1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
GM Zenon Franco Ocampos Paraguaiko maisu handiak, xake-kazetaritzaren erreferenteak, literatura-lan bikain askoren autoreak, zazpi hizkuntzatan argitaratutako xake-liburudunak, eta, batez ere, tipo zoragarria denak, gure Hondarribia Marlaxka Xake Klubaren 40. urteurrena dela eta, munduko txapeldunari buruzko “Carlsen Jugada a jugada” liburu dedikatua bidali digu. Liburu hau urre gisa gordeko dugu eta ohorezko lekua izango du gure klubeko liburutegian.
Eskerrik asko Zenón Maisua!!!
Gogoratzen dizuegu ez dela jai ekitaldirik egongo aurtengo 2020ko Hondarribiko Jaietan
Hondarribiko Jaietan ez da jai ekitaldirik egongo aurten. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak. “Bizi dugun COVID-19an osasun egoera dela eta, gainontzeko herriek hartu duten erabakien ildo beretik, Hondarribiak jai ekitaldirik ez antolatzea erabaki du Udalak aurtengo jaietarako”.
Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten du Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez dugu ekitaldirik antolatuko.
Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.
Horregatik,…
AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA
Linaresetik, non “Historiako Lehen Espainiako Txapelketa Absolutu Maskaratuan” hartuko duen parte, Bartzelonako GM Marc Narcisok Estatuko 6.a iritsi zen xakearen ibiltaria, GMen entenatzailea eta escueladeajedrez.com sortzailea 40. urteurrenagatik zoriondu du kluba. Moltes Gràcies Mestre!!!
65 erantzun “GM Zenón Francok, Hondarribia Marlaxka Xake Klubaren 40. urteurrena dela eta, “Carlsen Juagada a Jugada” Magnus Carlseni buruzko bere liburu dedikatua bidali digu. Eskerrik asko Maisu!!! Eta gogoratu 2020ko Hondarribiko jai Nagusietan Ez dela jai ekitaldirik egongo.” sarreran