Iraila hasita, udako azken txapelketak iritsi dira. Gure taldekideek lan ona egin dute asteburuko txapelketetan: gaur goizean Getxon Josettek eta Norak Euskadi B taldean jokatu dute, eta arratsaldean bikoteen arteko txapelketan Josette, Nora eta Gontzalek parte hartu dute. Tafallak Burgosera itzuli dira gaur IV Torneo Infantil Miranda de Ebron jokatzera. Eta ostiralean. Nora, Gontzal eta Josettek beren parte hartzea amaitu zuten Groseko Nazioarteko Irekian. Gogoan izan Udalaren jarraibideei jarraituz, klubak ez duela jarduerarik antolatu aurtengo Hondarribiko Jaietan. Eta, azkenik, jakinarazi gure Xake Eskolako 2021-2022 ikasturte berriko izen ematea abian jarri dugula. Animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

MARLAXKAKOAK GAUR GETXON. GOIZEAN EMAKUMEZKO SELEKZIOEN II. MATCH-EAN, ETA ARRATSALDEAN, EUSKADIKO II. BIKOTE MISTOEN TXAPELEKTAN

Gaur goizean Gontzal Lera, Nora Lera eta Josette Fontainek Getxora joan dira egunean izan diren txapelketa ezberdinetan parte hartzera. Goizean Nora eta Josettek  parte hartu dute Euskadi B taldean Emakumezkoen Selekzioen II. Matchean eta baita oso ondo pasa ere bai. Ondoren parte hartzaileen arteko senidetze bazkarian indarrak hartu eta gero, arratsaldean, Gontzal eta Norak bikote bat osatu dute eta Josettek Kantabriako Adrian Villar Perezekin bikotea osatuz parte hartu dute Bikote Mistoen Euskadiko II. Txapelketan. Eta txukun aritzeaz gain egun osoko xake egun zoragarria pasa dutela esan digute.  

Emakumezkoen Selekzioen II. Matcheko saikapean

Rk. H.Z. Taldea Partidak +  =  – D1  D2  D3 
1 2 Euskadi A 4 3 1 0 13,0 9 0
2 1 Aragon 4 2 2 0 11,0 8 0
3 3 Cantabria 4 2 1 1 8,0 7 0
4 4 Internacional 4 0 1 3 5,0 3 0
5 5 Euskadi B 4 0 1 3 3,0 3 0
 
 

Bikote Mistoen Euskadiko II. Txapelketako Sailkapena

 

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +    =    –  D1  D2  D3 
1 1 Daylin- Eduardo 7 5 1 1 11,0 11 0
2 3 Imanol-Cecilia 7 3 4 0 9,5 10 0
3 4 Aritz – Jugatx 7 4 2 1 9,0 10 0
4 2 Abalia-Elisabeth 7 2 4 1 8,0 8 0
5 10 Oier-Leire 7 2 3 2 7,5 7 0
6 8 Casares-Sarabia 6 2 3 1 7,0 9 0
7 9 Adrian Josette 7 1 4 2 6,5 6 0
8 6 Ander – Maitane 6 1 4 1 6,0 8 0
9 5 Ruben – Irati 6 2 1 3 5,0 7 0
  7 Javi-Gisela 6 2 1 3 5,0 7 0
11 12 Aner-Claudia 6 1 2 3 4,0 6 0
12 11 Peio- Itxasne 6 1 1 4 3,5 5 0
13 13 Gontzal-Nora 6 0 2 4 2,0 4 0
Zorionak guztioi!

TAFALLDARRAK IV TORNEO INFANTIL DE MIRANDA DE EBRO TXAPELKETAN

Gaur goizez  IV Torneo Infantil de Miranda de Ebro  txapelketa burutu da 6º Circuito Burgalés de Ajedrez 2021 zirkuituko hamargarrena eta bertan Tafall familia izan dugu. Biok oso l an txukuna egin eta gero goi postuetan amitu dute txapelketa, zirukuitoa berriz irabazteko aukerak mantenduz. Hemen gaurko txapelketako lehenengo lau jokalarien emaitzak:

Pos. Rk. Izena Ptk. Buc1 BucT S-B Jatorria
1 1 Garcia Amelibia, Emilio 6,5 27.5 29.5 26.50 Kantabria
2 2 Tafall Villanueva, Iker 6 29.0 32.0 26.00 Gipuzkoa
3 4 Altelarrea Hernando, Rodrigo 5,5 24.0 26.0 19.00 Soria
4 3 Tafall Villanueva, Gorka 5 29.5 33.5 21.00 Gipuzkoa

NORA, GONTZAL ETA JOSETTE GROS-EKO NAZIOARTEKO IREKIA JOKATU DUTE

Nora Lera, Gontzal Lera eta Josette Fontain, irailaren 3tik 10era bitarte burutu den XXXI Open Internacional de Gros-eko Nazioarteko Irekia jokatzen aritu dira eta bertan garaipena IM Rene Marcial Alonso Garciak lortu du.

Nazioarteko Open batean parte hartzearen esperientzia oso ona izan da gure hiru kideentzat, eta haien emaitzak onak izan dira: Gontzal Lerak (Rankingeko 61. jokalaria) 3,5 punturekin amaitu du txapelketa eta 51. postua lortu du. Nora Lera 60. postutik abiatu zen, eta 54. postuan amaitu du txapelketa, egind ituen  2,5 punturi esker. Josette Fontainek rankingeko 58.ena, 2,5 puntu egin ditu erre bai, eta sailkapenean hiru postu irabazi ditu 55. postuan amaitu ondoren. Zorionak!

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Bitartean Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.

 
XAKE IKASTAROA 2021-2022
 
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Udalarekin adostu dugu klubak ez duela jaietako data hauetan jaietako jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan. Baina gure hirirako ekitaldiak antolatzen jarraituko  dugu.

Klubak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, guztion osasunarekin konprometituta jarraitzen du, eta horregatik, nahiz eta aurten egoera asko hobetu den eta denok itxaropentsu gauden, Hondarribiko Udalaren jarraibideei jarraituz, aurten jaietako ekitaldiak egun seinalatuetan ez antolatzea eskatzen baitzigun, Hondarribiko Gaztelua Txapelketa eta Jaietako Xake Jaialdia ez antolatzea erabaki dugu.

Laster jakinaraziko dizkizuegu udazkenerako ditugun jarduera-proiektuak. Osasuna guztiontzat!

Mila esker gure ekintzak bidertzen urteetan lagundu gaituzten pertsona, enpresa eta erakunde guztioi erabaki  honetan ere bidelagun ditugulako.

logoKluba

2 erantzun “Iraila hasita, udako azken txapelketak iritsi dira. Gure taldekideek lan ona egin dute asteburuko txapelketetan: gaur goizean Getxon Josettek eta Norak Euskadi B taldean jokatu dute, eta arratsaldean bikoteen arteko txapelketan Josette, Nora eta Gontzalek parte hartu dute. Tafallak Burgosera itzuli dira gaur IV Torneo Infantil Miranda de Ebron jokatzera. Eta ostiralean. Nora, Gontzal eta Josettek beren parte hartzea amaitu zuten Groseko Nazioarteko Irekian. Gogoan izan Udalaren jarraibideei jarraituz, klubak ez duela jarduerarik antolatu aurtengo Hondarribiko Jaietan. Eta, azkenik, jakinarazi gure Xake Eskolako 2021-2022 ikasturte berriko izen ematea abian jarri dugula. Animatu!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s