Burgosko V. Zirkuitoko Open Online Miranda de Ebro gaur marlaxkako ordezkaritzarekin. IM Michael Rahalek kluba zoriondu gaitu 40. urtemugagatik. Eta Goratu Klubak egun berezi hauetan arduratsu jokatzearen aldeko herriko kanpainan parte hartu duela. Animo. HEmen gure bideoa!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Hondarribiko Jaietan ez da jai ekitaldirik egongo aurten. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak. “Bizi dugun COVID-19an osasun egoera dela eta, gainontzeko herriek hartu duten erabakien ildo beretik, Hondarribiak jai ekitaldirik ez antolatzea erabaki du Udalak aurtengo jaietarako”.

Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten du Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez dugu ekitaldirik antolatuko.

Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.

Horregatik,…

AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA

Txomin Sagarzazu Alkatearen irailak 4ko Bandoa

Vº Circuito Burgalés de Ajedrez xake txapelketa zirkuituaren azken zatia. Gaurkoan Open Online Miranda de Ebro burutu da

Covid19 izan arren,  Burgosko Xake Ordezkaritzak-Delegación Burgalesa de Ajedrez– Marlaxkako parte hartzea izan ohi duen udako xake zirkuituaren V. edizioa antolatu du, eta 2020. urte honetan Lichess.org plataforman on-line izango da. Gure taldekideek txapelketa eder horietan parte hartzen eta gozatzen jarraitzea espero dute, datorren urtean presentzialki izango direla itxaroten.

Gaur 10:45ean hasita, Open Online Miranda de Ebro 9 txandetako suitzar sisteman jokatu da, 4+2 blitz erritmoan eta ondorego gure jokalariek parte hartu dute, emaitza hauekin:

  • IkerTafall – IkErFoRt – 6 puntu – 28. postua
  • Ander Tafall – tafallin – 6 puntu – 29. postua
  • Gorka Tafall – TXIKIGORKA – 4,5 puntu – 63. postua
  • Igor Altolagirre – Altola 721 – 4 puntu – 73. postua
  • Mikel Tafall – mikelas – 3 puntu – 106. postua
  • Hodei Herrera – HodeiO5 – 1 puntu – 129. postua
Jarraian beste xapelketa honetako podiuma:
Zirkuitu honetako aurreko txapelketen gure webguneko berrietara loturak:
Beste esteka interesgarriak

Bartzelonatik, IM Michael Rahal, xake youtuberra, jardunean dagoen jokalariak, nahiz eta dagoeneko ez duen nazioarteko hainbeste txapelketa jokatzen, 25 urtetan maila guztietako jokalarien entrenatzale (5 eta 16 urte bitarteko talentu gazteetan espezializatuta dagoena), Kataluniako Xake Federazioko eta Espainiako Federazioko kolaboratzailea ere badena, zorionak eman dizkigu 40. urteurrenagatik. Moltes Gràcies Mestre!! !

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez,   Jesús de la Villak eta Marc Narcisok ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu), Viktor Moskalenkok oparitutako aldibereko partidak eta Zenón Francok oparitutako liburua ahaztu gabe. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

3 erantzun “Burgosko V. Zirkuitoko Open Online Miranda de Ebro gaur marlaxkako ordezkaritzarekin. IM Michael Rahalek kluba zoriondu gaitu 40. urtemugagatik. Eta Goratu Klubak egun berezi hauetan arduratsu jokatzearen aldeko herriko kanpainan parte hartu duela. Animo. HEmen gure bideoa!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s