1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Joan den astean jakinarazi genuen jarduerari berriro heldu geniola Eguberrietako oporren ondoren, eta joan den astean adierazi genuen bezala, online itzuli gara.. Eta Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretuak aurrez aurreko jarduerari berriro ekiteko aukera ematen bazigun ere, Bidasoa eskualdean kutsadura-kasuak ugaritu egin direnez, metatutako kasuak alde gorritik urrun egon arren, Zuzendaritza Batzordeak, Xake Eskolako arduradunekin eta gure ikasleen guraso batzuekin batera, joera-aldaketa eta hobekuntza argi baten zain, aurrez aurrekoa ez egitea eta gure jarduera soilik on line egitea erabaki dugu.
Astelehenean gure “neska nagusien” klase berri bat izan genuen. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan izan genituen eta hauek amaitu ondoren, ikasitakoa praktikan jarri asmotan Lichessen txapelketa animatuekin amaitu genituen. Oso kontent gaude, ze, onlineko ekintzak soilik egiten baditugu ere, lagun berriak hurbildu eta izen ematen ari dira. Guztioi ongi etorri!

Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:
Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 49 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 18 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:
Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 50 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen. Txapelketan 17 jokalarik parte hartu zuten (60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):
Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 51 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 5 lagunek parte hartu zutela (5+0 minutu partidako erritmoko 5 txandetako Suitzarra):
Gipuzkoako Banakako Kadete txapelketaren berrekitea
Urriaren 27an, Eusko Jaurlaritzak Covid 19ren aurka borrokatzeko dekretuaren aurrean, FGAko Zuzendaritza Batzordeak Gipuzkoako lau txapelketetatik (absolutua, bigarrena, hirugarrena eta kadetea) falta diren txandak atzeratzea erabaki zuen. Unea iristen zenean, berriz hastearen datak FGAren web orrian argitaratuko zirela esanez. Eta eguna iritxi da.
Momentuz Kadetea abian jarri dute eta lehian ditugun gure bi jokalariek lan txukuna egin ondoren emaitza ona lortu dute goizean Donostiako Karmelo Baldan dagoen Gros XT-ren egoitza. Zorionak Hodei eta Jurgi!
M. | Izena | Elo | Ptk. | Emai. | Ptk. | Izena | Elo |
4 | Herrera Hernandez Hodei | 1247 | 2 | ½ – ½ | 2 | Gallego Bereziartua Aitor | 1668 |
8 | Jimenez Legazque Irune | 0 | 1 | 0 – 1 | 1 | Diaz Etxaide Jurgi | 0 |
Marlaxkako Espiritua guztioi: gozatu xakeaz, egin zuen xakerik onena eta esperientziatik ikasi. ZORTE ON!
Jarraian urriaren 24 eta 25ean jokatu zen azkeneko txandaren informazioa.
Urriaren 24 eta 25ean, Gros XT-ren lokalean, banakako Gipuzkoako Banakako Txapelketaren hirugarren jardunaldia burutu zen. Absolutua / Lehenengo maila, Bigarren Maila, Hirugarren maila, larunbata arratsaldez jokatu behar zirenurriaren 10ean, 17an, 24an, 31n, eta azaroaren 7an, 14an eta 21ean, eta Kadetea igande goizetan, urriaren 11n, 18an, 25ean, eta azaroaren 1, 8, 15 eta 22an, baina, arestian informatu dugunaren arabera, momentuz bertan behera gelditu dira. Txapelketa honetan gure hurrengo jokalariek parte hartzen dute:
Bigarren mailan:
- Jokin Etxaniz Mendietak 11. mahaian garipena lortu du Eneko Alberdi Jauregiren aurka.
Hirugarren mailan:
- Fernando García Tajadak 22. mahaian galdu egin du Pablo Ursua Sanchez-en aurka.
Kadetean:
- Hodei Herrera Hernandez-ek 1. mahaian Alex Odriozola Coscolin-en aurka galdu egin zuen.
- Jurgi Diaz Etxaide-k 6. mahaian Zuhaitz Gimenez Lopez-en aurka galdu zuen.
2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.





“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”
2 erantzun “Gure klubeko on line jarduera biziz betetako astea. Eta GXF-Ak kadete presentzialari berriro heldu dio igande honetan. Hodei Herrera eta Jurgi Diaz jokalariek oso emaitza onak lortu dituzte Donostian. Zorionak!” sarreran