1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
GIPUZKOAKO 2021 BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (GORENGOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEAREN AZKEN JARDUNALDIAN GURE JOKALARIEN LAN TXUKUNA
Gaur Gipuzkoako banakako txapelketen zazpigarren eta azkeneko jardunaldia jokatu da. Gure taldeko jokalariek oso lan txukuna egin dute eta horien artean nabarmentzekoa Ander Tafallek lortutako Absolutoko azpitxapelketa eta Iker Tafallek lortu duen bigarren mailara igoera. Zorionak guztioi!
Bertan klubeko ordezkaritza zabala izan dugu eta oso txukun aritu dira. Guztioi Zorionak!
Rk | Izena | FIDE-ID | FIDE |
3 | Tornay Aritz | 16205740 | 1678 |
5 | Lera Cunado Nora | 54775264 | 1247 |
6 | Tafall Villanueva Iker | 54726433 | 1149 |
8 | Diaz Etxaide Jurgi | 54765404 | 0 |
10 | Larra Martinez Ekhi | 54791790 | 0 |
Rk | Izena | FIDE-ID | FIDE |
8 | Garcia Tajada Fernando | 22254129 | 1411 |
10 | Lera Manterola Gontzal Jokin | 54782333 | 1395 |
20 | Lera Cunado Nora | 54775264 | 1247 |
21 | Guerrero Manso Juan Antonio | 54595037 | 1245 |
23 | Tafall Villanueva Iker | 54726433 | 1149 |
25 | Fontaine Josette | 20651953 | 1057 |
26 | Guerrero Escudero Hodei | 54548969 | 1053 |
Rk | izena | FIDE-ID | FIDE |
4 | Tornay Aritz | 16205740 | 1678 |
12 | Etxaniz Mendieta Jokin | 54548926 | 1569 |
18 | Tafall Soreasu Mikel | 54594928 | 1438 |
Rk | Izena | FIDE-ID | FIDE |
3 | Tafall Villanueva Ander | 24540781 | 1989 |
6 | Uriarte Prieto Goio | 2214407 | 1932 |
Jarraian:
Gaurko argazkiak eta sarituena:
Gure jokalarien emaitzak 7. txandan:
Behin-betiko gure jokalarien sailkapena:
ZORIONAK GUZTIOI
EXPOCHESS 2021 GASTEIZEN
Expochess irabazi asmorik gabeko zeharkako elkarte ludiko-kulturalak, xakeari lotutako kultura sustatzea helburu duenak gaur arratsaldean, 12 urtez azpiko haurrentzako taldekako lehiaketa antolatu du, eta Gipuzkoatik, Hondarribia Marlaxka Xake Kuba gonbidatu gaitu, Arabako Martintxo Xake Klubarekin, Bizkaiko Santurtzi Xake Klubarekin eta Nafarroako Mikel Gureak taldearekin batera parte hartzeko. Gorka Tafall, Ekhi Larra, Jon Piedrola eta Beñat Sagarzazuk osatu dute gure taldea, eta bigarren postuan amaitu dute txapelketa. Eta gure mutiletako bik (Ekhi eta Beñat) aurkeztutako marrazkiek harrera ona izan dute. Zorionak!!!
AZAROA LIBURUTEGIAN: XAKEA
Hondarribiko Zuloaga Etxea udal liburutegiak Hondarriba Marlaxka Xake Klubarekin elkarlanean, xakearen hilabetea antolatu dute azarorako. Eta horrela, Liburutegia jendearen topalekua ere badenez azaroan Hondarribiko liburutegian xakea izango dugu gai nagusia.
AZAROAREN 15EAN IKASTARO IREKIAREN BIGARREN JARDUNALDIA IZAN GENUEN ETA ASTEAZKENEAN LA REINA DE KATWE FILMA
Astelehenean, azaroaren 15ean, 18:00etan Hondarribiko Liburutegian, bigarren eskola irekia eta doakoa izan zen aurkeztu ziren guztientzat, eta gure Xake Eskolako astelehenetako “neska” nagusiek ere parte hartzen dutena. 2019tik eskolak jasotzen ari diren neskez gain, eta uurreko astelehenean ikusitako aurpegi berriez gain legun gehiago izan genituen, ea datorren astelehenean itzultzen diren. Bigarren kalse honetarakoa maisuak sorpresa batekin etorri zitzaigun: pergaminozko faksimile bat “Libro de los juegos de ajedrez, dados y tablas” izenguruduna, mahaiko jokoei buruzko kodize bat, Alfontso X.ak “Jakintsuak” konpilatu eta 1283an Toledoko scriptoriumean osatua, irakasleak garai hartako gauza interesgarri asko aipatu ditu, horien artean, nola garai hartan emakumeen artean jokoa oso zabaldua zegoen.
Ateazkenean xakeari eta emakumeari buruzko film ona eta balioz betea izan genuen liburutegian. “La reina de Katwe”, Phiona Mutesiri buruzko Biopica, Mira Nair zinemagile indiarrak zuzendua. Bertan xakeari esker pobreziatik ihes egin zuen Ugandako neska gazte honen istorioa kontatzen du. 11 urterekin bere herrialdeko gazteen txapelketa irabazi zuen. Handik gutxira, Ugandatik atera zen lehen aldiz, Sudanen txapelketa batera joateko. Eta Munduko Xake Olinpiadan lehiatu zen. Bertaratutakoek oso gustura agertu ziren eta asko gustatu zitziaen ezaguna ez zuten fima.
Pozgarria izan da zuek etortzea ESKERRIK ASKO!
LEHIAKETA
Bigarren ariketaren soluzioa eta aste honetako ariketa: xake mate hirutan! Erantzuna xakehondarribiamarlaxka@gmail.com postara bidali, saria dago, animatu! 💚💚💚Erantzuna asmatu zutenen artean 2. zozketa egin da eta zerrenda honetako pertsonak izan dira irabazleak: Zorionak!

- Ametz Azkue
- Ur Sanchez
- Eider Velasco
- Gontzal Lera
- Tzane Carrillo
- ZORIONAK!!!
Saria jasotzeko liburutegitik pasa eta zure erantzuna duen e-maila erakutsi. Hondarribiko Liburutegiko ordutegia astegunetan 9:00/13:30 eta 16:00/20:00 da eta larunbatetan 9:00/13:30. Eta beheko maileguan eskatu behar duzue liburua. Eskerrik asko denoi!
Lehiaketan parte hartu zuen guztioi eskerrik asko eta ariketa asmatuta zozketan zorterik izan ez duzuenoi, animo, hurrengo ariketetan parte hartu!
Gogoratu aste honetan liburutegian hau izango dugula:
- Astelehenean, xakeko ikastaro irekiaren hirugarren jardunaldia izango dugu. ondoren 19:00etan Eider Velascorekin solasaldia.
Gure lagunak, Euskal Federazioko zuzendaritza
batzordeko kidea, Gasteizko Martintxo Xake Taldea sonatuaren presidente xake-ekitaldi antolatzen, entrenatzaile, arbitro eta jokalaria den heinean xakea nola ikusten duen azalduko digu solasaldian.
Animatu! -
Astean zehar, xake-lehiaketako hirugarren ariketaren konponbidea emango dizuegu, eta laugarrena proposatuko dizuegu.
- Eta osteguenan Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean “Zapata Gorriak” Udal ekitaldia izango da gure taldeko parte hartzearekin.
EKIMENAREN AZALPENA
Azaroan Hondarribiko liburutegian xakea izango dugu gai nagusia. Ildo horretan, batetik, liburutegi osoan zehar hainbat txoko prestatu dituzte Hondarribia Marlaxkak utzitako xake taulak, erlojuak eta abarrekin. Guzti hauek, gure joko maitearekin erlazioa duten liburu eta filmeekin ere atondo dute liburutegia.
Bestetik, astero Lehiaketa bat izango da, eta Xake Mate posizioa landuko dugu, baita xake eskolak eman ere. Larunbatean, hilaren 6an, bestalde, xakean jolasten aldibereko
partidak jokatuko ditugu, azaroaren 8an Leontxo Garciak Emakumea eta Xakea hitzaldia emango du, 12an Rafa Nuñezek bere komikiaren aurkezpena egingo du, hilaren 17an, Reina Katwe film luzea proiektatuko da eta 22an Eider Velascorekin hitzordua izango dugu. Azaroan burutuko dugun ekimen honen ardatzetako bat Emakumea da eta bertan Hondarribiko Udal Gizarte Zerbitzuen laguntza izan dugu. Ondorengo egunetan argibide gahiago emango dizkizuegu. Informazio gehiagorako liburutegitk pasa eta xakearekin gozatu!
40 urtetik gora Hondarribia Marlaxka Xake Kluba helburu sozial argia duen kirol elkartea dela erakutzi dugu Bidasoko Xakea eta xakezaleez arduratuz eta gure izpiritua bere horretan darrai!
Aurreko berriak:
XAKEA EMAKUME GUZTIONTZAT!
Xakeak ez du generorik. Hori dela eta, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak antolatuta estatu osoan nesken artean praktika bultzatzeko, igande honetan, 17:00etatik aurrera, “Emakume Guztiontzako Xakea” jarduera burutu da.
Gure klubetik Bizkaiko hirira gure Xake Eskolako neska “nagusientzako” astelehenetako ikastaroko antzezpen txiki bat hurbildu da, Josette Fontaine, Mariaje Berrotaran eta Tzane Carrillok osatua. Eta arratsalde ederra pasa dutela baieztatu digute.
Gora Euskal Emakume Xakelariak!👏💚👏💚👏
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Hondarribiko Udalarekin lanean ari da klubaren jarduera presentziala berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan, eskola presentzialekin hasi gara, eta ikasturte berrian izena emateko epea irekita jarraitzen du.
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera eman diogu, hala ere, izen ematea irekita dago.
XAKE IKASTAROA 2021-2022
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.
Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)
2 erantzun “Gaur, larunbata Gipuzkoako banakako txapelketa ezberdinen azkeneko txanda jokatu da eta gure taldekideak berriro ere txukun aritu dira. Ander Tafallek Gipuzkoako tapeldunorde amaitzea lortu du. Eta Gasteizen burututako EXPOCHESS 2021 Txapelketan gure Xake Eskolako haurrez osatutako taldeak bigarren postua lortu du. Guztioi Zorionak! Azaroa Liburutegian: Xakea. Astelehenean bigarre klase irekia egin genuen eta asteazkenean La reina de Katwe filmaz gozatzekoparada izan genuen. Egitaraua aurrera doa, datorren astean xake ikastaro irekiko hirugarren jardualdia izango dugu, Gasteizko Martintxo taldeko presidente, jokalari, entrenatziale eta antolatzailea izateaz gain, Euskadiko Federazioko zuzendaritza batzordeko kide den Eider Velacorekin solasaldia izango dugu ere bai. Zatoz liburutegira, etorri! Azkenik gogoratu, azaroaren 25ean Udalak antolatutako “Zapata Gorriak” ekimena burutuko dela Hondarribia Marlaxkaren parte hartzearekin!” sarreran