Gure Xake Eskolako errutinara itzuli gara, eta gure jokalariak entrenatzen hasi dira datorren larunbatean hasiko diren 2022 lehiaketetan (Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligak) parte hartzeko.

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Aste honetan Xake Eskolako klaseen jarduera normaldua izan dugu

Astelehenean neska “adindunen” taldeak lanari ekin dio indartsu. Astearte, asteazken eta osteguneko gazteen taldeek ere bai.

Gure neska “nagusien” taldeko asteleheneko saio animatuaren argazkiak. Zoragarriak zarete! 💪💚👍

2022KO LIGEN HASIERA

2022ko urtarrilaren 5eko postan aurreratu genizuen bezala, datorren larunbatera arte, urtarrilaren 29ra arte, taldekako txapelketen hasiera atzeratu zen. Arestian esan bezala, klubeko lau taldek parte hartuko dute taldekako txapelketetan. Gure lehen taldeak (Hondarribia Marlaxak A) Euskal Ligan jokatuko du berriz. Bigarren eta hirugarren taldeek (Hondarribia Marlaxka B eta Hondarribia Marlaxka C) Gipuzkoako lehenengo mailan jokatuko dute eta gure  laugarren taldeak (Hondarribia Marlaxka D) Gipuzkoako bigarren mailan. Txandak mantendu dira eta datak larunbateko hasieratik aurrea egokitu diutzte.

Behin behineko egutegia (klubak osatutakoa)

hmxk_2022_CG por Eq

Gure lau taldeetan guztira 61 jokalari ditugu, horietako 14 emakumezko direla.

Guztioi Marlaxkako izpiritua! 💪💚👍!!

Xakearen onurari buruzko FIDE-k (Nazioarteko Xake Federazioa) liburuxka  (gaztelaniaz) eskuragarri: Hemen

 
 

XAKE IKASTAROA 2021-2022

Parte hartu nahi al duzu?

 
Iraupena:  2022ko ekainaren 16ra bitarte.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

2 erantzun “Gure Xake Eskolako errutinara itzuli gara, eta gure jokalariak entrenatzen hasi dira datorren larunbatean hasiko diren 2022 lehiaketetan (Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligak) parte hartzeko.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s