Xake taularen zuri beltzean igarotako beste udako aste bat. Larunbat goizean Diaz anaien lan txukuna Kutxabak-Cajasur Online txapelketetan. Aurrez aurrekoetan, larunbat goizean Gran Prix d’escacs d’Andorra 2021 eta Burgoseko xake zikuitoaren hasiera eman zion Torneo Infantil de Verano Roa de Duero 2021 txapelketak burutu ziren. Larunbata arratsaldean IV Torneo de verano de Roa de Duero 2021 txapelketa burutu zen eta bertan Tafalldarrak oso txukun aritu ziren. Haizea Tornay Salobreñan dago, Euskadiko delegazioko kide, bihar hasiko den Espainiako sub18 txapelketan parte hartzeko. Zorte on maistra! Eta gogoratu, asteazkenean, uztailaren 28an,17:00etatik aurrera Hondar Kirolak ekimenean xakea izango dugula klubaren eskutik. Animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

HAIZEA TORNAYK 18 URTEZ AZPIKOEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DU

2021/07/26tik 2021/07/31ra Salobreñan (Granada) jokatuko da, 18 urtez azpikoen Espainiako Banakako Txapelketa. Euskadiko espedizioko neska bakarra den gure taldekidea Haizea Tornayk parte hartuko du, eta Marlaxkako Espiritu handia desiratzen diogu: dibertitu dadila, bere xakerik onena (asko du) eman eta esperiantziarekin asko ikas dezala
💪💚👍
ZORTE ON MAISTRA!

 

 

 

TAFALLDARRAK ONGI IBILI DIRA ROA DE DUERO IV. UDAKO TXAPELKETAN – BURGOSKO VI. XAKE ZIRKUITUKO LEHEN TXAPELKETAN

Atzo, uztailak 24an, beste urte batez Burgoseko Xake Zirkuitoari, aurrez aurreko partidena, hasiera eman zitzaion, eta aurreko urteetan gertatu antzera, Marlaxkako kideen partaidetza izan zen.

Goizean Torneo Infantil de Verano Roa de Duero 2021 burutu zen eta bertan Tafall anaia gaztetxoenak oso txukun aritu ziren. Horrela Gorka Tafallek 7. postua eta Iker Tafallek hirugaren postua lortu zuten azken sailkapenean. Zorionak 

Eta arratsaldean 60 lagunek hartu zuten parte IV Torneo de verano Roa de duero txapelketan, 8 txandatako suitzar sisteman, 5’ +3’’-ko erritmoan, eta amaieran,  Carlos Mate Adán kantabriarrak eskuratu zuen lehen postua. Podiumean eskoltatu zuten Gumersindo Fernández Garcíak eta gure taldekidea den Ander Tafall Villanuevak, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Gure beste taldekideen lana oso txukuna izan zen ere bai: Iker Tafallek 12. postua lortu zuen, Gorka Tafallek 31. postua eta Mikel Tafall Soreasuk 44. postuan amaitu zuen.

Zorionak Familia!

TORNEO KUTXABANK – CAJASUR

Kutxabankek, Bizkaiko Xake Fedrazioaren laguntza teknikoarekin, 2. Online Xake Txapelketa jarri du abian, Gaztedi Plana, A Plana, Gaztedi Kontua edo A Kontua duten titular guztientzat. Ekitaldia hiru adin-tartetan banatu da, gaurkoan txapelketaren laugarren eguna eta azkena burutu da.

Jurgi Diaz eta Jon Diaz jokalariek oso emaitza onak izan dituzte: 12. azpikoetan, Jon 2.a izan da eta 18 urte azpikoetan Jurgik 2. postu alortu du. Zorionak!

Bihotza03_eus

Gran Prix d’Andorra 2021 Blitz Txapelketa, Lance Henderson txapeldun

Andorran aurrez aurreko xakea jokatzen hasi dira berriro, eta Andorrako Opena, udako txapelketarik onenetako bat, egin ezin izan den arren, antolatu ahal izan da partida-txapelketa azkarra, Gran Prix d’Andorra 2021Agora aretoan, partida bakoitzeko 3 minutu eta 2 segundoko gehikuntza-erritmoan. Atzo jokatu zen  plaça Lídia Armengol-en kokatua dagoen Agora aretoan, eta 1.546 euro banatuziren saritan.

Lance Henderon Andorra la Vella-ko Comuko gizarte-kontseilari Meritxell Pujol, Andorrako Banco Sabadelleko Negozio eta Inbertsio zuzendari nagusia, Gerard Albà, eta FEVA erakundeko lehendakaria, Francesc Rechiren eskuetatik garaikurrak jasotzen .

18 urte baino ez dituen GM Lance Hendersonek Andorra 2021 Gran Prixeko Sari Nagusia irabazi zuen, 9 puntu posibleetatik lortutako 8,5 puntuei esker, eta trofeoa eta 300 euroko saria irabazi zituen. Cristian Fernández katalanak bigarren izan zen, 9 puntutik 7rekin, eta Felipe Porras GEVA-CEAko katalanak 6,5 punturekin hirugarren geratu zen. Gure taldekidea Goio Uriartek Andorrako lagunei lagundu nahi izan zien eta ekitaldian parte hartu zuen. 5 puntu lortu zituen, eta 21. postuan maitu zuen txapelketa.

Eskerrik asko ekitalde edera hau antolatzeagatik!

Eta gogoratu datorren uztailaren 28n xakearekin hitzordua dugula Hondarribiko Hondar Kirolak 2021ean!

Aurtengo udan ere, pasa den urteko geldialdia kontuan hartu gabe,  hamasei urtez, Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuakmartxan jarri duHondar Kirolak proiektua . Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren uztailaren 30a bitarte.

Horrela bosgarren aldiz gure klubak, beraiekin elkarlanean arituko gara eta uztailaren 28an, asteazken arratsaldean, xake izango dugu Hondarribiko hondartzan, 17:00etatik 19:00etara.

Pasa zaitezte garuna eta gorputza astintzera!!!

  • AURREKO BERRIAK

80 ALDIBEREKO XAKE-PARTIDAK IRUÑEKO ENTZIERROAREN IBILBIDEAN, MARLAXKAKO JOKALARIEN PARTE HARTZEAREKIN

ec7a2da0-347b-4f28-ae2a-8edcede0109f

Xakeko sei maisuk (Pepe Cuenca, Rey Enigma, El Divis, Daniel Zamarbide, Alexandra Prado eta Eihartze Buiza) partidak jokatu zituzten 2021eko uztailaren 14an goizean Iruñean, Santo Domingoko maldatik Zezenketa plazaraino banatutako 80 pertsonen aurka eta zezenketa aurka.

 

Gure klubeko Jurgi Diaz, Hodei Herrera, Jon Piedrola eta Goio Uriartek osatutako ordezkaritza bat bertaratu zen eta baita bapo pasa ere!

WhatsApp Image 2021-07-14 at 10.08.18

Eskerrik asko Iruñeako Udalari, El Divisi, Peperi, Mikel Urmentari, eta hau ahalbideratu duten guztioi. Zorionak eta bihotzez eskerrik asko!

Xake-kontuetan, Hodei Herrerak Alexandra Pradoren aurka jokatu zuen Santo Domingoko aldapan. Lehia gogorraren ondoren garaipena Aexandrarentzat izan zen. Udaletxeko plazan Goio Uriartek parra egin zuen Enigma erregearekin. Estafeta kalean, Jurgi Díazek parra egin zuen IM David Martinezen (El Divis) aurka, eta Jon Piedrolak, galdu arren, partida ona jokatu zuen GM Pepe Cuencaren aurka Zezen plazako kalezuloan. Partidak amaitu ondoren elkarrekin Iruñean bazkaltzera joan zien gure jokalariak, xake egun ederrari amaiera polita emanez.

Egun handia honen aurrean gauza bakarra esatea geratzen da:

GORA SAN FERMIN!

💪❤👍

 

8 erantzun “Xake taularen zuri beltzean igarotako beste udako aste bat. Larunbat goizean Diaz anaien lan txukuna Kutxabak-Cajasur Online txapelketetan. Aurrez aurrekoetan, larunbat goizean Gran Prix d’escacs d’Andorra 2021 eta Burgoseko xake zikuitoaren hasiera eman zion Torneo Infantil de Verano Roa de Duero 2021 txapelketak burutu ziren. Larunbata arratsaldean IV Torneo de verano de Roa de Duero 2021 txapelketa burutu zen eta bertan Tafalldarrak oso txukun aritu ziren. Haizea Tornay Salobreñan dago, Euskadiko delegazioko kide, bihar hasiko den Espainiako sub18 txapelketan parte hartzeko. Zorte on maistra! Eta gogoratu, asteazkenean, uztailaren 28an,17:00etatik aurrera Hondar Kirolak ekimenean xakea izango dugula klubaren eskutik. Animatu!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s