Gure klubeko on line jarduera animatuz betetako beste aste bat. Eta aurrez aurreko jarduera-denboren oroigarri gisa, duela urtebete klubeko irudiak.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

 

Astelehenean gure “neska nagusien” klase berri bat izan genuen. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan izan genituen eta hauek amaitu ondoren, ikasitakoa praktikan jarri asmotan Lichessen txapelketa animatuekin amaitu genituen.

Oso kontent gaude, ze, onlineko ekintzak soilik egiten baditugu ere, lagun berriak hurbildu eta izen ematen ari dira. Guztioi ongi etorri!

Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:

Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 61 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 15 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:

Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 62 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen. 6 txandetako suitzar Txapelketan 15 jokalarik parte hartu zuten  5+0 minutu partidako erritmoan:

Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 60 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 10 lagunek parte hartu zutela (5+0 minutu partidako erritmoko 6 txandetako suitzarra):

Duela aste batzuk jakinarazi genuen jarduerari berriro heldu geniola Eguberrietako oporren ondoren, eta joan den astean adierazi genuen bezala, online itzuli gara. Eta Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretuak aurrez aurreko jarduerari berriro ekiteko aukera ematen bazigun ere, Bidasoa eskualdean kutsadura-kasuak ugaritu egin direnez, metatutako kasuak alde gorritik urrun egon arren, Zuzendaritza Batzordeak, Xake Eskolako arduradunekin eta gure ikasleen guraso batzuekin batera, joera-aldaketa eta hobekuntza argi baten zain, aurrez aurrekoa ez egitea eta gure jarduera soilik on line egitea erabaki dugu.

IX. Anaitasuna Kopa Kakute online, Igor Altolagirre finalerdiak jokatuko dituzten lauen artean dugu!

Txeluk argitu ditu aurtengo garaikurrak. Oso politak!

Azkoitiko Xake Klubeko lagunek Anaitasuna Kakute 9. Kopa antolatu dute, aurten on line, Txelu Fernández presidentea zuzendari dela. Eskerrak eman nahi dizkiegu bai berari bai bere klubari, beti zaintzen baitituzte gure kluba eta gure kideak.

Kanporaketako txapelketa honetan Hodei Herrera eta Igor Antolagirre jokalariek hartu dute parte, baina finalerdietan Igor bakarrik dugu, Aníbal Fernándezen aurka jokatuko baitu finalean postu bat lortzeko.

Zorte on hurrengoan Igor, eta Marlaxkaxko Iizpiritua.

2020ko otsailaren 20an hartutako irudi hauetatik urtebete igaro da😳!!!

Aurrez aurreko xakearen garai onak ziren🤝, eta espero dugu laster iraultzea. Harekin batera, Kasino Zaharrean xake arratsalde animatuaren ondoren, burutzen genituen Pintxo Mosto Marlaxkeroa 🍡🍤🧃ere itzuliko da 💪❤👍!!!

 

Hondarribiko herri aldizkariak, argitaratu berri duen urtarrileko alean, gure klubak 2020ko urteari buruz, Covid19ko pandemiaren urteari buruz, egindako balorazioaren berri eman du “2020. urtea «Marlaxka Xake Kluba, 40 urtez Jokoan” izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Hondarribia aldizkaria eta Xabier Sagarzazu.

Hondarribia aldizkaria – 350. zenbakia • Urtarrila 2021

2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.
 
💚👄💚👂🏻💚

“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

 

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela. Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Lotura interesgarriak COVID-19 (Koronabirusa):

One thought on “Gure klubeko on line jarduera animatuz betetako beste aste bat. Eta aurrez aurreko jarduera-denboren oroigarri gisa, duela urtebete klubeko irudiak.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s