Aritz Tornay dagoeneko Salobreñan dago, 14 urtetik beherakoen ESPAINIAKO TXAPELKETAN parte hartzeko. Zorte On Maisu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

ARITZ TORNAYK 14 URTEZ AZPIKOEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DU

2021/07/12tik 2021/07/17ra Salobreñan (Granada) jokatuko da, 14 urtez azpikoen Espainiako Banakako Txapelketa. Aritz Tornay gure taldekideak parte hartuko du, eta Marlaxkako Espiritu handia desiratzen diogu: dibertitu dadila, bere xakerik onena (asko du) eman eta esperiantziarekin asko ikas dezala
💪💚👍
ZORTE ON MAISU!

 

2020_Marlaxkito_bn

  • AURREKO BERRIAK

ALDI BEREKO SAIOAK AZKOITIAN JAIME SANTOS LATASAREN ESKUTIK. Esperientzia magikoa Azkoitian!

Azkoitiko xake familiari eta hango Udalari esker, xakelari batzuk esperientzia horretaz gozatu ahal izan dute. Uztailaren 10ean, larunbatean, goizean, Jaime Santos Latasa maisu handiaren erakustaldia egin zen herri honetan. Maisu horrek 29 aurkariren aurka jokatu zuen aldi berean. Esperientzia oso polita izan zen, eta gure klubeko hiru jokalarik hartu zuten parte: Silventre Moreirok 82 urte dituena, eta Diaz Etxaide anaiak: 15 urte dituen Jurgik  eta 10 urteko Jon.

Eskerrak Anaitasuna Kakute elkarteko lehendakari eta arima den Txelu Fernándezi, Azkoitiko xake familia osoari eta Azkoitiako Udalari ekimen eder honengatik eta bertan parte hartzeko luzatu diguzuen gonbitagatik. 💪💚👍.

Zorionak eta eskerrik asko!!!!

  • Txapelketako webgunera esteka: aquí

 

Bihotza04_eus

TORNEO KUTXABANK – CAJASUR

Kutxabankek, Bizkaiko Xake Fedrazioaren laguntza teknikoarekin, 2. Online Xake Txapelketa jarri du abian, Gaztedi Plana, A Plana, Gaztedi Kontua edo A Kontua duten titular guztientzat. Ekitaldia hiru adin-tartetan banatu da:

Iker Tafall eta Gorka Tafall jokalariek oso emaitza onak izan dituzte 12. azpilanean: Gorka 9.a izan da eta Iker 2.a. Zorionak!

 

Bihotza03_eus

OPEN INTERNACIONAL AJEDREZ VILLA DE BENASQUE

2020ko geldialdiaren ondoren, aurten Benasqueko Openaren 40. urteurrena ospatzen da, txapelketa irekien egutegian erreferentzia den txapelketetako bat. 2021eko edizio honetan, klubeko Patxi Moreno jokalaria bertan dugu  eta igande honetako 7. txanda eta gero 4 puntu ditu eta sailkapeneko behin behineko 101. postuan dago. Jarraian  Jarraian, 295 jokalarik parte hartzen duten txapelketa honetako lehen 20 sailkatuak.

Rk. H.Z.   Izena FIDE EloN Ptk. D1 D2 D3
1 1 GM NISIPEANU Liviu-Dieter 2656 2666 6,5 2360 2430 30,3
2 10 GM KORPA Bence 2536 0 6 2415 2468 25,8
3 4 GM SANTOS RUIZ Miguel 2594 2575 6 2331 2397 26,8
4 5 GM THYBO Jesper Sondergaard 2575 0 6 2317 2380 26,8
5 6 GM FORCEN ESTEBAN Daniel 2566 2573 6 2310 2372 27
6 3 GM ITURRIZAGA BONELLI Eduardo 2607 2645 5,5 2383 2424 23,3
7 17 GM DEMUTH Adrien 2483 2524 5,5 2343 2416 25
8 12 GM NARCISO DUBLAN Marc 2519 2515 5,5 2320 2388 25
9 9 IM SOSA Tomas 2541 2533 5,5 2304 2367 22,8
10 7 GM PERALTA Fernando 2566 2548 5,5 2289 2348 24
11 24 IM LOISEAU Quentin 2459 0 5,5 2282 2363 20,5
12 15 GM RIFF Jean-Noel 2499 2498 5,5 2264 2323 23,3
13 11 GM KANTOR Gergely 2527 0 5,5 2263 2321 22,3
14 26 IM GOMEZ LEDO Roberto Carlos 2446 2445 5,5 2259 2324 24,3
15 41 IM SUAREZ URIEL Adrian 2355 2364 5,5 2252 2323 24,3
16 21 GM MOVSZISZIAN Karen 2474 2486 5,5 2240 2309 20,3
17 30 IM AYATS LLOBERA Gerard 2417 2416 5,5 2224 2285 23,5
18 14 GM MARIN Mihail 2502 2543 5,5 2216 2277 26,3
19 45 FM ESPLUGAS ESTEVE Vicenc 2290 2303 5,5 2210 2274 22,3
20 13 GM ALSINA LEAL Daniel 2514 2511 5,5 2210 2259 23,3
                   
101 59   MORENO ESTEBANEZ Patxi 2235 2240 4 1954 1990 13,3

Gelditzen diren 3 txandetan zorte on Maisu!

One thought on “Aritz Tornay dagoeneko Salobreñan dago, 14 urtetik beherakoen ESPAINIAKO TXAPELKETAN parte hartzeko. Zorte On Maisu!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s