1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Gude Maisuak Facebook-en bidez zoriondu egin gaitu 40. urteurrenagatik. Antonio Gude (Vigo, 1946) Posta bidezko xake-maisu nazionala, kazetari, idazle eta itzultzailea da. Jokoaren taktika eta teknikari buruzko hogei bat liburu idatzi ditu, besteak beste, “Escuela de Ajedrez“, gaztelaniaz arrakasta handiena izan duen xake-liburua, hamabi ediziorekin. Haren “Cuadernos Prácticos” erreferentzia dira, ezbairik gabe, xakeko jakintzan aurrera egin nahi dutenentzat. Xake modernoaren, taktikoaren eta xakearen eta artearen, zinemaren eta literaturaren arteko loturen historiako aditu handienetako bat da.
Mila esker Maisu!
Hemen duzue Club Ajedrez Magic Extremadura taldeko lagunen aldizkari hau. 2018an elkarrizketa interesgarria egin zioten (gaztelaniaz): hemen
Eta bere webgunera lotura https://antoniogude.com/ bertan topatuko dituzue
Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro Hoffman, Martintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez, Jesús de la Villa, Marc Narciso eta Michael Rahal eta Ernesto Fernández-ek ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu), Viktor Moskalenkok oparitutako aldibereko partidak eta Zenón Francok oparitutako liburua ahaztu gabe. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Bitartean Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.
XAKE IKASTAROA 2020-2021
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.
Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)
3 Txapelketa Bergaran larunbatean: Emakumezkoen bat, Open bat eta taldekakoa beste bat

Irailaren 26an, larunbatean hiru txapelketa jokatu ziren Bergaran. Gure klubak goizean Patxi Moreno, Ander Tafall eta Daniel Garmendiak osatutako talde batekin jokatutako laguntasun-txapelketan parte hartu zuen. Hirugarren postua lortu zuen taldea.

Emakumezkoetan, azkenean, ez genuen Marlaxkako parte hartzerik izan, eta arratsaldean jokatutako Openean, Jon Irigarayk parte hartu zuen; txapelketa ona egin zuen, eta hasierako rankingeko 11 postu hobetu zituen.
Zorionak Ekipo!!!
TORNEO VILLA DE BERGARA POR EQUIPOS
Rk. | Taldea | D1 | D2 | D3 |
1 | Abadiño | 39 | 45 | 31 |
2 | Conteneo | 38 | 41 | 29 |
3 | Hondarribia Marlaxka | 34 | 40 | 28 |
4 | Salcedo | 31,5 | 31 | 22 |
5 | Promocion Vasca | 30,5 | 31 | 22 |
6 | Martintxo | 30 | 35 | 25 |
7 | Torres Blancas | 26 | 28 | 20 |
8 | San Viator | 23 | 30 | 21 |
9 | Barakaldo | 23 | 24 | 17 |
10 | Gros | 21,5 | 23 | 16 |
11 | Bergara | 21 | 24 | 17 |
12 | Altzaga Leioa | 21 | 17 | 12 |
13 | Getxo | 19,5 | 21 | 15 |
14 | Mikel Gurea | 19,5 | 14 | 10 |
15 | Santurtzi | 16,5 | 13 | 10 |
16 | Ramales | 8 | 9 | 7 |
17 | Kakul | 6 | 5 | 4 |
TORNEO FEMENINO DE BERGARA
Rk. | H.Z. | Izena | FIDE | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 1 | Tornay Haizea | 1678 | 5 | 0 | 10 | 14 |
2 | 2 | Lopez Pereda Tatiana | 1582 | 4 | 0 | 8,5 | 12 |
3 | 10 | Gomez Alonso Monica | 1202 | 4 | 0 | 7 | 12 |
4 | 8 | Prieto Garcia Rebeca Yvana | 1246 | 4 | 0 | 6,5 | 11,5 |
5 | 9 | Barcala Arcauz Ayala | 1219 | 4 | 0 | 8 | 12 |
6 | 7 | Zubizarreta Landera Maddi | 1294 | 3 | 0 | 10 | 15 |
7 | 4 | Burgui Bueno Maria | 1462 | 3 | 0 | 9 | 13 |
8 | 16 | Unzueta Matin Katixa | 0 | 3 | 0 | 8 | 11,5 |
9 | 6 | Arlanzon Romero Irene | 1326 | 3 | 0 | 6 | 11 |
10 | 5 | Apellaniz Perez Estibaliz | 1363 | 3 | 0 | 6 | 10 |
11 | 13 | Vega Bilbao Leire | 1080 | 3 | 0 | 9 | 13 |
12 | 11 | Apellaniz Perez Miriam | 1138 | 2 | 0 | 10 | 14 |
13 | 12 | Martin Ochoa De Retana Ane | 1119 | 2 | 0 | 8 | 13 |
14 | 3 | Garcia Bolanos Irene | 1485 | 2 | 0 | 7,5 | 11,5 |
15 | 21 | Gorostiza Lorea | 0 | 2 | 0 | 7 | 11 |
16 | 15 | Perez Junquera Agurtzane | 0 | 2 | 0 | 7 | 10 |
17 | 20 | Garcia Escamilla Maria De La Luz | 0 | 2 | 0 | 5 | 8,5 |
18 | 17 | Eguia Larrinaga Itasne | 0 | 2 | 0 | 5 | 8 |
19 | 19 | Curiel Aiora | 0 | 1 | 0 | 9 | 13 |
20 | 22 | Hidalgo Choque Aurora Adela | 0 | 1 | 0 | 6 | 9 |
21 | 14 | Prieto Garcia Patricia Camila | 1012 | 1 | 0 | 5 | 8 |
22 | 18 | Arrastia Urroz June | 0 | 0 | 0 | 7 | 10 |
OPEN INTERNACIONAL VILLA DE BERGARA
Gogoratzen dizuegu ez dela jai ekitaldirik egon aurtengo 2020ko Hondarribiko Jaietan
Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten zuen Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez genuen ekitaldirik antolatu.
Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.
Horregatik,…
AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA