Hondarribia Marlaxkak, Iker Tafall, Nora Lera, Jon Piedrola eta Goretti Laporterekin, bosgarren postua lortu du Euskadiko Eskolarteko Txapelketan. Santurtzi txapeldun. Zorionak!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak 2022: Xakea

miniaturaorokorra

Iker Tafallek, Nora Lerak, Jon Piedrolak eta Goretti Laportek bosgarren postua lortu dute gaur goizean Gasteizen jokatutako Euskadiko Eskolarteko Taldekako Txapelketan. Txapelketa faboritoa zen Santurtziko talde indartsuarentzat izan da, Matintxo (2) eta Fiantxeto (3) podiumean lagundu diote.

Gure taldea gaurko finala jokatzeko maiatzaren 8an sailkatu zen, Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Txapelketan  bigarren postua lortu baitzuen, egungo Euskadiko infantil mailako banakako txapeldunak diren Iker Tafallek eta Nora Lerak osatutako talde batekin. hauekin batera Ekhi Larra eta Jon Piedrola aritu ziren, baina Goretti Laportek ezin izan zuen gipuzkoako txapelekta jokatu. Gaur jokatu den Esukadiko finalean Gorettik parte hartu ahal izan du, baina Ekhi Larra falta izan dugu, hala ere, hirugarren kutxa ez da hain urrun egon, baina kirola horrela da, irabazleak zoriondu eta lanean jarraitu behar da.Podiumeko hirugarren postua ez da hain urrun egon, baina kirola horrelakoa da. Irabazleak zoriondu eta lanean jarraitu behar da.

Aupa Hondarribia Marlaxka 💪💚👍

Lotura interesgarriak:

 

2022-05-26_222934 (2)

Oharra!

Txelu Fernandezek esan digu  Finalerako sailkapen-plazak esleitzeko koadroa argitaratu duela, eremu edo zonal bakoitzeko parte-hartzaileen ehunekoen arabera eta plaza finkoak deskontatu ondoren.
Sailkatutako jokalarien zerrenda ere argitaratzen da.

Orain, jokalari sailkatuei dagokie beren parte hartzea  BERRETSI behar dute.

Bajarik balego edo parterik hartuko ez badu, zonalde bereko zerrendako hurrengo plazara pasako litzateke. Jokalari gehiago ez baleude, FGA izango litzateke beste eskualde batzuetako mailaren, parte-hartzearen eta abarren arabera erabakiko duena.

Bihotza05_eus

One thought on “Hondarribia Marlaxkak, Iker Tafall, Nora Lera, Jon Piedrola eta Goretti Laporterekin, bosgarren postua lortu du Euskadiko Eskolarteko Txapelketan. Santurtzi txapeldun. Zorionak!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s