IX. Anaitasuna Kakute Kopa online, Hodei Herrera eta Igor Altolagirre marlaxkeroek parte hartuko dute bertan. MarlaxKako Izpiritua, Zorte on eta ondo pasa! Eskerrik asko Azkoitiko xake klubeko presidenteari, Txelu Fernandezi, gure klubeko kideak gonbidatzeagatik!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

 

Azkoitiko Xake Klubeko lagunek Anaitasuna Kakute 9. Kopa antolatu dute, aurten on line, Txelu Fernández presidentea zuzendari dela. Eskerrak eman nahi dizkiegu bai berari bai bere klubari, beti zaintzen baitituzte gure kluba eta gure kideak.

Zorionak, gainera, zuen elkartea 2021 honetan 42 urte betetzen dituelako, Euskal Xakearentzat luxua da zuek izatea.

Txapelketa eliminatorio honetan, Hodei Herrera eta Igor Antolagirre gure jokalariak gonbidatu dituzte. Zortea opa diegu eta izpiritu marlaxkeroaren enbaxadore onak izatea.

Hauek dira txapelketa honetan parte hartuko duten jokalari guztiak:

Z. IZENA ELO-EUS NICK LICHESS.ORG
1 C.Sánchez 2004 CarlosAnaitasuna
2 I.Altolagirre 1949 altola721
3 A.Fernández 1940 Anibalkakute
4 J.C.Valor 1881 Asasi1
5 G.Alberdi 1791 GaizkaAlberdi
6 X.Ruiz 1790 gmpkt
7 M.Kerexeta 1788 Markel1234
8 M.Vesga 1786 Markel3
9 C.Cretu 1748 Cretu_b3
10 J.Navarro 1704 Txapelix
11 H.Herrera 1677 HodeiO5
12 D.Valor 1646 Denisvm13
13 A.Alonso 1629 Aneralonso
14 I.Uranga 1617 litriuranga78
15 L.Valor 0 Luciavm
16 A.Soraluze 0 Aritzso

Hondarribiko herri aldizkariak, argitaratu berri duen urtarrileko alean, gure klubak 2020ko urteari buruz, Covid19ko pandemiaren urteari buruz, egindako balorazioaren berri eman du “2020. urtea «Marlaxka Xake Kluba, 40 urtez Jokoan” izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Hondarribia aldizkaria eta Xabier Sagarzazu.

Hondarribia aldizkaria – 350. zenbakia • Urtarrila 2021

Joan den astean jakinarazi genuen jarduerari berriro heldu geniola Eguberrietako oporren ondoren, eta joan den astean adierazi genuen bezala, online itzuli gara.. Eta Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretuak aurrez aurreko jarduerari berriro ekiteko aukera ematen bazigun ere, Bidasoa eskualdean kutsadura-kasuak ugaritu egin direnez, metatutako kasuak alde gorritik urrun egon arren, Zuzendaritza Batzordeak, Xake Eskolako arduradunekin eta gure ikasleen guraso batzuekin batera, joera-aldaketa eta hobekuntza argi baten zain, aurrez aurrekoa ez egitea eta gure jarduera soilik on line egitea erabaki dugu.

Gure klubeko on line jarduera biziz betetako beste aste bat

Astelehenean gure “neska nagusien” klase berri bat izan genuen. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan izan genituen eta hauek amaitu ondoren, ikasitakoa praktikan jarri asmotan Lichessen txapelketa animatuekin amaitu genituen.  Eta ostiralean IM Alejandro Francorekin urteko bigarren teknifikazio sesioa izan genuen.

Oso kontent gaude, ze, onlineko ekintzak soilik egiten baditugu ere, lagun berriak hurbildu eta izen ematen ari dira. Guztioi ongi etorri!

“Super-Schach” Paul Klee 1930
Bilduma pribatua.

Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:

Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 52 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 13 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:

Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 53 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen. Txapelketan 16 jokalarik parte hartu zuten (60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):

Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 54 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 6 lagunek parte hartu zutela (3+2 minutu partidako erritmoko 45 minututko iraupeneko Arena txapelketa):

 

Gipuzkoako Banakako 2020ko Kadete txapelketa bertan behera berriro ere.

2021eko urtarrilaren 28ko  Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpenean, zeinaren bidez ebazten baita Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan aurreikusten diren neurrien eta ondoko aldaketen aplikazioaren eraginpean dauden udalerrien zerrenda Argitaratu egin zen. Covid-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua, gaur egun, 100.000 biztanleko 500ekoa edo handiagoa duten 5.000 biztanletik gorako udalerrien zerrenda, Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan eta hura aldatzen duten ondokoetan ezartzen diren neurriak aplikatzeko. Honako hauek dira udalerriak:

Agurain/Salvatierra, Amorebieta-Etxano, Andoain, Arrigorriaga, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Derio, Donostia / San Sebastián, Durango, Elgoibar, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Güeñes, Hernani, Irun, Lasarte-Oria,
Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ordizia, Orio, Ortuella, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Tolosa, Urnieta, Valle de Trápaga-Trapagaran, Vitoria-Gasteiz, Zumaia, Zumarraga.

Gauzak horrela, GXF-FGA-k, bertan behera laga du Hodei Herrera eta eta Jurgi Diaz gure jokalariek parte hartzen ari ziren Gipuzkoako banakako Kadetea. 

 

2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.
 
💚👄💚👂🏻💚

“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

 

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela. Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Lotura interesgarriak COVID-19 (Koronabirusa):

One thought on “IX. Anaitasuna Kakute Kopa online, Hodei Herrera eta Igor Altolagirre marlaxkeroek parte hartuko dute bertan. MarlaxKako Izpiritua, Zorte on eta ondo pasa! Eskerrik asko Azkoitiko xake klubeko presidenteari, Txelu Fernandezi, gure klubeko kideak gonbidatzeagatik!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s