TAFALLEN lan txukuna LERMAN, XAKEKO VI. BURGOSKO ZIRKUITUKO ZORTZIGARREN TXAPELKETAN. HAIZEA ETA ARITZ TORNAY ATZO HASI ZIREN JOKATZEN IRAILAREN 4RA ARTEPIÉLAGOSEN VIOÑON JOKATZEN DEN XXVI OPEN INTERNACIONAL VIRGEN DE VALENCIA TXAPELKETA. Eta Udalaren jarraibideei jarraituz, klubak ez du jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan.

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

MARLAXKAKO ESPEDIZIOAREN LAN TXUKUNA LERMAN- BURGOSKO VI. XAKE ZIRKUITUKO ZORTZIGARREN TXAPELKETAN

Gaur, abuztuak 29, Burgoseko Xake Zirkuitoko aurrez aurreko partiden zortzigarren txapelketa burutu da Lerman eta bertan, Marlaxkako ordezkaritza izan dugu.

Gaurko igande goizean V Open Blitz Lerma jokatu da et abertan tafall familia izan dugu. Garaipena Victor Juarros Ruiz lortu du, bigarren FM Carlos Mate Adan izan da eta hiragarren Gumersindo Fernandez Garcia. Ander Tafalleklaugarren postua lortu du. Iker Tafall 13.a izan da,  Mikel Tafall 26. eta familiako gazteena, Gorka Tafallek sailkapen nagusiko 33. postua lortu du.
Zorionak!!!
👏👏👏

HAIZEA ETA ARITZ TORNAY ATZO HASI ZIREN JOKATZEN IRAILAREN 4RA ARTEPIÉLAGOSEN VIOÑON JOKATUKO DEN XXVI OPEN INTERNACIONAL VIRGEN DE VALENCIA TXAPELKETA

 

Haizea Tornay eta Aritz Tornay Vioño de Piélagosen daude, abuztuaren 28tik irailaren 4ra bitarte burutko den XXVI Open Internacional Virgen de Valencia Vioño de Piélagos txapelketa jokatzen.

Txapelketa, herri horretako kiroldegian jokatzen da, 9 txandako suitzar sisteman eta erritmo klasikoan. Bertan ehun jokalarik parte hartzen dute eta horietako 20 tituludunak dira. Gozatu txapelketaz!

Udalarekin adostu dugu klubak ez duela jaietako data hauetan jaietako jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan. Baina gure hirirako ekitaldiak antolatzen jarraituko  dugu.

Klubak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, guztion osasunarekin konprometituta jarraitzen du, eta horregatik, nahiz eta aurten egoera asko hobetu den eta denok itxaropentsu gauden, Hondarribiko Udalaren jarraibideei jarraituz, aurten jaietako ekitaldiak egun seinalatuetan ez antolatzea eskatzen baitzigun, Hondarribiko Gaztelua Txapelketa eta Jaietako Xake Jaialdia ez antolatzea erabaki dugu.

Laster jakinaraziko dizkizuegu udazkenerako ditugun jarduera-proiektuak. Osasuna guztiontzat!

Mila esker gure ekintzak bidertzen urteetan lagundu gaituzten pertsona, enpresa eta erakunde guztioi erabaki  honetan ere bidelagun ditugulako.

logoKluba

4 erantzun “TAFALLEN lan txukuna LERMAN, XAKEKO VI. BURGOSKO ZIRKUITUKO ZORTZIGARREN TXAPELKETAN. HAIZEA ETA ARITZ TORNAY ATZO HASI ZIREN JOKATZEN IRAILAREN 4RA ARTEPIÉLAGOSEN VIOÑON JOKATZEN DEN XXVI OPEN INTERNACIONAL VIRGEN DE VALENCIA TXAPELKETA. Eta Udalaren jarraibideei jarraituz, klubak ez du jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s