1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Astelehenean gure “neska nagusien” klaserik ez genuen izan, martxoaren 8a izan zelako, baina astean zehar beste ekintza guztiak mantndu genituen. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan izan genituen eta hauek amaitu ondoren, ikasitakoa praktikan jarri asmotan Lichessen txapelketa animatuekin amaitu genituen. Eta ostiralean IM Alejandro Francoren martxoko lehenegno teknifikazio klasea izan genuen. Oso kontent gaude, ze, onlineko ekintzak soilik egiten baditugu ere, lagun berriak hurbildu eta izen ematen ari dira. Guztioi ongi etorri!
Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:
Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 76 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 14 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:
Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 77 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zenbertan 15 jokalarik parte hartu zuten, 5+0 minutu partidako erritmoko 6 txandetako suitzar sistemako txapelketan:
Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 78 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 11 lagunek parte hartu zutela (5+0 minutu partidako erritmoko 6 txandetako suitzarra):
Duela aste batzuk jakinarazi genuen jarduerari berriro heldu geniola Eguberrietako oporren ondoren, eta joan den astean adierazi genuen bezala, online itzuli gara. Eta Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretuak aurrez aurreko jarduerari berriro ekiteko aukera ematen bazigun ere, Bidasoa eskualdean kutsadura-kasuak ugaritu egin direnez, metatutako kasuak alde gorritik urrun egon arren, Zuzendaritza Batzordeak, Xake Eskolako arduradunekin eta gure ikasleen guraso batzuekin batera, joera-aldaketa eta hobekuntza argi baten zain, aurrez aurrekoa ez egitea eta gure jarduera soilik on line egitea erabaki dugu.
GAZTEDI KUTXAKO FINALA AZKOITIAN GURE KLUBEKO BI TALDEK PARTE HARTUKO DUTELA. ANAITASUNA KAKUTEKO TALDEAK BIKAINKI ANTOLATUTAKO EKINTZA EDERRA.
Pasa den urteko amaieran, online, GAZTEDI KUTXAKO zonalak burutu ziren Lichesseko plataforman. Lau jardunadi horien ondoren, gure Xake Eskolako lau taldeetatik bi sailkatu ziren txapelketa honen finala Azkoitian gaur burutu da eta, bertan, Txikietan bigarren postua lortu dugu eta Handietan lauggarrena. ZORIONAK!!!.
Handiak mailan, Hondarribia Marlaxka A Gaztedi Kutxa
- Hodei Herrera Hernandez,
- ritz Tornay Belategi,
- Jurgi Diaz Etxaide,
- Eihartze Lopez Zestau.
Txikiak mailan, Hondarribia Marlaxka B Gaztedi Kutxa
- Iker Tafall Villanueva
- Gorka Tafall Villanueva
- Danel Laporte Alzola
- Ametz Azkue Iza
- Goretti Laporte Alzola
- Danel Granado Zabala
Informazio guztia Anaitasuna Kakute Xake Taldeko lagunen web gunean aurkituko duzue.
Hondarribiko herri aldizkariak, argitaratu berri duen urtarrileko alean, gure klubak 2020ko urteari buruz, Covid19ko pandemiaren urteari buruz, egindako balorazioaren berri eman du “2020. urtea «Marlaxka Xake Kluba, 40 urtez Jokoan” izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Hondarribia aldizkaria eta Xabier Sagarzazu.
Hondarribia aldizkaria – 350. zenbakia • Urtarrila 2021
Deskargatu
2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.





“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”