Azaroa Liburutegian: Xakea. Larunbatean aldi bereko partidak izan genituen liburutegian, eta gaur, ikastaro ireki eta doakoaren lehen jardunaldia, oso animatua izan dena. Ondoren, Xakea eta Emakumea hitzaldia bikaina izan dugu, Leontxo Garciaren eskutik. Eta ostiralean, “Los reinos del ajedrez” komikiaren aurkezpena egingo dugu, Rafa Nuñez egilearekin. Zatoz liburutegira, etorri!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

AZAROA LIBURUTEGIAN: XAKEA

Hondarribiko Zuloaga Etxea udal liburutegiak Hondarriba Marlaxka Xake Klubarekin elkarlanean, xakearen hilabetea antolatu dute azarorako. Eta horrela, Liburutegia jendearen topalekua ere badenez azaroan Hondarribiko liburutegian xakea izango dugu gai nagusia.

LARUNBATEAN ALDIBEREKOAK IZAN GENITUEN

WhatsApp Image 2021-11-06 at 12.11.17

Larunbatean gure klubeko jokalari batzuek liburutegira bertaratu ziren eta hara hurbildautko guztien aurkako aldibreko partidak jokatu zituzten, bertaratutako jendea: haur, gazte eta heldu, neska eta mutil, oso ondo pasa zutela esan digute. Eskerrik asko etortzeagatik!

💚👏💚👏💚

ETA GAUR IKASTAROA IREKIAREN LEHEN JARDUNALDIA ETA ONDOREN HITZALDI BIKAINA LEONTXO GARCIAREKIN

Gaur, azaroak 8, astelehena, 18:00etan Hondarribiko Liburutegian, lehen eskola irekia eta doakoa izan da aurkeztu diren guztientzat, eta gure Xake Eskolako astelehenetako “neska” nagusiek ere parte hartu dute. 2019tik eskolak jasotzen ari diren neskez gain, aurpegi berri asko izan ditugu, eta datorren astelehenean itzultzea espero dugu.

Ondoren 19:00etan, Kultur Etxean, Leontxo Garcia Olasgastiren bisita izan dugu. Leontxo Garcia Olasgasti 80ko hamarkadan Hondarribia Marlaxkako jokalaria izan zen, munduko xake-kazetarik entzutetsuenetako bat da egun, 2011ko Kirol Merituaren Domina irabazlea, idazlea, hizlaria, ikertzailea eta xakearen gizarte aplikazieta aditua da. Oraingo honetan “Xakea eta emakumeaz” mintzatu zaigu, oso modu atseginean.

Pozgarria izan da zuek etortzea! 💪💚👍

LEHIAKETA

Lehen ariketaren soluzioa eta aste honetako ariketa: xake mate bitan! Erantzuna xakehondarribiamarlaxka@gmail.com postara bidali, saria dago, animatu! 💚💚💚

LOS REINOS DEL AJEDREZ LIBURUAREN AURKEZPENA


Hondarribiko Liburutegia Hondarribia Marlaxka Xake Klubarekin Azaroan xakea elkarlanaren barruan, ostiral honetan, azaroaren12an, arratsaldeko 17etan Hondarribiko Liburutegian “Los reinos del ajedrez” komikiaren aurkezpena izango dugu. Horretarako Rafael Nuñez Gonzalez egilea bertan izango da.


Rafael Núñezek, Pontevedrako Xadrez Marín klubeko jokalariak, bere lehen komikia argitaratu du: “Los Reinos del Ajedrez”. Konfinamenduan sortu zen ideia, eta azken urte honetan lanean aritu da, Aitor Vidaurreta (Bilbo) ilustratzaile profesionalaren laguntzarekin. Ikusiz eta jolastuz gozatzen duen xake-zale ororentzat da komikia. Ez dago jolasten irakasteko diseinatuta, baizik eta partida errealetan bizitako abenturak erakusten ditu zuzen-zuzenean, animaziozko pieza zoro eta dibertigarri batzuen bidez. Piezez gain, protagonista nagusia partida eta xakea da.

Proiektu hau pertsonala eta independentea da, eta helburu bakarra du: zerbait dibertigarria sortzea eta milaka urte dituen joko hau aldarrikatzen laguntzea. Harrera ona izanez gero, egileak bigarren liburukia du errekamaran sagarekin jarraitzeko, baina horretarako publikoaren laguntza behar du.
Eskaerak egiteko, jarri harremanetan posta elektronikoaren bidez: losreinosdelajedrez@gmail.com

EKIMENAREN AZALPENA

Azaroan Hondarribiko liburutegian xakea izango dugu gai nagusia. Ildo horretan, batetik, liburutegi osoan zehar hainbat txoko prestatu dituzte Hondarribia Marlaxkak utzitako xake taulak, erlojuak eta abarrekin. Guzti hauek, gure joko maitearekin erlazioa duten liburu eta filmeekin ere atondo dute liburutegia.

Bestetik, astero Lehiaketa bat izango da, eta Xake Mate posizioa landuko dugu, baita xake eskolak eman ere.  Larunbatean, hilaren 6an, bestalde, xakean jolasten aldibereko resizer.phppartidak jokatuko ditugu, azaroaren 8an Leontxo Garciak Emakumea eta Xakea hitzaldia emango du, 12an Rafa Nuñezek bere komikiaren aurkezpena egingo du, hilaren 17an, Reina Katwe film luzea proiektatuko da eta 22an Eider Velascorekin hitzordua izango dugu. Azaroan burutuko dugun ekimen honen ardatzetako bat Emakumea da eta bertan Hondarribiko Udal Gizarte Zerbitzuen laguntza izan dugu. Ondorengo egunetan argibide gahiago emango dizkizuegu. Informazio gehiagorako liburutegitk pasa eta xakearekin gozatu!

252628209_1054754115342565_7844007874316834557_n

40 urtetik gora Hondarribia Marlaxka Xake Kluba helburu sozial argia duen kirol elkartea dela erakutzi dugu Bidasoko Xakea eta xakezaleez arduratuz eta gure izpiritua bere horretan darrai!

Aurreko berriak:

 GIPUZKOAKO 2021 BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (GORENGOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEAREN BOSGARREN JARDUNALDIAN GURE JOKALARIEN LAN TXUKUNA

Asteburu honetan Gipuzkoako banakako txapelketen bosgarren jardunaldia jokatu da. Gogoan izan txapelketak 7 asteetako iraupena izango duela eta gaur amaitu den kadeteak 5 igandetan burutu dela. bertan gure jokalari guztiek egindako lana nabarmentzekoa da.

  • Eguna: urriaren 9, 16, 23 eta 30a eta azaroaren 6, 13 eta 20a.
  • Hasiera ordua: 16:00etan.
  • Lekua: Gros Xake Taldea, Anoeta pasealekua 20, Donostia.
  • Jokoaren erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.

Bertan klubeko ordezkaritza zabala dugu eta oso txukun ari dira. Guztioi Disfrutau!

Rk Izena FIDE-ID FIDE
3 Tafall Villanueva Ander 24540781 1989
6 Uriarte Prieto Goio 2214407 1932

Jarraian:

Asteburko argazkiak:

Gure jokalarien emaitzak 5. txandan:

6f02d1df-a357-430a-8399-6b8ef0a8801c

Behin-behineko gure jokalarien sailkapena:

41a8edb2-a914-48c6-97bd-95da1562ccd2

Kadetea Alex Odriozolaren (Gros XT) garaipenarekin amaitu da. Gureak oso sentsazio onekin eta gogoz amaitu dira. Zorionak Norari, Ekhiri, Aritzi, Jurgiri eta Ikerri egindako lanagatik!

8ef1488c-e7d8-4cd3-9625-9936c7e68918
Alex Odriozola Gipuzkoa 2021eko Kadete txapelduna. Zorionak!

6. txandaren gure jokalarien parekatzeak:

df36b0c6-9176-4398-ad14-a949f05d47db

ZORTE ON GUZTIOI

💪♟️👍

Josu Tornayk Alacanteko Altean burutu den Espainiako Beteranoen txapelketan txukun!

Josu Tornay taldekidea Altean, Alacanten, izan dugu XVIII. Espainiako Beteranoen Banakako Txapelketan. Bertan garaile IM Michael Rahal gure Kataluniako laguna izan izan da jokatu diren 9 txandetan lortu dituen 7,5 puntuei esker. Josuk, rankingeko 30. postutik abiatuta, azken sailkapeneko 25. postuan amaitu du txapelketa lortutako 5 puntuei esker.

WhatsApp Image 2021-11-03 at 00.50.32
Michael Rahal eta Josu Tornayk elkarren aurka 3. txandan jokatutako partidako Patricia Claros Aguilarren argazkia.

Zorionak Maisu!

💪💚👍
  • Txapelketako informazio osoa Info64ran: hemen

XAKEA EMAKUME GUZTIONTZAT!

Xakeak ez du generorik. Hori dela eta, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak antolatuta estatu osoan nesken artean praktika bultzatzeko, igande honetan, 17:00etatik aurrera, “Emakume Guztiontzako Xakea” jarduera burutu da.

Ordu batzuz Santurtziko Itsas Museoa Euskadiko Xakearen Hiriburua izan da, eta jardueraren arduradunak Santurtziko Xake Klubeko lagunak izan dira. Maddi Landera (C.A. Santurtzi) eta Ayala Yang Barcala (Martintxo XT) izandira aldibereko partiden emaileak. Eta oso txukun aritu dira. Zorionak!

Gure klubetik Bizkaiko hirira gure Xake Eskolako neska “nagusientzako” astelehenetako ikastaroko antzezpen txiki bat hurbildu da, Josette Fontaine, Mariaje Berrotaran eta Tzane Carrillok osatua. Eta arratsalde ederra pasa dutela baieztatu digute.

Gora Euskal Emakume Xakelariak!👏💚👏💚👏

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Hondarribiko Udalarekin lanean ari da klubaren jarduera presentziala berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan, eskola presentzialekin hasi gara, eta ikasturte berrian izena emateko epea irekita jarraitzen du.

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera eman diogu, hala ere, izen ematea irekita dago.

XAKE IKASTAROA 2021-2022
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

photo_2021-10-03_21-29-53

One thought on “Azaroa Liburutegian: Xakea. Larunbatean aldi bereko partidak izan genituen liburutegian, eta gaur, ikastaro ireki eta doakoaren lehen jardunaldia, oso animatua izan dena. Ondoren, Xakea eta Emakumea hitzaldia bikaina izan dugu, Leontxo Garciaren eskutik. Eta ostiralean, “Los reinos del ajedrez” komikiaren aurkezpena egingo dugu, Rafa Nuñez egilearekin. Zatoz liburutegira, etorri!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s