Hirugarren jardunaldian marlaxkakoen emaitza onak. Guztion lanaren artean azpimarragarriena, Ander Tafallena, larunbateko garaipenaren ondoren, Absolutuan lehen postuari eusten baitio.

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

GIPUZKOAKO 2021 BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (GORENGOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN GURE JOKALARIEN LAN TXUKUNA

Asteburu honetan Gipuzkoako banakako txapelketen hirugarren jardunaldia jokatu da. Gogoan izan txapelketak 7 asteetako iraupena izango duela eta kadeteak 5 igandetan burutuko da.

  • Eguna: urriaren 9, 16, 23 eta 30a eta azaroaren 6, 13 eta 20a. Kadetea, igandeetan 10, 17, 24, 31 azaroaren 7an
  • Hasiera ordua: 16:00etan. Kadetea goizeko 10:00etan.
  • Lekua: Gros Xake Taldea, Anoeta pasealekua 20, Donostia. Kadetea Fiantxeto 2019ko egoitzan jokatuko da, Irungo Lope de Irigoyen kaleko 19an.
  • Jokoaren erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.

Bertan klubeko ordezkaritza zabala dugu eta oso txukun ari dira. Guztioi Disfrutau!

Rk Izena FIDE-ID FIDE
3 Tafall Villanueva Ander 24540781 1989
6 Uriarte Prieto Goio 2214407 1932
 

Jarraian:

Asteburko argazkiak:

Gure jokalarien emaitzak 3. txandan:

Behin-behineko gure jokalarien sailkapena:

4. txandaren gure jokalarien parekatzeak:

ZORTE ON GUZTIOI

💪♟️👍

FGAk, larunbatean, KUTXA FGA suitzarraren I. edizioko irabazle saria eman zigun urrairen 16an

Hodei Guerrerok eta Goio Uriartek klubaren izenean jaso zuten saria, César Montolío FGAko lehendakariaren eskutik.

ZORIONAK HONDARRIBIA MARLAXKA👏💚👏💚👏💚👏

 

 

 

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Hondarribiko Udalarekin lanean ari da klubaren jarduera presentziala berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan, eskola presentzialekin hasi gara, eta ikasturte berrian izena emateko epea irekita jarraitzen du.

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera eman diogu, hala ere, izen ematea irekita dago.

 
XAKE IKASTAROA 2021-2022
 
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

photo_2021-10-03_21-29-53

 

3 erantzun “Hirugarren jardunaldian marlaxkakoen emaitza onak. Guztion lanaren artean azpimarragarriena, Ander Tafallena, larunbateko garaipenaren ondoren, Absolutuan lehen postuari eusten baitio.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s