Gure klubak 2020ko urteari buruz egindako balorazioaren berri eman du Hitza aldizkariak. Eskerrik asko!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gaur Hitzak gure klubak 2020ko urteari buruz, Covid19ko pandemiaren urteari buruz, egindako balorazioaren berri eman du “2020. urtea «zaila» izan arren, «aberasgarria» izan dela dio Marlaxkak” izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Hitza eta Rebeka Ruiz.

Erreportajera lotura: hemen

Aste honetan hasiko dugu jarduera:

Pandemia hasi zenetik, Udalaren irizpideei jarraitu diegu, eta errealitate berrira itzuli eta ahal izan genuenean, aurrez aurreko klaseetara itzuli ginen, neurri guztiak betez, denon poztasunerako. Baina, aste batzuetan eskola presentzialak eman ondoren,  Covid19-aren zabaltzeak sortutako egoera berriaren aurrean onartutako neurrien aurrean, on line jarduerara itzuli ginen. Egoera arindu dela dirudien arren, gure klubeko batzorde zuzentzaileak, Xake Eskolako arduradunek eta gurasoek, momentuz ekintzak online mantentzea erabaki dugu, egoera hobera egin artean.

Gauzak horrela bihar astelehena gure “neska nagusien” klaseak berriro eman go ditugu. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan izango ditugu eta hauek amaitu ondoren, ikasitakoa praktikan jarri asmotan Lichessen txapelketa animatuekin amaitu ditugularik. Eta ostiralen IM Alejandro Francorekin teknifikazioko beste klase bat izango dugu, urteko lehenengoa.

Tornay familiak Eguberriko oporretan izandako aurrez aurreko ekintzak

Josu Tornayk, Haizea alabak eta Aritz semeak aurrez aurreko txapelketa ezberdinetan parte hartu dute Gabonetako oporretan, eta emaitza onak izan dituzte.  Zorionak!

I. BIKOTE MISTOEN XAKE TXAPELKETA

Abenduaren 19an goizez, Josu eta Haziea Getxoko Fadura Kiroldegian Euskadiko Xake Federazioak antolatutako bikote mistoen txepelketan parte hartu zuten:

Azken sailkapena 

Rk. H.I. Taldea Partidak   +   =   – D1 D2 D3
1 5 Luisda-Isa 5 2 3 0 7,0 9 7
2 1 Lariño-Coral 5 2 3 0 7,0 9 7
3 9 Aritz-Irati 5 2 3 0 7,0 9 7
4 3 Enrique – Marina 5 2 3 0 6,5 9 7
5 6 Koldo- Maria 5 2 2 1 6,5 8 6
6 4 Inigo-Cecilia 5 1 3 1 5,0 6 5
7 11 Adrian-Estibaliz 5 1 3 1 5,0 6 5
8 7 Josu-Haizea 5 0 4 1 4,0 4 4
9 8 Erik-Uxue 5 1 1 3 3,0 4 3
10 10 Kakel-Tatiana 5 0 1 4 1,0 1 1
11 12 Javi-Velez 1 0 0 1 0,0 0 0
12 2 Eihartze-Mikel 1 0 0 1 0,0 0 0

EMAKUMEEN SELEKZIOEN ARTEKO  XAKE TXAPELKETA

Egun berean, abenduaren 19an, Getxo ere, baina arratsaldean, Haizea Tornayk, Euskal Emakumeen Selekzioko bigarren taulakoa kide moduan: Cecilia Perezekin (1), Estibaliz Apellanizekin (3) eta Maddi Zubizarretarekin (4) batera aritu zen. Euskal Taldeak lan ona egin zuen FIDE talde sendoaren ondorengo postua lortu zuen. Josu Euskadiko taldeko kapitaina lanak egin zituen.

  2. Euskadi (BB Eloa:1513, Des 1: 6 / Des 2: 0)
M. Izena Elo FED 1 2 3 4 5 6 Ptk.
1 Perez Sodupe Cecilia 1855 ESP 0 0 0 0 0
2 Tornay Haizea 1604 GER 0 1 0 1 2
3 Apellaniz Perez Estibaliz 1388 ESP 0 1 0 1 2
4 Zubizarreta Landera Maddi 1206 ESP 0 1 0 1 2

Parte hartu zuten neska guztiei zorionak!

Azken sailkapena

Rk. Equipo 1a 1b 2a 2b 3a 3b  D1 D2 D3
1 Seleccion FIDE  *  * 4 4 4 2 14,0 0 18,0
2 Euskadi 0 0  *  * 3 3 6,0 0 8,0
3 Cantabria 0 2 1 1  *  * 4,0 0 7,0

I IRT SUB 1600 LES COVES DE PATERNA

Aritz Tornayk Paternako IRT Les Coves delakoan parte hartu du. Urtarrilaren 9tik 10era jokatu da, eta bere partida guztiak irabazita, Diego Soto kolonbiarraren garaipen bikainarekin amaitu da. Marcos García Sahuquillo bigarren izan da eta hirugarren Ioan Denis Cazacu geratu da. Aritzek 8. postua lortu du jeneralean, eta 1400 urtez beherako onenaren saria jaso du. Zorionak!

2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.
💚👄💚👂🏻💚

“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela. Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Lotura interesgarriak COVID-19 (Koronabirusa):

One thought on “Gure klubak 2020ko urteari buruz egindako balorazioaren berri eman du Hitza aldizkariak. Eskerrik asko!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s