2021 Gipuzkoa Taldekako Blitzeko Txapelketan marlaxkakoen parte hartzea kirol emaitza onarekin. Gure ordezkaritza adin oso desberdineko hamahiru jokalarik osatu zuten, eta hiru taldetan banatu ziren, bat emakumeez osatutakoa. Haizea Tornayk XVIII. Obert Internacional d’Escacs Ràpid “Ciutat de Cervera” txapelketan saria lortu zuen. Gogoratu ostegunean bukatuko dela Gipuzkoako banakako txapelketetan izena emateko epea. Eta aste honetan gure eskolak hasiko dira eta Xake Eskolako 2021-2022 xake ikastaro berrian izena emateko epea zabalik dugu. Animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

2021 Gipuzkoa Taldekako Blitzeko Txapelketan marlaxkakoen parte hartzea kirol emaitza onarekin.

Marlaxkako Espiritu handia gaur Gipuzkoako taldekako Blitz Txapelketan. FGAk antolatuta eta Juan Mª Santosek zuzenduta, Cesar Montolío Federazioko lehendakariak hartu du parte sari banaketa ekitaldian. 7 klubetako 10 taldeek parte hartu dute eta gure klubak eraman ditu talde eta jokalari gehien, hiru talde, adin guztietako 13 jokalarirekin.

Gure taldeak:

 
  1. – Patxi Moreno
  2. – Goio Uriarte
  3. – Ander Tafall
  4. – Daniel Garmendia
1.- Jurgi Díaz
2.- Iker Tafall
3.- Mikel Tafall
4.- Juan Antonio Guerrero
5.- Ekhi Larra
1.- Josette Fontaine
2.- Christine Celaya
3.- Nora Lera
4.- Goretti Laporte
 

Gure taldeko nesken lana nabarmentzekoa da, berriro historia egiten ari baitira, xakean ere emakumezkoen normalizazioaren alde lanean, esku bateko hatzak nahiko dira emakumezkoek bakarrik osatutako talde batek txapelketa honetan parte hartu duen aldiak zenbatzeko.

Azken sailkapena honakoa izan da:

  1. Zarautz 30 (17)
  2. Fomento 30 (15)
  3. Alfil 27
  4. Hondarribia Marlaxka A 25,5
  5. Billabona 23,5
  6. Fiantxeto 2019 16,5
  7. Hondarribia Marlaxka B 10
  8. Fiantxeto 2019 B 8,5
  9. Bergara 5
  10. Hondarribia Marlaxka C 3 
Txapelketaren ondoren, adiskidetzeko askari batekin amaitu dute eguna gure taldekideek. Zorionak guztioi gaurko arratsaldean erakutsitako Malaxkako Espirituagatik:
 
1⃣ Oso gustuko dugun xakean jolasten ondo pasa dugu.
2⃣ Bakoitzak bere xake onena eman du, emaitza edozein izan dela ere partida bakoitzean bakoitzak bere onena eman baitu.
3⃣ Guztiok esperiantzairekin Ikasi eta gozatu dugu.
 
ZORIONAK GUZTIOI
💪♟️👍

 

OHARRA: GIPUZKOAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (LEHENTASUNEZKOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEA

  • Eguna: urriaren 9, 16, 23 eta 30a eta azaroaren 6, 13 eta 20a.
  • Hasiera ordua: 16:00etan.
  • Lekua: Gros Xake Taldea, Anoeta pasealekua 20, Donostia. Kadetea Fiantxeto 2019ko egoitzan jokatuko da, Irungo Lope de Irigoyen kaleko 19an.
  • Jokoaren erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
  • Izen-ematea: Mezu elektroniko bat bidali behar da xakegros@telefonica.net helbidera, beranduenez ere 2021eko urriaren 7an.

Jokatu ahal izateko, Gipuzkoako Xake Federazioaren lizentzia indarrean izan beharko da. Kadetean 2006an edota ondoren jaiotakoek jokatu ahal izanen dute. Osasun agintariek Covid 19ri buruz eta Gipuzkoako Xake Federazioak emandako xedapenak bete beharko dira.

XVIII Obert Internacional d’Escacs Ràpid “Ciutat de Cervera” Haizea Tornay premio a la mejor <1900

Joan den astean ezin izan genizuen Haizea Tornayren azken lorpenaren berri eman. XVIII Obert Internacional d’Escacs Ràpid “Ciutat de Cervera” delakoan parte hartu zuen, eta 2042ko performance handia egin zuen. Horri esker, txapelketako 9. postuan amaitu eta 1900etik beherako ELO jokalari onenaren saria lortu zuen.

Zorionak Maistra!

Rk. H.Z. Izena ELO Kluba Ptk.  D1
1 3 Masagué Artero Guerau 2295 C.E. BARCELONA 7,5 37,5
2 2 FM Fernández Díaz Cristian 2385 MOLLET 6,5 40
3 21 Lambert Pont Michael 1905 MOLLET 6,5 40
4 1 FM Trepat Herranz Joan 2435 LLEIDA 6,5 39,5
5 4 CM Menac Comas Joan Ramon 2156 CATALONIA-JOVIAT 6 36
6 13 Aranzana Areste Alberto 1982 LLEIDA 6 34,5
7 16 Voltes Miret Andreu 1951 VALLFOGONA 5,5 34,5
8 7 Freixas Bosch Josep 2064 CATALONIA-JOVIAT 5,5 30,5
9 22 Tornay Haizea 1889 Hondarrubia-Marlaxka 5 39
10 8 Palau Cabases Albert 2053 BAIX SEGRE 5 37,5

 

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera emango diegu, hala ere, izen ematea irekita dago.

 
XAKE IKASTAROA 2021-2022
 
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

 

2 erantzun “2021 Gipuzkoa Taldekako Blitzeko Txapelketan marlaxkakoen parte hartzea kirol emaitza onarekin. Gure ordezkaritza adin oso desberdineko hamahiru jokalarik osatu zuten, eta hiru taldetan banatu ziren, bat emakumeez osatutakoa. Haizea Tornayk XVIII. Obert Internacional d’Escacs Ràpid “Ciutat de Cervera” txapelketan saria lortu zuen. Gogoratu ostegunean bukatuko dela Gipuzkoako banakako txapelketetan izena emateko epea. Eta aste honetan gure eskolak hasiko dira eta Xake Eskolako 2021-2022 xake ikastaro berrian izena emateko epea zabalik dugu. Animatu!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s