Gabonetako oporren ondoren gure Xake Eskolako klaseak abian dira berriz, parte hartu nahi al duzu?

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Aste honetan 2022ko Xake Eskolako klaseei hasiera eman diegu

Astelehenean neska “adindunen” taldeak lanari ekin dio indartsu. Astearte, asteazken eta osteguneko gazteen taldeek ere bai, eta ostiralean IM Alejandro Francorekin online teknifikazio klase berri bat izan dugu.

Oporren ondoren, aste honetan berriro ere LAN EGITEKO ERRUTINA eta XAKEKO errutina ezartzeko unea da…‼️

 

Marlaxkako Izpiritua💪💚👍!!

Xakearen onurari buruzko FIDE-k (Nazioarteko Xake Federazioa) liburuxka  (gaztelaniaz) eskuragarri: Hemen

 
 

XAKE IKASTAROA 2021-2022

Parte hartu nahi al duzu?

 
Iraupena:  2022ko ekainaren 16ra bitarte.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

One thought on “Gabonetako oporren ondoren gure Xake Eskolako klaseak abian dira berriz, parte hartu nahi al duzu?”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s