1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Aste honetan, online jarduerari ekin diogu berriro. Eta asteartean Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretuak aurrez aurreko jarduerari berriro ekiteko aukera ematen bazigun ere, Bidasoa eskualdean kutsadura-kasuak ugaritu egin direnez, metatutako kasuak alde gorritik urrun egon arren, Zuzendaritza Batzordeak, Xake Eskolako arduradunekin eta gure ikasleen guraso batzuekin batera, joera-aldaketa eta hobekuntza argi baten zain, aurrez aurrekoa ez egitea eta gure jarduera soilik on line egitea erabaki dugu.
Horrrela astelehenean gure “neska nagusien” klasea izan genuen. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan izan genituen eta hauek amaitu ondoren, ikasitakoa praktikan jarri asmotan Lichessen txapelketa animatuekin amaitu genituelarik. Eta ostiralen IM Alejandro Francorekin teknifikazioko beste klase bat izan dugu, urteko lehenengoa.
Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:
Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 46 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 16 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:
Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 47 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen. Txapelketan 15 jokalarik parte hartu zuten (60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):
Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 48 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 9 lagunek parte hartu zutela (60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):
2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.





“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”
3 erantzun “Berriro ekin diogu jarduerari, eta, Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretua gorabehera, gure Zuzendaritza Batzordeak, Xake Eskolako arduradunekin eta gure ikasleen gurasoekin batera, erabaki du oraingoz ez dugula klubean aurrez aurreko jarduera abiatuko eta online jarduerarekin jarraituko dugula.” sarreran