1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Bucarestetik, GM Mihail Marin, munduan gehien errespetatzen den entrenatzaileetako batek, baita xakeko autorerik (liburuak, artikuluak, bideoak, e.a., hain adituak ez garen jokalariek ulertzeko moduan xake-egia sakonak azaltzeko gaitasuna erakusten duenak) ezagunenetako bat ere denak, zorionak ematen dizkigu klubaren 40. urteurrena dela eta.
Mila esker maisu!
Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro Hoffman, Martintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea eta Sabrina Vegak ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu). Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!
XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa. Joxe Azkue 9. oroigarria
Gaur goizean Hondarribia Marlaxkako talde bat Azkoitira joan da Daniel Garmendia, Goio Uriarte, Hodei Herrera eta Jon Irigaray osatutakoa, bertan antolatu duten XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa. Joxe Azkue 9. oroigarria txapelketa garrantzitsu honetan parte hartzera. Eskerrik asko Anaitasuna Kakute gonbidapenagatik!
Covid19ak sortarazitako normaltasun berrian murgilduta, Azkoitiko Kontzejupe pilotalekua Euskal Herriko xake jokalarien bilgune bihurtu da beste urte batez. Izan ere, XXXVIII. Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa eta IX. Joxe Azkueren oroimenezko saria jokatu baita goizean. Azkoitiko Udalaren, Gipuzkoako Xake Federazioaren eta beste babesleen laguntzaz, Azkoitiako Anaitasuna Kakute Xake Taldeak antolatu du txapelketa. Txelu Fernandezek antolatzen dituen gauza guztiekin gertatzen den antzera oso ekitaldi bikaina. Hemendik zorionak berak gidatzen duen klubari. Txapelketako arbitro nagusia Mikel Almansa izan da. Bertaratutako hamaika taldeak, liga sisteman bost minutuko finisheko partidatan aritu dira, lau jokalariez osatutako taldeetan. Jokatutako 10 txanden ondoren, etxeko taldeak Azkoitia A-k nagusitu da, ondoren Barakaldo geratu da eta hiragaren postua Martintxok lortu du. Gure taldeak meritu laugarren postua lortu du eta taldekide guztien lana ona izan bada aipatzekoa Daniel Garmendiak lehen taulako jokalari onenaren saria jaso duela. Sari banaketa ondoren adiskidetasun bazkari ederrarekin xake eggoiz zoragarriari amaiera eman diogu. Eskerrik asko Anaitasuna Kakute!
Hemen txapelketako sailkapena:
Rk. | H.Z. | Taldea | Partidak | + | = | – | D1 | D2 | D3 |
1 | 1 | Azkoitia -A- | 10 | 8 | 2 | 0 | 30,5 | 163,5 | 20 |
2 | 9 | Barakaldo | 10 | 7 | 2 | 1 | 30,0 | 134,0 | 18 |
3 | 4 | Martintxo | 10 | 6 | 1 | 3 | 26,5 | 97,3 | 15 |
4 | 6 | Hondarribia | 10 | 5 | 4 | 1 | 25,5 | 123,8 | 16 |
5 | 2 | Azkoitia -B- | 10 | 5 | 3 | 2 | 25,5 | 111,3 | 15 |
6 | 11 | Zornotza | 10 | 6 | 0 | 4 | 23,5 | 84,0 | 14 |
7 | 8 | Billabona | 10 | 3 | 2 | 5 | 17,0 | 50,0 | 10 |
8 | 7 | Xaputarrak | 10 | 4 | 0 | 6 | 16,5 | 50,5 | 10 |
9 | 5 | Gros | 10 | 2 | 0 | 8 | 13,5 | 11,5 | 6 |
10 | 10 | Santurtzi | 10 | 0 | 3 | 7 | 8,5 | 22,8 | 5 |
11 | 3 | Azkoitia -C- | 10 | 0 | 1 | 9 | 3,0 | 4,3 | 3 |
-
Web Anaitasuna Kakute (toda la info, fotos, etc.): aqui
-
ChessResults del torneo: aquí
-
Clasificación por tableros: aquí
Eskerrik asko ekitaldi hau ahalbideratu duten babesleei:
Euskadiko adinetako banakako txapelketa 2020
EXF-FVA antolatuta, Euskadiko adinetako (jubenil, kadete, eta infantil mahaietakoa) banakako txapelketa 2020 Abadiñon jokatu zen larunbatean, Miguel Angel Muelaren zuzendaritzapean, Lukas Iruretagoiena Arbitro nagusi eta Ibon Martin eta J.M.Villanueva laguntzaile izanzituela eta Romi Rodriguez sanitarioa. Bertan gure taldeko Ander Tafall (egungo Gipuzkoako Jubenil txapeduna), Jokin Etxaniz (5. gipuzkoako txapelketan) eta Patxi Moreno (egungo Euskadiko Jubenil Txapelduna) bertan izan genituen. Azkenean, Patxi Morenok Euskadiko txapela lortu zuen berriro, Ander Tafallek 5. postua lortu du eta Jokin Etxanizek 10. postua lortu zuen. Hona hemen maila bakoitzaren sailkapena:
Rk. | No.Ini. | Nombre | Elo | Fed. | Pts. | D1 | D2 | D3 |
1 | 1 | Moreno Estebanez Patxi | 2226 | Gip | 5 | 15 | 9 | 13,5 |
2 | 2 | Toledo Sanz Imanol | 2177 | Biz | 4 | 14,5 | 8,5 | 12,5 |
3 | 3 | De Las Heras Figueroa Rodrigo | 2023 | Ala | 4 | 13 | 8 | 11 |
4 | 5 | Calleja Gonzalez Unai | 1897 | Biz | 3 | 15 | 9,5 | 10 |
5 | 4 | Tafall Villanueva Ander | 2002 | Gip | 3 | 13 | 8,5 | 9 |
6 | 6 | Caballero Acosta Erlantz | 1738 | Biz | 3 | 11,5 | 7 | 9 |
7 | 11 | Esteban Bernardo Oier | 1279 | Biz | 3 | 7,5 | 4,5 | 6 |
8 | 10 | Apellaniz Perez Estibaliz | 1445 | Gip | 2 | 14,5 | 8,5 | 6 |
9 | 7 | Llave Nevado Ruslan | 1686 | Ala | 2 | 12,5 | 7 | 5 |
10 | 8 | Etxaniz Mendieta Jokin | 1528 | Gip | 2 | 11,5 | 7,5 | 4 |
11 | 9 | Garcia Bolanos Irene | 1485 | Biz | 1 | 11 | 7,5 | 4 |
12 | 12 | Garcia Fernandez Sara | 1104 | Gip | 0 | 11 | 7 | 0 |
Rk. | No.Ini. | Nombre | Elo | Fed. | Pts. | D1 | D2 | D3 |
1 | 1 | Zubizarreta Landera Amets | 1862 | Biz | 4 | 13 | 12,0 … | 7,5 |
2 | 2 | Alvarez Etxarri Aimar | 1797 | Gip | 4 | 11,5 | 10,5 … | 9,5 |
3 | 8 | Guinea Fernandez Damian | 1304 | Ala | 4 | 9,5 | 9,5 … | 9,5 |
4 | 3 | Montes Gimenez Mencia | 1725 | Biz | 3 | 10 | 9,0 … | 8 |
5 | 5 | De La Fuente Pinedo Mikel | 1676 | Biz | 3 | 9 | 8,0 … | 8,5 |
6 | 9 | Zubizarreta Landera Maddi | 1295 | Biz | 3 | 7 | 7,0 … | 7,5 |
7 | 10 | Dunaiturria Uribezubia Paulo | 1287 | Biz | 3 | 6,5 | 6,5 … | 5,5 |
8 | 6 | Gallego Bereziartua Aitor | 1607 | Gip | 2 | 9 | 8,0 … | 9 |
9 | 4 | Palomo Lobato Iker | 1722 | Biz | 2 | 6 | 5,0 … | 7,5 |
10 | 7 | Garcia Arana Iker | 1459 | Gip | 2 | 5 | 5,0 … | 8 |
11 | 11 | Vara Del Bosque Adrian | 1157 | Ala | 2 | 3,5 | 3,5 … | 7,5 |
12 | 12 | Apellaniz Perez Miriam | 1138 | Gip | 0 | 0 | 0,0 … | 6,5 |
Rk. | No.Ini. | Nombre | Elo | Fed. | Pts. | D1 | D2 | D3 |
1 | 4 | Khoroshykh Yaroslav | 1682 | Ala | 4 | 12 | 11,0 … | 10 |
2 | 3 | Odriozola Coscolin Alex | 1682 | Gip | 4 | 11,5 | 10,5 … | 8 |
3 | 2 | Rodriguez Garcia Joel | 1715 | Biz | 4 | 10,5 | 9,5 … | 8,5 |
4 | 1 | Vesga Izeta Markel | 1821 | Gip | 4 | 9 | 9,0 … | 8 |
5 | 5 | Dominguez Exposito Ibon | 1446 | Ala | 3 | 8 | 7,0 … | 8,5 |
6 | 8 | Rocha Espejo Julio Cesar | 0 | Biz | 2 | 5 | 5,0 … | 8 |
7 | 7 | Vega Bilbao Leire | 1080 | Biz | 2 | 4 | 4,0 … | 8,5 |
8 | 6 | Gimenez Lopez Irati | 1130 | Gip | 0 | 0 | 0,0 … | 8 |
Kutxabank – Cajasur txapelketa
Kutxabankek, Bizkaiko Xake Fedrazioaren laguntza teknikoarekin, I. Gaztedi-Plan A Xake Txapelketa jarri du abian Gaztedi Plana, A Plana, Gaztedi Kontua edo A Kontua duten titular guztientzat. Gaur hirugarren txapelketa burutu da hiru adin-tartetan banatuta:
Gure jokalariek, Iker Tafallek eta Gorka Tafallek, berriz ere parte hartu dute, eta oso emaitza onak izan dituzte. Lehenengo SUB12an parte hartu dute, eta Gorkak 7. postua lortu du Iker anaia zaharragoaren aurrean, 8. maila lortu baitu. Ondoren 18. azpikoan, biek hartu dute parte berriro, eta are hobeto egin dute: Ikerrek garaipena lortu du, eta Gorkak, konexio-arazoak direla eta, laugarren postuarekin konformatu behar izan du; bestela, ziur podiumean egongo zela. Zorionak biei egindako lan bikoitzagatik.
One thought on “Gaur animazio handiz XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake txapelketa burutu da gure taldeko ordezkaritzarekin. eta atzo abadiñon burututako euskadiko adinetako banakako txapelketa 2020ko argazki gehiago.”