ATZERAPENA EUSKAL LIGAREN ETA KUTXA 2022 LIGA PROBINTZIALAREN HASIERAN

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Osasun egoera dela eta, eta zuhurtasun neurri gisa, Euskal  Xake Federazioak eta Gipuzkoako Xake Federazioak erabaki dute Liga autonomikoa eta probintziala urtarrilaren 29ra arte atzeratzea.

Euskal Ligaren eta Gipuzkoako Ligaren data berriak ematen dizkigutenean abisatuko zaituztegu.

Bitartean, gogoratu gure Xake Eskolak normal funtzionatzen jarraitzen duela, eta urtarrilaren 10ean berriro ekingo diogu jarduerari Gabonetako oporren ondoren. Zuen zain gaude!

2022KO LIGEN HASIERA

2022ko urtarrilaren 3ko postan esan genizuen laster gure klubeko lau taldek hasiera emango diote taldekako txapelketari. Gure lehen taldeak (Hondarribia Marlaxak A) Euskal Ligan jokatuko du berriz. Bigarren eta hirugarren taldeek (Hondarribia Marlaxka B eta Hondarribia Marlaxka C) Gipuzkoako lehenengo mailan jokatuko dute eta gure  laugarren taldeak (Hondarribia Marlaxka D) Gipuzkoako bigarren mailan. Data berriak ditugunean abisatuko zaituztegu.

0e155a76-e82c-49ba-9e25-89132d8d45f0_LI

Gure lau taldeetan guztira 61 jokalari ditugu, horietako 14 emakumezko direla.

Guztioi Marlaxkako izpiritua!

💪💚👍

 

 

4 erantzun “ATZERAPENA EUSKAL LIGAREN ETA KUTXA 2022 LIGA PROBINTZIALAREN HASIERAN” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s