Gipuzkoako Banakako Txapelketak 2020 egoitza bakarrean Donostian, Marlaxkako ordezkaritzarekin. Eta gogoratu, 2020-2021 XAKE IKASTurte BERRIa laster hasiko dugula eta bertan parte hartu ahal izateko IZen ematea abiAn dugula.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Asturiatik GM Alfonso Romero Holmes cataluniarrak, palmares inbidiagarria duen jokalariak, bai bakarka bai taldeka, xake-liburuen idazle oparoa eta xake-liburu klasikoen (zaharrak eta modernoak) gaztelaniazko edizioan espezializatua den Chessy argitaletxearen alma materrak, zorionak eman dizkigu 40. urteurrenagatik eta 2020 honetan berraztertu eta zabaldu duen “90 Ejercicio de estrategia” bere liburu sinatua bidali digu oparitan.

Mila esker Maisu!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez,   Jesús de la Villa, Marc Narciso eta Michael Rahal eta Ernesto Fernández-ek ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu), GXF-GFA emandako zorionak, Viktor Moskalenkok oparitutako aldibereko partidak, Zenón Francok oparitutako liburua, Wadalupek egindako marrazkia eta Antonio Guderen FB bidez bidalitako zorionak ahaztu gabe. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Gipuzkoako Banakako Txapelketak 2020 egoitza bakarrean Donostian, Marlaxkako ordezkaritzarekin

Gaur, larunbata, Gros XT-ren lokalean, banakako Gipuzkoako Banakako Txapelketari hasiera eman zaio. Absolutua / Lehenengo maila, Bigarren Maila, Hirugarren maila, larunbata  arratsaldez jokatuko dira, urriaren 10ean, 17an, 24an, 31n, eta azaroaren 7an, 14an eta 21ean, eta igande goizetan, urriaren 11n, 18an, 25ean, eta azaroaren 1, 8, 15 eta 22an, gure hurrengo jokalariek parte hartuko dutelarik:

Bigarren mailan:

Hirugarren mailan:

Kadetean:

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Bitartean Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.

XAKE IKASTAROA 2020-2021
Iraupena: 2020ko urritik 2021ko ekainaren 17ra.

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Gogoratzen dizuegu ez dela jai ekitaldirik egon aurtengo 2020ko Hondarribiko Jaietan

Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten zuen Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez genuen ekitaldirik antolatu.

Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.

Horregatik,…

AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

2 erantzun “Gipuzkoako Banakako Txapelketak 2020 egoitza bakarrean Donostian, Marlaxkako ordezkaritzarekin. Eta gogoratu, 2020-2021 XAKE IKASTurte BERRIa laster hasiko dugula eta bertan parte hartu ahal izateko IZen ematea abiAn dugula.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s