1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Aurtengo ekainaren 11an eta 12an, COVID19aren ondorioz bi urteko etenaldia eta gero, Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.
Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, pasa den urtean egin zuten antzera, Kasino Zaharreko lorategian kokatuko dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izango duzue.
2022ko Erdi Aroko Azokako egitaraua
Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 12:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30era. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!
Anima zaitezte!

Oharra!
Txelu Fernandezek esan digu Finalerako sailkapen-plazak esleitzeko koadroa argitaratu duela, eremu edo zonal bakoitzeko parte-hartzaileen ehunekoen arabera eta plaza finkoak deskontatu ondoren.
Sailkatutako jokalarien zerrenda ere argitaratzen da.
Orain, jokalari sailkatuei dagokie beren parte hartzea BERRETSI behar dute.
Bajarik balego edo parterik hartuko ez badu, zonalde bereko zerrendako hurrengo plazara pasako litzateke. Jokalari gehiago ez baleude, FGA izango litzateke beste eskualde batzuetako mailaren, parte-hartzearen eta abarren arabera erabakiko duena.