Burgosko V. Zirkuitoko Edición Alfoz de Burgos sesio bikoitza gaur Lichessen: Sotopalacios eta Frandovínez txapelketak Marlaxkako ordezkaritza zabalarekin. Zorionak parte-hartzaile guztiei!!! Eta gogoratu 2020ko Hondarribiko jai Nagusietan Ez dela jai ekitaldirik egongo.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Hondarribiko Jaietan ez da jai ekitaldirik egongo aurten. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak. “Bizi dugun COVID-19an osasun egoera dela eta, gainontzeko herriek hartu duten erabakien ildo beretik, Hondarribiak jai ekitaldirik ez antolatzea erabaki du Udalak aurtengo jaietarako”.

Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten du Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez dugu ekitaldirik antolatuko.

Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.

Horregatik,…

AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA

Vº Circuito Burgalés de Ajedrez xake txapelketa zikuitua abian. Gaurkoan Edición Alfoz de Burgos Sotopalacios y Edición Alfoz de Burgos Frandovinez burutu dira

Covid19 izan arren,  Burgosko Xake Ordezkaritzak-Delegación Burgalesa de Ajedrez– Marlaxkako parte hartzea izan ohi duen udako xake zirkuituaren V. edizioa antolatu du, eta 2020. urte honetan Lichess.org plataforman on-line izango da. Gure taldekideek txapelketa eder horietan parte hartzen eta gozatzen jarraitzea espero dute, datorren urtean presentzialki izango direla itxaroten.

Gaur 10:45ean hasita, Edición Alfoz de Burgos Sotopalacios 9 txandetako suitzar sisteman jokatu da, 3+0 blitz erritmoan eta ondorego gure jokalariek parte hartu dute, emaitza hauekin:

  • Ander Tafall – tafallin – 5,5 puntu – 36. postua
  • IkerTafall – IkErFoRt – 5 puntu – 49. postua
  • Gorka Tafall – TXIKIGORKA – 5 puntu – 50. postua
  • Mikel Tafall – mikelas – 4 puntu – puesto 79. postua
Txapelketa honetako podiuma:
Ondoren, 12:00etan hasita, 60 minutuko iraupenaz, Edición Alfoz de Burgos Frandovinez Arena sisteman jokatu da, 2+2 bullet erritmoan eta xakearen Chess960 edo Fischer random bariantean non ondorego gure jokalariek parte hartu dute, emaitza hauekin:
  • Ander Tafall – tafallin – 27 puntu – 10. postua
  • Hodei Herrera – HodeiO5 – 18 puntu – 31. postua
  • Gorka Tafall – TXIKIGORKA – 15 puntu – 52. postua
  • Goio Uriarte – goito – 12 puntu – 72. postua
  • Mikel Tafall – mikelas – 12 puntu – 81. postua
  • IkerTafall – IkErFoRt – 11 puntu – 88. postua
  • Igor Altolagirre – Altola 721 – 0 puntu – 119. postua
Jarraian beste xapelketa honetako podiuma:
Zirkuitu honetako aurreko txapelketen gure webguneko berrietara loturak:
Beste esteka interesgarriak

Linaresetik, non “Historiako Lehen Espainiako Txapelketa Absolutu Maskaratuan” hartuko duen parte, Bartzelonako GM Marc Narcisok Estatuko 6.a iritsi zen xakearen ibiltaria, GMen entenatzailea eta escueladeajedrez.com sortzailea 40. urteurrenagatik zoriondu du kluba. Moltes Gràcies Mestre!!!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez eta Jesús de la Villak ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu). Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

7 erantzun “Burgosko V. Zirkuitoko Edición Alfoz de Burgos sesio bikoitza gaur Lichessen: Sotopalacios eta Frandovínez txapelketak Marlaxkako ordezkaritza zabalarekin. Zorionak parte-hartzaile guztiei!!! Eta gogoratu 2020ko Hondarribiko jai Nagusietan Ez dela jai ekitaldirik egongo.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s