5. Hondarribiko Jai Nagusietako Xake Jaialdia (Sub16 + Absolutua). Izen-ematea abian da

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

V. Hondarribiko Jai Nagusietako Xake Jaialdia (Sub16 + ABSOLUTUA)

Hondarribia: 'Iconos ocultos', de José Ángel Ligero, anunciará las fiestas  | El Diario Vasco

Bi urteetako geldialdiaren ondoren, Klubak gure herriko Jaietan  V. Hondarribko Jai Nagusietako (SUB-16+Absolutua) Xake jaialdia proposatu dio berriro ere Udalari eta baietzkoa eman digute. Xake jailadi hau irailaren 4an burutu zen “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango litzatekeen, 10 minuto finish partida azkarretako jailadia, 16 urte, edo gazteagoak diren haurrentzako eta helduentzat beste txapelketa paraleloa izango dena.

Gaur izen-ematea ireki dugu, anima zaitez!

Izena eman dutenak (ChessResults)

HONDARRIBIKO JAIETAKO 4. XAKE JAIALDIKO OINARRIAK (PDF)

 JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2022ko irailaren 17an, larunbata.

TOKIA: Gipuzkoa Plaza (Hondarribiko Alde Zaharra)

Zumardian edota Eroskiko parkingean autoak lagatzea gomendatzen dizuegu.

ORDUTEGIA

  • 16:15ean. Izen-emate baieztatzea
  • Txanda, 16:30ean
  • Txanda, 17:00etan
  • Txanda, 17:30ean
  • Merienda, 17:55ean
  • Txanda, 18:15ean
  • Txanda, 18:45ean
  • Txanda, 19:15ean
  • Sari banaketa, 19:45ean

MAILAK:

  • SUB-16: Gehienez 70 jokalari. Hiru mailetan banatuko ditugu (jokalarien mailaren baitan Elo Fide, Marlaxka edo Elorik gabekoa): lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.
  • ABSOLUTOA: Helduentzat txapelketa paraleloa (gehienez 30 jokalari).

IZEN EMATEA:

  • torneosxake@gmail.com
  • Irailaren 15a, Osteguna 14:00ak arte.
  • Bertan izena, abizenak, jaiotze urtea eta eskola edo herria jarri beharko da.

Txapelketan parte hartze plazak 100 jokalarietara mugatuta daude (70 Sub-16 + 30 absolutu) eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.

EZBERDINTZA SISTEMA:

Txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:

  • Buchholz totala
  • Bataz besteko [-1;-1] Buchholz
  • Sonneborn-Bergerra

Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.

Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzako garaikurra eta guztiontzako merienda.

Txapelketa gure webgunetik http://marlaxkaxake.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da.

fb8c0f5b-85b9-4d39-8f4c-29c0f2d460a8

TXAPELKETAKO OINARRIEN ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea:

Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

2 erantzun “5. Hondarribiko Jai Nagusietako Xake Jaialdia (Sub16 + Absolutua). Izen-ematea abian da” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s