Tafalldarrak Burgosera itzuli dira gaur XIX Torneo de Verano de Salas de los Infantes txapelketan jokatzera. Gogoratu datorren larunbatean Gipuzkoako banakako blitz txapelketa burutu da eta, gure Xake Eskolako 2021-2022 ikasturte izen ematea abian dugula. Animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

 
 

TAFALLDARRAK XIX TORNEO DE VERANO DE SALAS DE LOS INFANTES TXAPELKETAN

Gaur arratsaldez  XIX Torneo de Verano de Salas de los Infantes  txapelketa burutu da 6º Circuito Burgalés de Ajedrez 2021 zirkuituko hamaikagarrena eta azken-aurrekoa. Bertan Tafall familia izan dugu. Laurak oso lan txukuna egin dute txapelketa. Hemen gaurko txapelketako lehenengo lau jokalarien emaitzak eta gure jokalariena:

Pos. Rk. Izena FIDE Ptk. D1 D2 D3
1 1 Ruperez Benito, Antonio 2346 6 28.5 32.5 27.75
2 3 Garcia Brion, Eduardo 2188 5,5 29.5 32.5 24.50
3 4 Fernandez Garcia, Gumersindo 2150 5,5 28.0 31.0 24.00
4 2 Saenz Narciso, Miguel Angel 2211 5 30.5 34.0 22.75
5 5 Tafall Villanueva, Ander 1989 5 27.0 30.5 20.00
17 38 Tafall Villanueva, Iker 1149 4 25.0 28.0 14.50
36 41 Tafall Villanueva, Gorka 1126 3 21.0 23.0 7.50
40 24 Tafall Soreasu, Mikel 1438 3 19.0 21.0 6.75
Zorionak!!!
👏👏👏

GIPUZKOAKO XAKE TXAPELKETA AZKARRETARAKO IZENEMATEAK IREKITA (BANAKA+TALDEKA)

 

GIPUZKOAKO XAKE AZKARRA BAKARKAN TXAPELKETA DEIALDIA

  • Data: 2021ko Irailaren 25an
  • Hasierako ordua: 16:30tan
  • Non: Centro Cívico Palmera-Montero, Uranzu Kalea 912, Irun
  • Sariak: Kopak izango dira lehengo hiru sailkatuentzako
  • Joku erritmoa: 3’ + 2” jokaldi bakoitzagatik
  • Izen ematea: xake@fgajedrez.org helbidera bidalitako email baten bidez. Korreoak jasotzeko epea: Irailaren 23a, osteguna.

Parte hartu ahal izateko Gipuzkoako Xake Federazioaren litzentzia indarrean eduki behar da.


GIPUZKOAKO XAKE AZKARREAN TALDEKAKO TXAPELKETA

  • Data: 2021ko Urriak 2an
  • Non: Centro Cívico Palmera Montero, Uranzu Kalea 912, Irun
  • Hasierako ordua: 16:30tan
  • Sariak: Kopak izango dira sailkapeneko lehengo hiru klubentzako
  • Joku erritmoa: 3’ + 2 segundu egindako jokaldi bakoitzagatik
  • Izen ematea: xake@fgajedrez.org helbidera bidalitako email baten bidez. Korreoak jasotzeko epea: Irailaren 30a, osteguna.

OHARRA: Parte hartzeko bai klubek bai jokalariek eduki behar dute Gipuzkoako Xake Federazioaren litzentzia indarrean. Eta gainera jokalariaren litzentzia klub horrek lortu behar izan du Federazioan.

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Bitartean Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.

 
XAKE IKASTAROA 2021-2022
 
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Udalarekin adostu dugu klubak ez duela jaietako data hauetan jaietako jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan. Baina gure hirirako ekitaldiak antolatzen jarraituko  dugu.

Klubak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, guztion osasunarekin konprometituta jarraitzen du, eta horregatik, nahiz eta aurten egoera asko hobetu den eta denok itxaropentsu gauden, Hondarribiko Udalaren jarraibideei jarraituz, aurten jaietako ekitaldiak egun seinalatuetan ez antolatzea eskatzen baitzigun, Hondarribiko Gaztelua Txapelketa eta Jaietako Xake Jaialdia ez antolatzea erabaki dugu.

Laster jakinaraziko dizkizuegu udazkenerako ditugun jarduera-proiektuak. Osasuna guztiontzat!

Mila esker gure ekintzak bidertzen urteetan lagundu gaituzten pertsona, enpresa eta erakunde guztioi erabaki  honetan ere bidelagun ditugulako.

logoKluba

4 erantzun “Tafalldarrak Burgosera itzuli dira gaur XIX Torneo de Verano de Salas de los Infantes txapelketan jokatzera. Gogoratu datorren larunbatean Gipuzkoako banakako blitz txapelketa burutu da eta, gure Xake Eskolako 2021-2022 ikasturte izen ematea abian dugula. Animatu!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s