1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
HAIZEA ETA ARITZ BIKAIN XXVI OPEN INTERNACIONAL VIRGEN DE VALENCIA TXAPELKETAN
Albiste onak Vioño de Piélagosetik. Haizea Open Internacional Virgen de Valencian hasiera zalantzati baten ondoren amaiera oso ona izan du eta eazken sailkapenean 29. postuan (rankingeko 56. postutik abiatu zen), eta lehen Gazte onenaren saria lortu du! Gainera, +30,8 ELO igo da. Eta Aritzek beste txapelketa ikusgarri egin du, eta 65. postutik atera bazen, 30. postuan amaitu du txapelketa, eta nazioarteko zerrendan beste 82 ELO puntu igo ditu, eta <1700 onenaren saria lortu du.
Zorionak bioi!
GURE TALDEEN LAN ONA LAUDIOKO 1. ODEIBAR TXAPELKETAN
Klubeko ordezkaritza txiki bat hurbildu da gaur goizean Erlantz Miguelezek antolatu eta Eider Velascok zuzendu eta arbitratu duen ekitaldi honetan parte hartzera. Eta primeran pasatu dute. Eskerrik asko gonbitagatik!
Gure A taldeak, Ander, Iker, Jurgi eta Gorkarekin, bigarren postua lortu du, Martintxo A txapeldunaren atzetik. Eta gure B taldeak, Mikel, Patxi Díaz, Jon Diaz, Goretti eta Jon Piedrolarekin, azken postuan geratu bada ere, talde honetako jokalari guztiek gutxienez garaipen bat lortu dute txapelketaren bederatzi txandatan eta oso pozik agertu dira esperientziarekin.
Rk. | H.Z. | Taldea | Part. | + | = | – | D1 | D2 | D3 |
1 | 2 | Martintxo A | 9 | 8 | 1 | 0 | 29,5 | 25 | 17 |
2 | 9 | Hondarribia Marlaxka A | 9 | 4 | 3 | 2 | 22,5 | 15 | 11 |
3 | 3 | Ugaoko Dorrea | 9 | 5 | 3 | 1 | 21,5 | 18 | 13 |
4 | 1 | Egidazu | 9 | 4 | 3 | 2 | 21,5 | 15 | 11 |
5 | 6 | Martintxo B | 9 | 4 | 3 | 2 | 20,0 | 15 | 11 |
6 | 7 | Zaldi Baltza | 9 | 4 | 2 | 3 | 19,5 | 14 | 10 |
7 | 5 | Campillo (San Viator) | 9 | 2 | 2 | 5 | 15,0 | 8 | 6 |
8 | 4 | Buztinzuri | 9 | 0 | 5 | 4 | 13,0 | 5 | 5 |
9 | 8 | Laudio | 9 | 1 | 2 | 6 | 11,5 | 5 | 4 |
10 | 10 | Hondarribia Marlaxka B | 9 | 1 | 0 | 8 | 6,0 | 3 | 2 |
Zorionak Erlantzi, antolaketako gainerakoei eta babesleei. Super Eiderri, bikain zuzentzeaz eta arbitratzeaz, denak zaintzeaagatik. Eta jokalari guztiei, beraz, gure jokalarien arabera, goiz zoragarria izan delako. ESKERRIK ASKO DENOI!
MARLAXKAKOAK XXXV TORNEO DEL CORDERO DE ARANDA DE DUERON
Gaur arratsaldez XXXV TORNEO DEL CORDERO DE ARANDA DE DUERO txapelketa burutu da 6º Circuito Burgalés de Ajedrez 2021 zirkuituko bederatzigarrena eta bertan Tafall familia izan dugu.
Garaipena IM Jesus Martin Duquek lortu du, bigarrena FM Antonio Ruperez Benito izan da eta hirugarrena CM Alberto Garcia Dorado izan da, hiruak 7 partidatan 6 puntu lortu dituztela. Tafalldarrek lan ona egin dute; hala, Ander Tafallek 7. postuan amaitu du txapelketa lortutako 5 puntuei esker, Iker Tafallek 4 punturekin 27. postua lortu du, Mikel Tafallek 46. postua lortu du, 3 punturekin Gorka Tafallek lortutako puntu berdinak, baina gaztetxoenak aitaren atzean, 47. postuan amaitu du txapelketa.
NORA, GONTZAL ETA JOSETTE GROS-EKO NAZIOARTEKO IREKIA JOKATZEN ARI DIRA
Nora Lera, Gontzal Lera eta Josette Fontain, irailaren 3tik 10era bitarte burutuko den XXXI Open Internacional de Gros-eko Nazioarteko Irekia jokatzen ari dira.
Txapelketa, Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan jokatzen da, Gros XT-ko egoitzan. 9 txandako suitzar sisteman eta erritmo klasikoan eta bertan 64 jokalarik parte hartzen dute.
Gozatu txapelketan!
Udalarekin adostu dugu klubak ez duela jaietako data hauetan jaietako jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan. Baina gure hirirako ekitaldiak antolatzen jarraituko dugu.
Klubak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, guztion osasunarekin konprometituta jarraitzen du, eta horregatik, nahiz eta aurten egoera asko hobetu den eta denok itxaropentsu gauden, Hondarribiko Udalaren jarraibideei jarraituz, aurten jaietako ekitaldiak egun seinalatuetan ez antolatzea eskatzen baitzigun, Hondarribiko Gaztelua Txapelketa eta Jaietako Xake Jaialdia ez antolatzea erabaki dugu.
Laster jakinaraziko dizkizuegu udazkenerako ditugun jarduera-proiektuak. Osasuna guztiontzat!
Mila esker gure ekintzak bidertzen urteetan lagundu gaituzten pertsona, enpresa eta erakunde guztioi erabaki honetan ere bidelagun ditugulako.
6 erantzun “Gure taldekideen lan oso txukuna asteburuan jokatutako txapelketetan: Haizea eta Aritz XXVI Open Internacional Virgen de Valencian, klubeko bi talde Odeibar taldekako txapelketan, Tafalldarrak XXXV Torneo del Cordero de Aranda de Dueron. Zorionak! Eta Nora, Gontzal eta Josette ostiralean bukatuko den Nazioarteko Gros-eko nazioarteko irekian parte hartzen ari dira. Zorte on! Azkenik, gogoan izan Udalaren jarraibideei jarraituz, klubak ez duela jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko Jaietan.” sarreran