1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Kaixo guztioi.
Gaurko sarrera guretzako oso berezia da. Gure taldekideentzako eta jarraitzaileentzako egin genuen gure elkarte txikiari buruzko Blog/Webgune xume honen ibilbidea hasi ganuenean, inoiz ez zitzaigun burutik pasa berri hau emango genuenik. Gure ahalegina bikoitza izan da, hasieratik argi baikenuen gure webgunea elebiduna izango zela, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitakoa. Horretarako elkarri lotutako bi Blog/Webgune berdin-berdinak sortu genituen.
Orotara 700.338 bisita izan ditugu. Euskarazko webgunera 106.159 bisita izan ditugu eta Gaztelaniazko atalera 594.169 bisita.
Bidean lagun asko izan ditugu, laguntza eta babes (hemendik Hondarribiko Udalari mila esker eta gure beste babesleei), hala nola, egozpenen eta ulergaiztasun txikiren bat ere. Duela ia hamaika urte gure webgunea abian jarri genuenean izango zuen oihartzuna zein izango zen ez genekien eta horregatik oso kontent gaude, gure klubeko paretak gainditzeaz gain, gure eskualdetik haratagoko oihartzuna izan dugulako.
One thought on “700.000 Bisiten Kopurua Gainditu Dugu! Guztioi Mila esker!”