1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Laugarren jardunaldiko emaitzak

Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako laugarren jardunaldia burut da, hainbat kategoriatan. Txaelketa urriko eta azaroko larunbatetan jokatuko dira eta kadetea igande goizean. Aurten ez dago marlaxkako ordezkaririk Absolutuan; nahiz eta, iaz Ander Tafall azpitxaldun izan eta Goio Uriartek 8. postua lortu. Hala ere, ordezkaritza zabala dugu gainerako kategorietan eta gure jokalari guztiek txukun ari dira eta xakearekin disfrutatzen:
Hirugarren mailan (A taldea) ondorengo gure jokalariek parte hartzen dute:
- Fernando Garcia Tajada
- Patxi Diaz Elzo
- Jurgi Diaz Etxaide
- Jon Diaz Etxaide
- Nora Lera Cuñado
- Gontzal Lera Manterola
- Gorka Tafall Villanueva
- Juan Antonio Guerrero Manso
- Danel Laporte Alzola
- Josette Fontaine
Larunbatean 2022/10/29 jokatutako partiden emaitzak :
M. | Z. | Izena | Elo | Ptk. | Emai. | Ptk. | Izena | Elo | Z. |
4 | 40 | Diaz Etxaide Jon | 0 | 2½ | 0 – 1 | 2 | Garciandia Garono Jon | 1687 | 1 |
5 | 10 | Dominguez Lopez Markel | 1414 | 2 | ½ – ½ | 2 | Diaz Etxaide Jurgi | 1553 | 3 |
7 | 25 | Lasa Bengoa Urtzi | 1242 | 2 | 0 – 1 | 2 | Lera Manterola Gontzal Jokin | 1437 | 8 |
9 | 6 | Garcia Tajada Fernando | 1459 | 1½ | 0 – 1 | 2 | Munoz Moares Ibon | 1306 | 20 |
11 | 14 | Conde Kurth Pablo | 1343 | 1½ | 1 – 0 | 1½ | Guerrero Manso Juan Antonio | 1269 | 22 |
13 | 21 | Lera Cunado Nora | 1270 | 1½ | 0 – 1 | 1½ | Urzelai Casado Jon | 0 | 46 |
15 | 44 | Laporte Alzola Danel | 0 | 1 | 0 – 1 | 1 | Perez Armendariz Maialen | 1172 | 27 |
17 | 42 | Fernandez Tejedor Asier | 0 | 1 | 0 – 1 | 1 | Diaz Elzo Patxi | 1078 | 32 |
18 | 33 | Fontaine Josette | 1027 | 1 | + – – | 1 | Gimenez Lopez Iker | 0 | 43 |
19 | 30 | Tafall Villanueva Gorka | 1126 | 1 | + – – | 0 | Zubiria Mohedano Aner | 1003 | 34 |
Larunbatean Marlaxkakoen lana handia izan zen eta emaitzak emaitzak askotarikoak izan ziren. Josetti eta Gorkari aurkariek ez zitziaen agertu eta horrela jokatu gabe beren partidak irabazi zituzten. Txanda honen ostean, Hirugarren mailako A multzoa zuzentzen jairraitzen du Andres Peinadok, bigarren Dani Odriozola dela. Gure jokalariek behin-behineko sailkapenean honako postu hauek dituzte lau jardunaldiren ostean: , Gontzal Lera 7. postuan dago, Jon Diazek behin behineko 12. postua du, Jurgi Diazek 17.a, Gorka Tafallek 19.a, Josette Fontainek 26.a, Patxi Diazek 27.a, Fernando Garcíak 28.a, Nora Lerak 32.a, Juan Antonio Guerrerok 33.a, eta Danel Laportek 39. postua du.
Bigarren mailan – larunbatean 2022/10/29 jokatutako partiden emaitzak :
M. | Z. | Elo | Izena | Emai. | Izena | Elo | Z. |
1 | 6 | 1839 | Tornay Aritz | 1 – 0 | Campos Urbaneja Ricardo | 1488 | 5 |
Atzoko garaipenari esker Aritz bakarrik dago Bigarren mailako B taldeko sailkapeneko buruan, hiru partidetan 3 garaipenekin eta 2511ko performance batekin. Laugarren jardunaldian irabazi ostean, kanporaketa bat falta dela txapelketako txapeldun birtuala da, beraz, txapelketaren amaieran, lehenengo mailako jokalaria izango da. Zorionak Txapeldun!
M. | Z. | Izena | Elo | Ptk. | Emai. | Ptk. | Izena | Elo | Z. |
3 | 14 | Tafall Villanueva Iker | 1416 | 2 | 1 – 0 | 2 | Armendariz Olalla Sebastian | 1566 | 6 |
9 | 16 | Miralles Larraza Faustino | 1376 | 0 | 0 – 1 | 0 | Tafall Soreasu Mikel | 1391 | 15 |
Behin behineko sailkapenean dituen 3 puntuei esker, Ikerrek postu bat gora egin du eta bosgarren da. Mikelek lortutako puntuari esker hamaseigarren postura igo da. Unai Albeniz lider da maila honetako A taldean 3,5 punturekin.
Kadetean (Igande goizean jokatzen da) gaurko partida 2022/10/30:
M. | Z.. | Izena | Elo | Ptk. | Emai. | Ptk. | Izena | Elo | Z. |
1 | 1 | Tornay Aritz | 1839 | 3 | 1 – 0 | 3 | Mijole Arizcuren Inigo | 1498 | 3 |
Kadeten, gaur berriro garaipena lortu ostean, Aritzek 4 partidetan 4 puntu ditu lider bakarra da, behin-behineko sailkapenean bigarren postua duen Iñigo Mijolerengandik puntu batera.
Guztiontzat, gure Espiritu Marlaxkeroa jarraitzea da garrantzitsuena, horrela, beti gara irabazleak:
1️⃣.- Xakean jolastuz gozatu behar da. Xakea gustatzen zaigu, jolasten dibertitzen gara, parte hartzera joatea luxua da.
2️⃣.- Bakoitzak noreraren xakerik onena jokatu behar dugu, gure mailarik onena emanez. Ez Magnus, ez inorena, bakoitzak bere xakea du, eta pixkanaka atera behar dugu.
3️⃣.- Esperientzia, tokia, taldekideak, beste klub batzuetako lagunak, partidak eta abar aprobetxatu behar ditugu eta ikasi. Partida bakoitza amaitzen dugunean, emaitza edozein dela ere, indartsuagoak gara. Mailak igotzen, adreiluak jartzen, pixkanaka.. hobetzen!
XIX CAMPEONATO DE ESPAÑA VETERANOS Grupo +50
Josu Tornayk aurten Euskadiko beteranoen txapelketan bigarren postua lortu eta gero, Euskadiko ordezkari moduan, 2022/10/29tik 2022/11/06ra Altean (Valentziako Erkidegoa) ospatuko den XIX. Beteranoen Taldeko +50 Espainiako Txapelketan parte hartzea hasi zuen atzo garaipenarekin.



- Txapelketako info64 lotura: hemen
Aupa Hondarribia-Marlaxka!

Carlos Alcaraz: “Xakeak lagundu egiten dit buruz azkarrago egoten”
Carlos Alcaraz, US Open 2022ko irabazlea eta munduko tenislarien zerrenako lehenengoa denari, Marca aldizkarian egindako elkarrizketara (gaztelaniaz) lotura: hemen
Ikasturte berria hasi da, baina ikaspostuak daude.
XAKE IKASTAROA 2022-2023
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.
Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)