1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
EMAKUMEZKOEN SELEKZIO TXAPELKETA 2022 SOPELAN
Atzo ospatu zen Sopelan 2022ko Emakumezkoen Selekzioen Txapelketa. Emakumezkoen xakea sustatzeko beste ekitaldi bat da, EXF-FVAk antolatua eta Santurtzi Xake Klubeko lagunek zuzendua, Romina Rodríguez buru zela.
Selekzio hauek parte hartu zuten:
– Asturias
– Kantabria
– Gaztela eta Leon
– Euskadi ‘A
– Euskadi ‘B
– Euskadi ‘P
– Errioxa
– Ukrania (* Berezia)
Hiru jokalari zeuden gonbidatuta klubetik: Haizea Tornay, Euskadi A selekzioko lehen jokalaria izan zela:
EUSKADI ‘A
1. Tornay, Haizea (1643)
2. Larrakoetxea Gorostidi, Jugatx Jiashang (1484)
3. Zubizarreta Landera, Maddi (1371)
4. Vega Bilbao, Leire (1391)
eta Nora Lera eta Josette Fontaine, Euskadi Promoción taldean zeudenak, baina agenda kontuak zirela eta, ezin izan zutela parte hartu.
Sailkapena
Rk. | H.Z. | Taldea | B.ELO | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 3 | Ucrania | 1304 | 13,5 | 13.5 | 7 | 70 |
2 | 2 | Euskadi A | 1472 | 13 | 13 | 7 | 51 |
3 | 1 | Asturias | 1538 | 12,5 | 12.5 | 7 | 71 |
4 | 6 | Castilla y Leon | 1170 | 10,5 | 10.5 | 6 | 46.5 |
5 | 4 | Cantabria | 1271 | 10,5 | 10.5 | 6 | 39.5 |
6 | 8 | Euskadi B | 1061 | 7,5 | 7.5 | 4 | 20.5 |
7 | 5 | La Rioja | 1222 | 6,5 | 6.5 | 2 | 28.5 |
8 | 7 | Euskadi C | 1073 | 6 | 6 | 1 | 25 |
Gora Euskal neska Xakelariak eta Hondarribia Marlaxka! 💪🏻💜👍🏻

Trinitate Jaietako Taldekako Xake Txapelketa Elgoibarren
Gaur goizean Ander Tafall, Goio Uriarte eta Jurgi Diaz Elgoibarrera hurbildu dira bertako jaietako taldekako xake txapelketan parte hartzera. Ekintza oso ondo antolatua egon da Elgoibarko Zubi Ondo Xake Taldearen eskutik, Mikel Leon zuzendari lanak egin duela, eta Cesar Montolío arbitro nagusi lanetan ibili dela.
17 txanden ondoren, txapeldun San Viator izan da, bigarren Abadiño eta, hirugarren, Gros XT. Gure taldeak 6. postua lortu du.
Sari banaketaren ondoren primerako luntxa izan dugu.
Antolatzaileei hemendik zorionak, egindako lan txukunagatik!
👏🏻💪🏻👏🏻👍🏻👏🏻
- Argazki gehiago eta bideoak Zubi Ondo Elgoibarko Xake Klubaren Facebookean: hemen
- ChessResults lotura: hemen
One thought on “Atzo, 2022ko Emakumezkoen Selekzioen Txapelketa Sopelan, eta gaur, Elgoibarko 2022ko Trinitate Jaietako Txapelketa Taldeka”