Asteburu animatua. Gipuzkoako Banakako Txapelketen laugarren jardunaldian marlaxkakoen emaitza onak, gure klubeko jokalarietako batzuk beren mailetako sailkapeneko goi postuetan jarraitzen dutela. Gaur Santurtzin EMAKUME GUZTIONTZAKO XAKEA ekitaldi ospatu da eta Euskal Xakearen Hiriburua bilakatu da eta gure taldeko Josette Fontaine, Mariaje Berrotaran eta Tzane Carrillo bertan izan ditugu. Azkenik, aipatu Josu Tornayk Alacanteko Altean burutuko den Espainiako Beteranoen txapelketa jokatzen hasi dela gaur. Zorte on!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

GIPUZKOAKO 2021 BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (GORENGOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEAREN LAUGARREN JARDUNALDIAN GURE JOKALARIEN LAN TXUKUNA

Asteburu honetan Gipuzkoako banakako txapelketen laugarren jardunaldia jokatu da. Gogoan izan txapelketak 7 asteetako iraupena izango duela eta kadeteak 5 igandetan burutuko da.

  • Eguna: urriaren 9, 16, 23 eta 30a eta azaroaren 6, 13 eta 20a. Kadetea, igandeetan 10, 17, 24, 31 azaroaren 7an
  • Hasiera ordua: 16:00etan. Kadetea goizeko 10:00etan.
  • Lekua: Gros Xake Taldea, Anoeta pasealekua 20, Donostia. Kadetea Fiantxeto 2019ko egoitzan jokatuko da, Irungo Lope de Irigoyen kaleko 19an.
  • Jokoaren erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.

Bertan klubeko ordezkaritza zabala dugu eta oso txukun ari dira. Guztioi Disfrutau!

Rk Izena FIDE-ID FIDE
3 Tafall Villanueva Ander 24540781 1989
6 Uriarte Prieto Goio 2214407 1932
 

Jarraian:

Asteburko argazkiak:

Gure jokalarien emaitzak 4. txandan:

WhatsApp Image 2021-10-31 at 14.00.29

Behin-behineko gure jokalarien sailkapena:

WhatsApp Image 2021-10-31 at 14.02.08

5. txandaren gure jokalarien parekatzeak:

WhatsApp Image 2021-10-31 at 14.02.46

ZORTE ON GUZTIOI

💪♟️👍

XAKEA EMAKUME GUZTIONTZAT!

Xakeak ez du generorik. Hori dela eta, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak antolatuta estatu osoan nesken artean praktika bultzatzeko, igande honetan, 17:00etatik aurrera, “Emakume Guztiontzako Xakea” jarduera burutu da.


Ordu batzuz Santurtziko Itsas Museoa Euskadiko Xakearen Hiriburua izan da, eta jardueraren arduradunak Santurtziko Xake Klubeko lagunak izan dira. Maddi Landera (C.A. Santurtzi) eta Ayala Yang Barcala (Martintxo XT) izandira aldibereko partiden emaileak. Eta oso txukun aritu dira. Zorionak!

Gure klubetik Bizkaiko hirira gure Xake Eskolako neska “nagusientzako” astelehenetako ikastaroko antzezpen txiki bat hurbildu da, Josette Fontaine, Mariaje Berrotaran eta Tzane Carrillok osatua. Eta arratsalde ederra pasa dutela baieztatu digute.


Gora Euskal Emakume Xakelariak!👏💚👏💚👏


 

 

Josu Tornayk Alacanteko Altean burutuko den Espainiako Beteranoen txapelketa jokatzen hasi da gaur

Josu Tornay taldekidea Altean, Alacanten, dugu XVIII. Espainiako Beteranoen Banakako Txapelketan.
Zorte on Maisu!

💪💚👍
 
  • Txapelketako informazio osoa Info64ran: hemen
  • Zuzeneko partidak ikusteko Chess24: hemen

Bihotza01_eus

 

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Hondarribiko Udalarekin lanean ari da klubaren jarduera presentziala berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan, eskola presentzialekin hasi gara, eta ikasturte berrian izena emateko epea irekita jarraitzen du.

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera eman diogu, hala ere, izen ematea irekita dago.

 
XAKE IKASTAROA 2021-2022
 
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

photo_2021-10-03_21-29-53

 

5 erantzun “Asteburu animatua. Gipuzkoako Banakako Txapelketen laugarren jardunaldian marlaxkakoen emaitza onak, gure klubeko jokalarietako batzuk beren mailetako sailkapeneko goi postuetan jarraitzen dutela. Gaur Santurtzin EMAKUME GUZTIONTZAKO XAKEA ekitaldi ospatu da eta Euskal Xakearen Hiriburua bilakatu da eta gure taldeko Josette Fontaine, Mariaje Berrotaran eta Tzane Carrillo bertan izan ditugu. Azkenik, aipatu Josu Tornayk Alacanteko Altean burutuko den Espainiako Beteranoen txapelketa jokatzen hasi dela gaur. Zorte on!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s