1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
GIPUZKOAKO 2021 BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (GORENGOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEAREN BOSGARREN JARDUNALDIAN GURE JOKALARIEN LAN TXUKUNA
Asteburu honetan Gipuzkoako banakako txapelketen bosgarren jardunaldia jokatu da. Gogoan izan txapelketak 7 asteetako iraupena izango duela eta gaur amaitu den kadeteak 5 igandetan burutu dela. bertan gure jokalari guztiek egindako lana nabarmentzekoa da.
- Eguna: urriaren 9, 16, 23 eta 30a eta azaroaren 6, 13 eta 20a.
- Hasiera ordua: 16:00etan.
- Lekua: Gros Xake Taldea, Anoeta pasealekua 20, Donostia.
- Jokoaren erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
Bertan klubeko ordezkaritza zabala dugu eta oso txukun ari dira. Guztioi Disfrutau!
Rk | Izena | FIDE-ID | FIDE |
3 | Tornay Aritz | 16205740 | 1678 |
5 | Lera Cunado Nora | 54775264 | 1247 |
6 | Tafall Villanueva Iker | 54726433 | 1149 |
8 | Diaz Etxaide Jurgi | 54765404 | 0 |
10 | Larra Martinez Ekhi | 54791790 | 0 |
Rk | Izena | FIDE-ID | FIDE |
8 | Garcia Tajada Fernando | 22254129 | 1411 |
10 | Lera Manterola Gontzal Jokin | 54782333 | 1395 |
20 | Lera Cunado Nora | 54775264 | 1247 |
21 | Guerrero Manso Juan Antonio | 54595037 | 1245 |
23 | Tafall Villanueva Iker | 54726433 | 1149 |
25 | Fontaine Josette | 20651953 | 1057 |
26 | Guerrero Escudero Hodei | 54548969 | 1053 |
Rk | izena | FIDE-ID | FIDE |
4 | Tornay Aritz | 16205740 | 1678 |
12 | Etxaniz Mendieta Jokin | 54548926 | 1569 |
18 | Tafall Soreasu Mikel | 54594928 | 1438 |
Rk | Izena | FIDE-ID | FIDE |
3 | Tafall Villanueva Ander | 24540781 | 1989 |
6 | Uriarte Prieto Goio | 2214407 | 1932 |
Jarraian:
Asteburko argazkiak:
Gure jokalarien emaitzak 5. txandan:
Behin-behineko gure jokalarien sailkapena:
Kadetea Alex Odriozolaren (Gros XT) garaipenarekin amaitu da. Gureak oso sentsazio onekin eta gogoz amaitu dira. Zorionak Norari, Ekhiri, Aritzi, Jurgiri eta Ikerri egindako lanagatik!

6. txandaren gure jokalarien parekatzeak:
ZORTE ON GUZTIOI
Josu Tornayk Alacanteko Altean burutu den Espainiako Beteranoen txapelketan txukun!
Josu Tornay taldekidea Altean, Alacanten, izan dugu XVIII. Espainiako Beteranoen Banakako Txapelketan. Bertan garaile IM Michael Rahal gure Kataluniako laguna izan izan da jokatu diren 9 txandetan lortu dituen 7,5 puntuei esker. Josuk, rankingeko 30. postutik abiatuta, azken sailkapeneko 25. postuan amaitu du txapelketa lortutako 5 puntuei esker.

Zorionak Maisu!
- Txapelketako informazio osoa Info64ran: hemen

AZAROA LIBURUTEGIAN: XAKEA
Hondarribiko Zuloaga Etxea udal liburutegiak Hondarriba Marlaxka Xake Klubarekin elkarlanean, xakearen hilabetea antolatu dute azarorako. Eta horrela, Liburutegia jendearen topalekua ere badenez azaroan Hondarribiko liburutegian xakea izango dugu gai nagusia.
LARUNBATEAN ALDIBEREKOAK IZAN GENITUEN
Larunbatean gure klubeko jokalari batzuek liburutegira bertaratu ziren eta hara hurbildautko guztien aurkako aldibreko partidak jokatu zituzten, bertaratutako jendea: haur, gazte eta heldu, neska eta mutil, oso ondo pasa zutela esan digute. Eskerrik asko etortzeagatik!
ETA ASTELEHENEAN, AZAROAREN 8AN LEONTXO GARCIAREN HITZALDIA

Bihar, astelehena, azaroak 8, 19:00etan, liburutegian, Leontxo Garcia Olasgastiren bisita izango dugu. Leontxo Garcia Olasgasti 80ko hamarkadan Hondarribia Marlaxkako jokalaria izan zen, munduko xake-kazetarik entzutetsuenetako bat da egun, 2011ko Kirol Merituaren Domina irabazlea, idazlea, hizlaria, ikertzailea eta xakearen gizarte aplikazieta aditua da. Oraingoan “Xakea eta emakumea” izango dugu izpide. Azaroan egiten ari garen ekimen honen beste ardatzetako bat EMAKUMEA baita. Ekitaldi honetan Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak ere parte hartzen du.



EKIMENAREN AZALPENA
Azaroan Hondarribiko liburutegian xakea izango dugu gai nagusia. Ildo horretan, batetik, liburutegi osoan zehar hainbat txoko prestatu dituzte Hondarribia Marlaxkak utzitako xake taulak, erlojuak eta abarrekin. Guzti hauek, gure joko maitearekin erlazioa duten liburu eta filmeekin ere atondo dute liburutegia.

Bestetik, astero Lehiaketa bat izango da, eta Xake Mate posizioa landuko dugu, baita xake eskolak eman ere. Larunbatean, hilaren 6an, bestalde, xakean jolasten aldibereko partidak jokatuko ditugu, azaroaren 8an Leontxo Garciak Emakumea eta Xakea hitzaldia emango du, 12an Rafa Nuñezek bere komikiaren aurkezpena egingo du, hilaren 17an, Reina Katwe film luzea proiektatuko da eta 22an Eider Velascorekin hitzordua izango dugu. Ondorengo egunetan argibide gahiago emango dizkizuegu. Informazio gehiagorako liburutegitk pasa eta xakearekin gozatu!
40 urtetik gora Hondarribia Marlaxka Xake Kluba helburu sozial argia duen kirol elkartea dela erakutzi dugu Bidasoko Xakea eta xakezaleez arduratuz eta gure izpiritua bere horretan darrai!
Aurreko berriak:
XAKEA EMAKUME GUZTIONTZAT!
Xakeak ez du generorik. Hori dela eta, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak antolatuta estatu osoan nesken artean praktika bultzatzeko, igande honetan, 17:00etatik aurrera, “Emakume Guztiontzako Xakea” jarduera burutu da.
Gure klubetik Bizkaiko hirira gure Xake Eskolako neska “nagusientzako” astelehenetako ikastaroko antzezpen txiki bat hurbildu da, Josette Fontaine, Mariaje Berrotaran eta Tzane Carrillok osatua. Eta arratsalde ederra pasa dutela baieztatu digute.
Gora Euskal Emakume Xakelariak!👏💚👏💚👏
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Hondarribiko Udalarekin lanean ari da klubaren jarduera presentziala berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan, eskola presentzialekin hasi gara, eta ikasturte berrian izena emateko epea irekita jarraitzen du.
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera eman diogu, hala ere, izen ematea irekita dago.
XAKE IKASTAROA 2021-2022
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.
Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)
One thought on “Gure jokalariek oso lan txukuna burutu dute asteburu honetako Gipuzkoako Txapelketetako bosgarren jardunaldian eta JosuTornayk Espainiako Beteranoen Txapelketan. Azaroa Liburutegian: Xakea, larunbatean aldiberekoak izan genituen eta datorren astelehenean, azaroak 8an, Leontxo Garciarekin hitzordua: Xakea eta Emakumeak. Zatoz liburutegira, etorri!”