1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Astelehenean gure “neska nagusien” klaserik ez genuen izan, martxoaren 8a izan zelako, baina astean zehar beste ekintza guztiak mantndu genituen. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan izan genituen eta hauek amaitu ondoren, ikasitakoa praktikan jarri asmotan Lichessen txapelketa animatuekin amaitu genituen. Eta ostiralean IM Alejandro Francoren martxoko lehenegno teknifikazio klasea izan genuen. Oso kontent gaude, ze, onlineko ekintzak soilik egiten baditugu ere, lagun berriak hurbildu eta izen ematen ari dira. Guztioi ongi etorri!
Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:
Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 70 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 19 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:
Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 71 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zenbertan 20 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:
Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 72 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 7 lagunek parte hartu zutela (5+0 minutu partidako erritmoko 6 txandetako suitzarra):
Duela aste batzuk jakinarazi genuen jarduerari berriro heldu geniola Eguberrietako oporren ondoren, eta joan den astean adierazi genuen bezala, online itzuli gara. Eta Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretuak aurrez aurreko jarduerari berriro ekiteko aukera ematen bazigun ere, Bidasoa eskualdean kutsadura-kasuak ugaritu egin direnez, metatutako kasuak alde gorritik urrun egon arren, Zuzendaritza Batzordeak, Xake Eskolako arduradunekin eta gure ikasleen guraso batzuekin batera, joera-aldaketa eta hobekuntza argi baten zain, aurrez aurrekoa ez egitea eta gure jarduera soilik on line egitea erabaki dugu.
IX. Anaitasuna Kopa Kakute. Azkoitian jokatutako finalean, amaiera zirraragarria, Markel Vesgaren garaipenarekin, Igor Altolagirre gure taldekidea garaitu eta gero.
Azkoitiko Anaitasuna Kakute Xake Klubeko lagunek Anaitasuna Kakute 9. Kopa antolatu dute, aurten on line, Txelu Fernández presidentea zuzendari dela. Eskerrak eman nahi dizkiegu bai berari bai bere klubari, beti zaintzen baitituzte gure kluba eta gure kideak.
Txapelketa honetan Hodei Herrera eta Igor Antolagirre jokalariek hartu dute parte.
Hauek dira txapelketa honetan parte hartu duten jokalari guztiak:
Z. | IZENA | ELO-EUS | NICK LICHESS.ORG | ||||||
1 | C.Sánchez | 2004 | CarlosAnaitasuna | ||||||
2 | I.Altolagirre | 1949 | altola721 | ||||||
3 | A.Fernández | 1940 | Anibalkakute | ||||||
4 | J.C.Valor | 1881 | Asasi1 | ||||||
5 | G.Alberdi | 1791 | GaizkaAlberdi | ||||||
6 | X.Ruiz | 1790 | gmpkt | ||||||
7 | M.Kerexeta | 1788 | Markel1234 | ||||||
8 | M.Vesga | 1786 | Markel3 | ||||||
9 | C.Cretu | 1748 | Cretu_b3 | ||||||
10 | J.Navarro | 1704 | Txapelix | ||||||
11 | H.Herrera | 1677 | HodeiO5 | ||||||
12 | D.Valor | 1646 | Denisvm13 | ||||||
13 | A.Alonso | 1629 | Aneralonso | ||||||
14 | I.Uranga | 1617 | litriuranga78 | ||||||
15 | L.Valor | 0 | Luciavm | ||||||
16 | A.Soraluze | 0 | Aritzso |
Hondarribiko herri aldizkariak, argitaratu berri duen urtarrileko alean, gure klubak 2020ko urteari buruz, Covid19ko pandemiaren urteari buruz, egindako balorazioaren berri eman du “2020. urtea «Marlaxka Xake Kluba, 40 urtez Jokoan” izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Hondarribia aldizkaria eta Xabier Sagarzazu.
Hondarribia aldizkaria – 350. zenbakia • Urtarrila 2021
Deskargatu
2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.





“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”
One thought on “aTZO AURRERATU BEZALA, GURA KLUBAK PARTE HARTUKO DU 2021EKO eUSKADIKO lIGAKO LEHEN FASEAN. mARLAXKAKO iZPIRUA GURE TALDEKIDEEI!!!”