1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Hondarribiko Jaietan ez da jai ekitaldirik egongo aurten. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak. “Bizi dugun COVID-19an osasun egoera dela eta, gainontzeko herriek hartu duten erabakien ildo beretik, Hondarribiak jai ekitaldirik ez antolatzea erabaki du Udalak aurtengo jaietarako”.
Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten du Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez dugu ekitaldirik egingo.
Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.
Horregatik,…
AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA
Hondarribiko Jaietan ez da jai ekitaldirik egongo aurten. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak. “Bizi dugun COVID-19an osasun egoera dela eta, gainontzeko herriek hartu duten erabakien ildo beretik, Hondarribiak jai ekitaldirik ez antolatzea erabaki du Udalak aurtengo jaietarako”.
“Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet urtero herriko jaiak antolatzeko lan egiten duten elkarte guztiei. Urtero lan bikaina egiten dute jai programa eder bat osatu dezagun. Aurten ere elkarte asko lanerako prest agertu dira, baina gauden egoeran nahitaezko erabakia dugu ekitaldiak bertan behera uztea” gehitu du Sagarzazuk.
“Burutuko diren ekitaldi bakarrak, beti ere ere segurtasun eta osasun neurriak bermatuta, irailak 7ko Tedeun eta Salbea, irailak 8ko Guadalupeko hitz ematea betetzea eta irailak 10eko hilen omeneko meza izango dira, pasa den abuztuaren 15ean egin genuen Hiriko bandera eramate-ekitaldiarekin batera” dio Alkateak.
“Udaletik bideo bat prestatzen ari gara, herri-eragile desberdinen partehartzearekin, jai bereziak izango direla gogoratzeko eta denon artean arauak errespetatzea ezinbestekoa dela gogoratzeko. Hortaz gain, eta aglomerazioak saihesteko helburuarekin, Udalak Guadalupeko Bederatziurrenak streaming bidez emitituko ditu bere web orri eta sareetan. Gonbidapena hartu beharko da bertara joateko”.
“Gogoratu nahiko nuke irailak 1etik 13ra ekitaldirik egongo ez badira ere, parentesi moduko bat izango dela. Egoera berezian gauden arren, Udaletik kultur ekitaldiak antolatzen ari gara, Kasino Zaharreko lorategietan eta Erreginaren Baluartean garatzen ari direnak segurtasun eta osasun neurri guztiak zainduz. Orain artean balorazio ona egin beharrean gaude. Irailaren bigarren hamabostalditik aurrera ekitaldi hauekin jarraitzeko asmoa du Udalak, Osasun Agintariek hala baimentzen badigute behintzat”.
Prebentzio neurriak
“Nahiz eta jai ekitaldirik egongo ez den, Udalak prebentzio neurriak hartuko ditu iraileko egun berezi hauetarako. Lan taldea osatu dugu Udalean, Udaltzaingoarekin beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izateko egun hauetan. Ertzaintzarekin ere koordinazio lanetan ari gara”-
“Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak kanpaina bat egingo du, ‘Ondo pasa’ leloarekin jarraituz, baina aurten “Gutxi hobe da” zentzuarekin. Taldekako ospakizunetan erantzukizunez jokatzea azpimarratuko da, eta mezua gazteenei ez ezik, helduei ere haientzat erreferente direla gogoraraziko zaie”, zehaztu du Sagarzazu Alkateak.
Salobreñan burutzen ari den 18 urtez beherakoen Espainiako Txapelketatik, non Nafarroako Federazioko entrenatzaile gisa dagoen, GM Jesús de la Villa García lagunak, entrenatzaile handia, teorikoa, eta xake-liburuen idazle ospetsua, “ezagutu beharreko 100 finalak” bestsellerraren egileak zoriondu egiten gaitu Hondarribia Marlaxka Xake kluba 40 urte bete ditugulako. Eskerrik asko, maisu, zure bisita horren zain gaude gogotsu!!!
Chessable plataformako bideo honetan Magnus Carlsen Munduko Txapelduna GM Jesús de la Villaren “ezagutu beharreko 100 finalak” liburu famatuaren ariketak ebazten ikus dezakezu.
One thought on “Udalak erabaki du 2020ko Hondarribiko jai Nagusietan Ez dela jai ekitaldirik egongo. Udalarekin bat eginez eta arduratsu jokatuz, Klubak ez du data hauetan Jaietako Xake Jaialdia eta Hondarribiko Gaztelua txapelketa antolatuko.”