Aste bizia. Astean zehar Gabonak baino lehen gure Xake Eskolako azken klaseak izan ditugu . Gaztedi Kutxa Zonaleko azken jardunaldia burutu da gaur, eta bi talde sailkatu ditugu finalerako. Eta asteari amaiera bikina emateko: gure 40. urteurreneko ospakizunekin jarraituz, chess24-n parte hartu dugu, El Niño Antón-en aurka partida azkarrak jokatuz, Chess24koek Norma BLanco Xake jokalaria gogorarazten duten 100 ordu Solidarioen barruan. OPARI ederra!!!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gure 40. urteurreneko ospakizunekin jarraituz, gure klubeko ordezkaritza zabalak larunbatean chess24n parte hartuko dute David Antón Guijarroren aurka partida azkarrak jokatuz, Norma Blanco xakelariaren omenezko 100 orduen barruan. Opari Mundiala!! !

Gaur, gure klubaren 40. urteurrena ospakizuna dela eta,18:00etatik 21:00etara, gure Xake Eskolako Hodei Herrera, Jokin Etzaniz, Aritz Tornay, Jurgi Diaz, Iker Tafall, Gorka Tafall, Danel Laporte, Goretti Laporte, Danel Granado eta Ekhi Larra jokalariek eta Richad Polaczek, Patxi Moreno, Martín Krug, Ander Tafall, Goio Uriarte, Daniel Garmendia, Alvaro Minondo, Louis del Río eta Mikel Tafall, jokalari helduek osatutako klubaren ordezkaritza zabalak Chess24ko Norma Blanco xake jokalariaren omenezko 100 orduetan parte hartuko du eta gure taldeko kideek GM David Antón Guijarroren aurka 3’+0″-ko partida azkarrak jokatuko dituzte, bera eta El Divis elkarrekin partidei buruz hitz egiten zuten bitartean. Gelditu gabe jolasten eta gure partidei buruz hitz egiten ia hiru ordu eman ondoren, El Niñok taula utzi dio WIM Lili Fuentesi, eta honek partida batzuk gehiago jokatu ditu gure jokalarien aurka.

Oso gogor jokatu du El Niño Antónek, eta partida batean edo bestean estualdiak izan dituen arren, partida guztietan, bitan izan ezik, bikain gainditu ditu gure joklariak. Patxi Morenok lortu ditu Hondarribia Marlaxkaren bi garaipen horiek, eta, ondoren, umeretsu, esan du: “Nik ez dut xakean gehiago jokatuko, une egokia da nire karrera uzteko, Kasparov bezala”.  Mila esker, berriro ere, Chess24ri, hain garrantzitsua den ekitaldi solidario batean parte hartzen uzteagatik. Eta, bereziki, eskerrak eman nahi dizkiegu GM David (“El Niño”) Antóni, IM David (“El Divis”) Martínezi eta WIM Lili Fuentesi, hiru ordu zoragarri hauetan, gure taldekide guztietan (bai jolastu duten pertsonak, bai zuzenean segitu dutenak) sortutako bozkarioa. Ziur gaude gaurko arratsaldea nekez ahaztuko dutela.

Mila Esker!!!!


Ekintzez betetako astea

Gaur arratsaldean, 16:00etan hasita jokatu da GAZTEDI KUTXA ZONALEKO laugarren jardunaldia. Gure Xake Eskolako lau taldek hartu dute parte, eta gure ikasle guztiek primeran pasatu dute eta oso lan txukuna egin ere bai.

Lau jardunadi horien ondoren, gure lau taldeetatik bi sailkatu dira data erabakitze duen txapelketa honen finala Azkoitian jokatzeko.

Handiak mailan, Hondarribia Marlaxka A Gaztedi Kutxa

  • Hodei Herrera Hernandez,
  • Jokin Etxaniz Mendieta,
  • Aritz Tornay Belategi,
  • Jurgi Diaz Etxaide,
  • Tomax Kanpandegi Arretxe,
  • Imanol Kanpandegi Arretxe
  • Eihartze Lopez Zestau.

Txikiak mailan, Hondarribia Marlaxka B Gaztedi Kutxa

  • Iker Tafall Villanueva
  • Gorka Tafall Villanueva
  • Danel Laporte Alzola
  • Ametz Azkue Iza
  • Goretti Laporte Alzola
  • Danel Granado Zabala

Informazio guztia Anaitasuna Kakute Xake Taldeko lagunen web gunean aurkituko duzue.

Eta astean zehar

Pandemia hasi zenetik, Udalaren irizpideei jarraitu diegu, eta errealitate berrira itzuli eta ahal izan genuenean, aurrez aurreko klaseetara itzuli ginen, neurri guztiak betez, denon poztasunerako. Baina, aste batzuetan eskola presentzialak eman ondoren, azkeneko datetan Covid19-aren zabaltzeak sortutako egoera berriaren aurrean onartutako neurrien aurrean, on line jarduerara itzuli gara: astelehenetan gure “neska nagusien” klaseak eman ditugu. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan. Hauek beti, ikasitakoa praktikan jartzeko asmotan Lichessen burututako txapelketa animatuekin amaitu ditugularik. Eta ostiralen IM Alejandro Francorekin teknifikazioko beste klase bat izan genuen, urteko azkena.

Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:

Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 43 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 18 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:

Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 44 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen. Txapelketan 15 jokalarik parte hartu zuten (60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):

Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 45 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 8 lagunek parte hartu zutela (60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):

Israelgo GM Arthur Kogan da gure Espiritu Marlaxkeroarekin zerikusi handia duen OLALACHESSen sortzailea. Berak dioenez, kontzentrazio-arazo askori aurre egin behar izan zion haurra zenean eta xakeak oso trebezia garrantzitsuak garatzen lagundu zion, bai eta haren kontzentrazioa eta arreta hobetzeko moduak aurkitzen ere. Horrela, xakea hobetzen lagundu zioten, eta, azkenik, txapelketa asko irabazi zituen eta Maisu Handi titulua lortu zuen. Aldi berean, besteei laguntzeko grinaren ondorioz, xakea ere erakutsi zuen oso gaztetatik. Era guztietako kiroletako txapeldunei buruz asko ikasiz, kirolaren psikologiari eta pentsamendu positiboaren botere magikoa aurkitu eta xakeari egokitzeari esker, Maila guztietako, adin eta nortasun desberdineko xake-jokalariei laguntzeko metodoak garatu zituen, haien trebetasunak hobetuz eta beren talentuak taulan ahalik eta hobekien erabiltzen irakatsiz. Ikasleei titulu eta txapelketa garrantzitsu asko irabazten lagundu die, nahiz eta askok aldez aurretik ezinezkotzat jo…

Eta jokalari onenei xakeko bururik onenak gainditzen laguntzen badie, emaitza harrigarriak lortu ditu 70 urtetik gorako jokalariekin, eta maitasun berezia du 15 urtez baino gehiagoz jokalari itsuekin egindako lan bereziari. Oso harro gaude duela urte asko Maisu Kogan gure laguna delako eta gure 40. Urteurrenagatik zorionak bidali dizkigulako.

OLALA-ESKERRIK ASKO MAISU!!!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez,   Jesús de la Villa, Marc Narciso, Michael Rahal, Ernesto Fernández, Oscar de la Riva eta Juan Antonio Montero-k ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu), GXF-GFA emandako zorionak, Viktor Moskalenkok oparitutako aldibereko partidak, Zenón Francok oparitutako liburua, Wadalupek egindako marrazkia eta Antonio Guderen FB bidez bidalitako zorionak ahaztu gabe. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Aurten gure klubak 40 urte bete ditu eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta aurtengo Euskaraldian parte hartuko dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan gara kluba eta gure Xake Eskola.
💚👄💚👂🏻💚

“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean dago klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarteko. Ikasturtea hasia bada ere izen ematea irekita mantentzen dugu.

XAKE IKASTAROA 2020-2021
Iraupena: 2020ko urritik 2021ko ekainaren 17ra.

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Gogoratzen dizuegu ez dela jai ekitaldirik egon aurtengo 2020ko Hondarribiko Jaietan

Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten zuen Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez genuen ekitaldirik antolatu.

Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.

Horregatik,…

AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Lotura interesgarriak COVID-19 (Koronabirusa):

4 erantzun “Aste bizia. Astean zehar Gabonak baino lehen gure Xake Eskolako azken klaseak izan ditugu . Gaztedi Kutxa Zonaleko azken jardunaldia burutu da gaur, eta bi talde sailkatu ditugu finalerako. Eta asteari amaiera bikina emateko: gure 40. urteurreneko ospakizunekin jarraituz, chess24-n parte hartu dugu, El Niño Antón-en aurka partida azkarrak jokatuz, Chess24koek Norma BLanco Xake jokalaria gogorarazten duten 100 ordu Solidarioen barruan. OPARI ederra!!!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s