1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
X. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako 50 jokalariak baditugu jada!
INSCRITOS (ChessResults)
Azken bi urte hauetako geldialdiaren ondoren, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 4an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” IX. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
- OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza.
OINARRIAK
2022ko_oinarriak_PDF_bases_de_2022
OINARRIAK
1 Modalitatea: Bakarkako txapelketa, 6 txandako Sistema Suitzarrean.
2 Data: Txapelketa 2022ko irailaren 4an, igandean, jokatuko da.
3 Jokalekua: Txapelketa Hondarribiko Carlos V paradorean dagoen Tapizen aretoan jokatuko da. Paradorea Hondarribiko hirigune historikoan dagoen Arma plazan dago kokatua.
4 Ordutegia:
Izenemate kuotaren ordainketa: 9:30ean Paradoreko atarian.
Partiden ordutegia ondorengoa izango da:
- 1go Txanda : 10:00etan
- Txanda: 10:45ean
- Txanda: 11:30ean
- Txanda: 12:15ean
- Txanda: 13:00etan
- Txanda: 13:45ean
- Sari-banaketa 14:30ean
Oharra: sari-banaketa egingo da sarituak bertaratzea derrigorrezkoa izanik. Ondoren Klink Elkarte Gastronomikoan parte hartzaile guztientzat “lunch” bat eskainiko da.
5 Joko erritmoa: Jokalari bakoitzak 15’ izango ditu partidako eta jokaldi bakoitzean 3” gehituko zaizkio.
6 Izen-ematea:
- Orokorra: 15€ parte hartzaile bakoitzeko.
- 16 urte azpikoentzat eta 60 urte baino gehiago dutenentzat: 10€.
- Adinaren kalkulua egiteko hartuko den data: 2022-01-01
- Hasierako rankingaren prestakuntza, Elo Fideren arabera, txapelketaren hasieran: 1. Elo rapid, 2. Elo blitz, 3. Elo estandarra eta 4. alfabetikoa abizenez.
- Izena emateko klubera posta elektroniko bat bidali beharko da datuekin: torneosxake@gmail.com
- OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza.
7 Sariak:
- 1go sailkatua: 150€ eta garaikurra
- en sailkatua: 75€ eta garaikurra
- en sailkatua: 50€ eta garaikurra
- Sari bereziak:
- ELO 1601-1800 tartean 1go sailkatua: Garaikurra
- 1600 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
- 16 urte edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
- Lehenengo emakumezko sailkatua: Garaikurra
- 60 urte edo gehiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
- Klubeko 1. sailkatua: garaikurra
Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko
8 Epailea: Epaile lanak Enrique Oiarzabal Iturriozek (FIDE Nazioarteko Epailea) egingo ditu eta Javier Oyarzabal Alzugarayren laguntzarekin.
9 Jokalari batek txanda batera arrazoirik eman gabe kale egingo balu, txapelketatik kanporatua izango litzateke.
10 Ezberdintze sistema: txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:
-
- Bucholz ertaina [1;1]
- Bucholz totala
- Sonneborn‐Berger
11 Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.
12 Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
13 Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, partidak, etab.) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
14 Antolatzailea: Hondarribia Marlaxka Xake Kluba.
15 Laguntzaileak:
Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!
ANIMATU 


