Udalak erabaki du 2020ko Hondarribiko jai Nagusietan Ez dela jai ekitaldirik egongo. Udalarekin bat eginez eta arduratsu jokatuz, Klubak ez du data hauetan Jaietako Xake Jaialdia eta Hondarribiko Gaztelua txapelketa antolatuko. HEmen gure bideoa!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Hondarribiko Jaietan ez da jai ekitaldirik egongo aurten. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak. “Bizi dugun COVID-19an osasun egoera dela eta, gainontzeko herriek hartu duten erabakien ildo beretik, Hondarribiak jai ekitaldirik ez antolatzea erabaki du Udalak aurtengo jaietarako”.

Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten du Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez dugu ekitaldirik antolatuko.

Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.

Horregatik,…

AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA

Txomin Sagarzazu Alkatearen irailak 4ko Bandoa

2020ko irailaren 4a iritsi da,urteko unerik garrantzitsuenetako bat hiritarrentzat, bai hondarribiarrentzat, baitagure herriko egutegiko jaiegun horiek gu bisitatzeko eta gurekin gozatzeko baliatzen dituztenentzat ere.

Baina aurtengoaez da urte normala, COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-egoerak gure bizitzak baldintzatzen jarraitzen du arlo guztietan, eta, ondorioz, datozen egunetakojai-aurreikuspenari ere eragin dio.Beraz, ahalik eta indarhandiena jarrizgogora ekarri eta errepikatubehar dudan lehenengo gauza daaurten, zoritxarrez, ez direla jende asko biltzen dituzten ohiko jai-ekitaldiak egingo.

Ezin dut ahaztu beste herribatzuetako, hurbileko eta urrutiko, jai nagusietangertatutakoa. Horregatik, Bando honetan honako hau adierazi nahi dut argi eta garbi:

  1. Aurten ez ditugu herriko jaiak izango, elkarrekin COVID-19ren pandemiari aurre egin nahi diogulako eta aurre egin behar diogulako. Ezin diogu birusarizabaltzeko aukerarik txikiena ere eman. Elkartasuna adierazi behar diegu beren lanbideetanbirusaren aurka egunero borrokatzen ari diren pertsona guztiei, eta,horretarako, eraginkorizan behar dugu, jokabide indibidual eta kolektibo oso arduratsuarekin.
  2. Dei egiten diet hondarribiar eta kanpotar guztiei, osasun-, higiene-eta prebentzio-neurriak betetzeko, eta gure plaza eta kaleetanarduraz, errespetuz eta zuhurtziaz jokatzeko, eta ez antolatzeko, ez parte hartzeko, eta, ahal dela, informalki deitutako edo berez sortutakopilaketak saihesteko.
  3. Eskerrak eman nahi dizkiet urtero jai-ekitaldiak antolatzen dituzten eta aurten ez egitea erabaki duten hiriko elkarteei; izan ere, beren lankidetza erakutsi dute, eta prestutasunezeta borondatezparte hartu dute erantzukizun-eta kontzientziazio-mezuaemateko, COVID-19ahedatzeasaihesteko helburu komunarekin.
  4. Azkenik, jakinarazten dut Hondarribiko Udalak behar diren zaintza-eta kontrol-neurri guztiak hartuko dituela Osasun-Agintariek nahitaez xedatutako neurri guztiak betetzeko eta betearazteko. Horrela jokatuko da herritarren banakako eta taldeko osasuna arriskuan jartzen duten jokabideak eta ekintzak saihestu, eragotzi eta/edo mozteko.

Espero dut, egun hauekigaro ondoren, horien balantzea aurtengo berezitasunarekinbat etortzea; alegia,lasai eta alaijoan izana, baina betiere osasun-segurtasuneko neurrien ondoriozko inguruabar eta baldintzetaraegokituta; eta espero dut inolaz ere deitoratu behar ez izana gure Hiriaren izena gizalegearen aurkako ekintzen, arduragabeen eta elkartasunik gabekoen ondoriozko gaixotasun-berragerpen deiturikoen prozesuekin bat egitea.

Hondarribian, 2020ko irailaren 4an

Linaresetik, non “Historiako Lehen Espainiako Txapelketa Absolutu Maskaratuan” hartuko duen parte, Bartzelonako GM Marc Narcisok Estatuko 6.a iritsi zen xakearen ibiltaria, GMen entenatzailea eta escueladeajedrez.com sortzailea 40. urteurrenagatik zoriondu du kluba. Moltes Gràcies Mestre!!!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez eta Jesús de la Villak ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu). Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

2 erantzun “Udalak erabaki du 2020ko Hondarribiko jai Nagusietan Ez dela jai ekitaldirik egongo. Udalarekin bat eginez eta arduratsu jokatuz, Klubak ez du data hauetan Jaietako Xake Jaialdia eta Hondarribiko Gaztelua txapelketa antolatuko. HEmen gure bideoa!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s