil, kadete, eta infantil mahaietakoa) banakako txapelketa 2020 Abadiñon jokatu da gaur, Miguel Angel Muelaren zuzendaritzapean, Lukas Iruretagoiena Arbitro nagusi eta Ibon Martin eta J.M.Villanueva laguntzaile izan dituela eta Romi Rodriguez sanitarioa. Bertan gure taldeko Ander Tafall (egungo Gipuzkoako Jubenil txapeduna), Jokin Etxaniz (5. gipuzkoako txapelketan) eta Patxi Moreno (egungo Euskadiko Jubenil Txapelduna) bertan izan ditugu. Azkenean, Patxi Morenok Euskadiko txapela lortu du berriro, Ander Tafallek 5. postua lortu du eta Jokin Etxanizek 10. postua lortu du. Hona hemen maila bakoitzaren sailkapena:

SUB18 – JUBENILA

Rk. No.Ini. Nombre Elo Fed. Pts. D1 D2 D3
1 1 Moreno Estebanez Patxi 2226 Gip 5 15 9 13,5
2 2 Toledo Sanz Imanol 2177 Biz 4 14,5 8,5 12,5
3 3 De Las Heras Figueroa Rodrigo 2023 Ala 4 13 8 11
4 5 Calleja Gonzalez Unai 1897 Biz 3 15 9,5 10
5 4 Tafall Villanueva Ander 2002 Gip 3 13 8,5 9
6 6 Caballero Acosta Erlantz 1738 Biz 3 11,5 7 9
7 11 Esteban Bernardo Oier 1279 Biz 3 7,5 4,5 6
8 10 Apellaniz Perez Estibaliz 1445 Gip 2 14,5 8,5 6
9 7 Llave Nevado Ruslan 1686 Ala 2 12,5 7 5
10 8 Etxaniz Mendieta Jokin 1528 Gip 2 11,5 7,5 4
11 9 Garcia Bolanos Irene 1485 Biz 1 11 7,5 4
12 12 Garcia Fernandez Sara 1104 Gip 0 11 7 0

SUB16 – KADETEA

Rk. No.Ini. Nombre Elo Fed. Pts. D1 D2 D3
1 1 Zubizarreta Landera Amets 1862 Biz 4 13 12,0 … 7,5
2 2 Alvarez Etxarri Aimar 1797 Gip 4 11,5 10,5 … 9,5
3 8 Guinea Fernandez Damian 1304 Ala 4 9,5 9,5 … 9,5
4 3 Montes Gimenez Mencia 1725 Biz 3 10 9,0 … 8
5 5 De La Fuente Pinedo Mikel 1676 Biz 3 9 8,0 … 8,5
6 9 Zubizarreta Landera Maddi 1295 Biz 3 7 7,0 … 7,5
7 10 Dunaiturria Uribezubia Paulo 1287 Biz 3 6,5 6,5 … 5,5
8 6 Gallego Bereziartua Aitor 1607 Gip 2 9 8,0 … 9
9 4 Palomo Lobato Iker 1722 Biz 2 6 5,0 … 7,5
10 7 Garcia Arana Iker 1459 Gip 2 5 5,0 … 8
11 11 Vara Del Bosque Adrian 1157 Ala 2 3,5 3,5 … 7,5
12 12 Apellaniz Perez Miriam 1138 Gip 0 0 0,0 … 6,5

SUB14 – PROMESAK

Rk. No.Ini. Nombre Elo Fed. Pts. D1 D2 D3
1 4 Khoroshykh Yaroslav 1682 Ala 4 12 11,0 … 10
2 3 Odriozola Coscolin Alex 1682 Gip 4 11,5 10,5 … 8
3 2 Rodriguez Garcia Joel 1715 Biz 4 10,5 9,5 … 8,5
4 1 Vesga Izeta Markel 1821 Gip 4 9 9,0 … 8
5 5 Dominguez Exposito Ibon 1446 Ala 3 8 7,0 … 8,5
6 8 Rocha Espejo Julio Cesar 0 Biz 2 5 5,0 … 8
7 7 Vega Bilbao Leire 1080 Biz 2 4 4,0 … 8,5
8 6 Gimenez Lopez Irati 1130 Gip 0 0 0,0 … 8

Kutxabank – Cajasur txapelketa

Kutxabankek, Bizkaiko Xake Fedrazioaren laguntza teknikoarekin, I. Gaztedi-Plan A Xake Txapelketa jarri du abian Gaztedi Plana, A Plana, Gaztedi Kontua edo A Kontua duten titular guztientzat. Gaur hirugarren txapelketa burutu da hiru adin-tartetan banatuta:

Gure jokalariek, Iker Tafallek eta Gorka Tafallek, berriz ere parte hartu dute, eta oso emaitza onak izan dituzte. Lehenengo SUB12an parte hartu dute, eta Gorkak 7. postua lortu du Iker anaia zaharragoaren aurrean, 8. maila lortu baitu. Ondoren 18. azpikoan, biek hartu dute parte berriro, eta are hobeto egin dute: Ikerrek garaipena lortu du, eta Gorkak, konexio-arazoak direla eta, laugarren postuarekin konformatu behar izan du; bestela, ziur podiumean egongo zela. Zorionak biei egindako lan bikoitzagatik.

XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa. Joxe Azkue 9. oroigarria

Eta igandean Hondarribia Marlaxkako talde bat Azkoitira joango da Daniel Garmendia, Goio Uriarte, Hodei Herrera eta Ion Irigaray osatutakoa, bertan antolatu duten XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa. Joxe Azkue 9. oroigarria txapelketa garrantzitsu honetan parte hartzera. Eskerrik asko Anaitasuna Kakute gonbidapenagatik!

Eskerrik asko ekitaldi hau ahalbideratu duten babesleei:

2020-07-17_110127

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

5 erantzun “euskadiko adinetako banakako txapelketak Abadiñon. patxi Moreno jubenilean txapeldun, Amets Zubizarreta kadetean eta YAroslav Khoroshykh sub14ean. Zorionak parte hartu duten guztioi. eta bihar XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa gure taldeko ordezkaritzarekin.” sarreran

  1. Zorionak Patxi, Ander eta Jokinentzat!

    Besarkada haundia,

    Ruper

    El 18/07/2020 a las 22:12, Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea escribió: > WordPress.com > kimgoyong posted: “1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta > xake zaletuen alde!!! (leer en castellano) #NikDistantziaMantendukoDut > Bucarestetik, GM Mihail Marin, munduan gehien errespetatzen den > entrenatzaileetako batek, baita xakeko autorerik (liburuak, artiku” >

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s