Euskal Ligako lehen faseko bosgarren eta azkeneko txandan, Arrasateko lagunen aurka 1-3eko garaipena lortu ondoren, bigarren izan den Easoko taldearekin berdinduta hirugarren postuan amaitu dugu txapelketa. Gros A-k lehen postua lortu du. Gure taldekieek oso esperientzia aberasgarria izan dela diote. eta bestetik Gipuzkoako txapelketan gure hiru jokalarien emaitza ezberdinak. Eta estean zehar gure xake eskolan izandako Jarduera anitz.

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

 

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Astelehenean gure “neska nagusien” klaserik ez genuen izan, martxoaren 8a izan zelako, baina astean zehar beste ekintza guztiak mantndu genituen. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan izan genituen eta hauek amaitu ondoren, ikasitakoa praktikan jarri asmotan Lichessen txapelketa animatuekin amaitu genituen. Oso kontent gaude, ze, onlineko ekintzak soilik egiten baditugu ere, lagun berriak hurbildu eta izen ematen ari dira. Guztioi ongi etorri!

Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:

Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 82 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 15 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:

 

Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 83 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zenbertan 13 jokalarik parte hartu zuten, 5+0 minutu partidako erritmoko  6 txandetako suitzar sistemako txapelketan:

 

Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 84 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 11 lagunek parte hartu zutela (5+0 minutu partidako erritmoko 6 txandetako suitzarra):

 

Duela hilabeta batzuk jakinarazi genuen jarduerari berriro heldu geniola Eguberrietako oporren ondoren, eta bere momentuan adierazi genuen bezala, online itzuli ginen, Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretuak eta ondorengoak aurrez aurreko jarduerari berriro ekiteko aukera ematen bazigun ere, Bidasoa eskualdean kutsadura metatutako kasuak alde gorritik urrun egon zirenean.  Tamalez, gorrira pasa garen garai honetan, Zuzendaritza Batzordeak, Xake Eskolako arduradunekin eta gure ikasleen guraso batzuekin batera,aurrez aurrekoa ez egitea eta gure jarduera soilik on line egitea erabaki genuen erabaki hori berritsi du. Orduan hartutako erabakia jarraituz joera-aldaketa eta hobekuntza argi baten zain, horrela jarraituko dugu. 

Hondarribiko herri aldizkariak, argitaratu berri duen urtarrileko alean, gure klubak 2020ko urteari buruz, Covid19ko pandemiaren urteari buruz, egindako balorazioaren berri eman du “2020. urtea «Marlaxka Xake Kluba, 40 urtez Jokoan” izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Hondarribia aldizkaria eta Xabier Sagarzazu.

Hondarribia aldizkaria – 350. zenbakia • Urtarrila 2021

Deskargatu

2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.
 
💚👄💚👂🏻💚

“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

 

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela. Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Lotura interesgarriak COVID-19 (Koronabirusa):

3 erantzun “Euskal Ligako lehen faseko bosgarren eta azkeneko txandan, Arrasateko lagunen aurka 1-3eko garaipena lortu ondoren, bigarren izan den Easoko taldearekin berdinduta hirugarren postuan amaitu dugu txapelketa. Gros A-k lehen postua lortu du. Gure taldekieek oso esperientzia aberasgarria izan dela diote. eta bestetik Gipuzkoako txapelketan gure hiru jokalarien emaitza ezberdinak. Eta estean zehar gure xake eskolan izandako Jarduera anitz.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s